Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Eskolarekin bueltaka, beste behin ere

2011-04-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Mikel Zalbidek liburua idatzi berri du. Ez dut oraindik betarik izan irakurtzeko. Baina Soziolinguistika Klusterrekoek liburuaren azken kapituluan entresaka egin dute. Eta nik entresakaren entresaka egin dut. Eta nik idatzitako artikulu batekin gogoratu naiz.

“Lagunarte
eta familia euskaldunak sortzea, euskaldun-jende horrek lan-esparruan
(partez bederen) euskarazko harreman-sareak eratu eta haietan
txertatzea, mila aldiz garrantzi handiagokoa da, Errioxako edo ez dakit
nongo A ereduko ikasleak (are Bko askotxo) itsu-itsuan Dra eramatea
baino.”

“Eskolaren
hizkuntza-garaipena edo -porrota ez dago eskolan bertan: eskolatik
kanpora dago hori, nagusiki. Hori da inor gutxik entzun nahi duena eta
are gutxiagok onartzen eta kontuan hartzen duena.”

“Besterik
gustatuko balitzaigu ere, eskola ez da, gurea bezain ahauldurik dauden
hizkuntzak biziberritzeko orduan, benetako motor ahalguztidun.”

Zerain dezagun (II)

2011-04-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.

Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz.

Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien gaineko jardunaldiak eta Karkara aldizkariak ekarri du horien laburpena. Guaixe aldizkarian ere orain gutxi aipatu da berba, Info7 irratian Oskar Elizburuk, Topaguneak ere bere kongresuan, Emunek lan egiten duen zenbait enpresatan eta abar.

Horri lotuta, Kontseiluak
egin du udalen hizkuntza-politiken neurketa. Ondorioen artean, hauxe
aipatzen dute: “udaletako hizkuntza-politikak aztertu ostean dagoen
egoera hoberen definitzen duen hitza nahaspila
da. Esan daiteke nahaspila honetan koherentzia esleitzen duen ezaugarri
bakarra egoera demolinguistikoa dela. Alegia, ezagutza tasaren
araberako hizkuntza-politikak artikulatzen dira nagusiki Euskal
Herrian” … zer pentsatua ematen du.

Irakurgaiak: Bat 77

2011-03-30  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Aurrekoan
bezala
, zenbaki honek ere Bat aldizkariaren XX. urteurrena ospatu gura
du. Eta horien gaineko artikulu batzuk izan badira.

Imanol
Esnaolak artikulu interesgarria dakar Bat aldizkariari berari buruz. 20
urte hauetan izandako garapena eta aurrera begira dituen erronkak eta
zailtasunak.

Mikel
Zalbidek euskal soziolinguistikak azken 20 urte hauetan zertan izan den
azaltzen digu. Urte hauetan gure soziolinguistikak izan dituen
irabaziak aipatzen ditu, besteak beste. Haren berbetan, hauexek dira:

– Ezagutza teknikoan eta emaitzen zehaztasunean irabazi da.
– Gure prestaera profesionalak hobera egin du.
– Belaunaldi gazte(ago)aren prestaera akademikoa bideratzen ari gara.
– Gogoeta-lanaren sostengu izan litezkeen instantzia materialak hasi dira sortzen.
– Harreman-giroak hobera egin du, esparru honetan lanean dihardugunon artean.

Katalunia
eta Galiziako soziolinguistikara hurbiltzeko saio bana dakar Bat
aldizkariak ere. Euren barrunbeetan sartzeko bide interesgarria izan
daiteke.

Artikulu gehiago ere badakartza aldizkari honek, baina nire ustez nabarmenenak hauek izan dira.

Azatzak 7: Laburbira

2011-03-28  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Azatzik azatzera jarraitzen dugu. Zazpigarren alea gaur. Laburbira.

Laburbira Topaguneak antolatutako euskarazko film laburren zirkuitua da. 2011koa martxan dago dagoeneko, eta 27 emanaldi egingo ditu aurten, hainbat herritan. Euskarazko produkzioa ezagutarazteko ekimen polita da. Era berean, hainbat herritan zinema ikusteko aukera gutxi dago eta zirkuitu honek herriotara eramaten ditu filmok.

Pena bakarra da zirkuitu honek iraupen horren laburra izatea eta urtean behin bakarrik izatea. Gero eta gehiagotan (adibidez, 1, 2, 3, 4) ari dira antolatzen film laburren lehiaketak, gero eta bideo ez-profesional gehiago dago bazterrotan. Materiala izan bada, baina horiek zabaltzeko bitarteko gutxi daude.

Aurreko azatzak:

– Azatzak 1: 111 akademia

– Azatzak 2: Eztena fanzinea

– Azatzak 3: Korrika kulturala

– Azatzak 4: Armiarma.com

– Azatzak 5: Azpitituluak.com

– Azatzak 6: Iparra-hegoa

Zaila ala erraza?

2011-03-16  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Aisia blogean Jaime Altunak plazaratu ditu hiru artikulu (bat, bi eta hiru) eta nik bakarrera batu ditut eta neure blogera ekarri: kopiatu eta ebatsi.

Pasa den ostiralean, Sustatun, honako izenburua duen artikulua argitaratu zen: “Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?”.
Tarteka entzuten den gaia izanda eta ematen ditudan ikastaroetan
askotan ateratzen den kontua denez, honi buruz hainbat hausnarketa,
iritzi eta datuak ordenatzea pentsatu dut. Hori bai, nire iritzia argi
eta garbi hasieratik utzita “ez dago hizkuntza zailik, ezta errezik ere”.

1. Moreno Cabrera “ez da munduan teknikoki hizkuntza bakar bat ere ikasteko besteak baino zailago denik”
Hala dio Juan Carlos Moreno Cabrera linguista madrildarrak. Hauek dira Moreno Cabreraren arabera euskararen inguruko aurreiritzi nagusienak:

–         Euskara hizkuntza zaharra, arkaikoa edo primitiboa da.
–         Euskara hizkuntza zaila da erabat edo hein batean
–         Euskara batua hizkuntza artifizial eta asmatua da
–         Euskara elkarren artean ulertezinak diren hamaika dialekto ezberdinetan zatitua dago.

Euskararen ustezko zailtasunaren inguruan hauxe idatzi izan du:“Munduko
hizkuntza guztiak konplexutasunaren ikuspuntutik gutxi gora-behera
berdinak direla frogatu du gaurko hizkuntzalaritzak”. Eta hiru puntu azpimarratzen ditu:
–         Ezin dugu esan hizkuntzak zailak edo errazak direnik modu absolutuan.
–        
Zailtasuna ez da ezaugarri linguistiko bat. Hizkuntza zailtasuna edo
erraztasuna hiztunen hizkuntzei buruzko iritziekin lotuta daude.
–         Hizkuntza
zailtasuna definitzeko, kontuan hartu behar ditugu hiztunen hizkuntza
gaitasuna eta hiztunen beste hizkuntzei buruzko iritziak.

2. Xamar: “bi hizkuntzen arteko distantzia batetik edo bestetik begiratuta berdina da”

Modu didaktikoago erabiliz, Juan Carlos Etxegoien “Xamar”-ek Oreka liburuan honako hau azaltzen digu euskararen ustezko zailtasuna gezurtatzeko: Askotan
aipatzen da hizkuntza batzuk zailak direla ikasteko. Beste gauza bat da
norberak dakizkien hizkuntzak jakinda beste batzuk ikasteko dauzkan
erraztasunak eta zailtasunak. Helduek bigarren hizkuntza bat
ikasterakoan dakitenarekin egiten dute konparaketa, oharkabean bada
ere. Espainolez dakienak italiera “erraza” aurkitzen du adibidez, bi
mintzoek hizkuntza familia berekoak izanik, antz handia dutelako.
Daniera, berriz, “zaila” egiten zaio, aski ezberdina baita. Aldiz,
suediar batek daniera “erraza” deritzo eta italiera “zaila”. Daniera
eta suediera familia berekoak direlako. Beraz, “zailtasunak” hizkuntzen
artean dagoen kidetasunean datza. Baina bi hizkuntzen arteko distantzia
hori batetik edo bestetik begiratuta berbera da.


Xamarrek goiko irudia erabililtzen du hau dena ilustratzeko:
Adibidez,
euskara zaila omen da. Espainol edo frantsesetik euskarara dagoen
distantzia “handia” denez , euskara zaila da. Baina jauzi hori
euskaratik erdarara horietara dagoen berbera da, ez handiago, ez eta
txikiagoa ere. Beraz, erdaldun batek euskara ikasteko gainditu behar
duen tartea, euskaldun batek erdara ikasteko izan duen berbera da. Hala
izanik, euskara ikastea espainola ikastea bezain zaila (edo erraza) da.

3. “Ahal izatetik, nahi izatera”
HUHEZI-k
2002an sortutako material interesgarri honetan, hizkuntzen arteko
aurreiritzien atalean, jarduera bat proposatzen du hizkuntza zaila eta
errazen aurreiritzia jorratzeko. Hemen duzue proposatzen den jarduera:
Helburua:
ikasleak ondorio hauetara iristea: ez daudela hizkuntza “errazak” edo
“zailak”; lehen hizkuntza edozein delarik ere, munduko hizkuntza
guztietako hiztunentzat ez dago hizkuntza zailik.
Prozedura:
Esan ezazu hurrengo baieztapenetatik zeinekin zaude konformeago.
Konparatu zeure iritzia eta zure albokoarena eta, ondoren, zuenak
gelako gainerako ikaskideen iritziekin.
–         Badira hizkuntza errazak eta hizkuntza zailak.
–         Ez da egokia hizkuntza errazago edo zailagoez mintzatzea
–         Hizkuntzak ikasteko berezko erraztasun edo talentua duen jendearentzat, hizkuntza guztiak dira ikasteko errazak.
–         Hizkuntza
“zailetako” jaiotzzatiko hiztunei gehiago kostatzen zaie bere hizkuntza
ikastea. Hizkuntza “errazagoetako” hiztunek, aldiz, azkarrago ikasten
dute berea.
–         Hizkuntzak
ikastea dela eta, aldeko jarrera eta joera egokia duten pertsonentzat,
hizkuntza jakin bat ikastea beste zeinahi ikastea bezain erraza da.
–         Jaiotzatiko
hiztunarentzat bere hizkuntza ikastea erraza da, edonork –dela
txinatar, katalan, portugaldar, arabiar, gaztelau, hindi, alemaniar,
euskaldun edo dena dela- erraz eta berdin-berdin ikasten du bere
hizkuntza.

4. “Hezhiz”
Urtxintxa Eskolak 2008-tik HezHiz programa
garatzen ari da. Gaztetxoen artean erabilera sustatzeko hizkuntzarekiko
jarreren lanketarako egitasmo bat da. Munduko hizkuntzen atalean Hizkuntza zailak eta errazak izeneko gaia lantzen da honako ariketa erabiliz:

Haurtxo hauen artean nork ikasiko du lehenago bere ama hizkuntza hitz egiten? Eta nor izango da azkena?

Aurreko
adibideetan bezala, ariketa honen helburua hizkuntza zaila ala errezik
ez dagoela adieraztea da. Izan ere, ariketa honek gaiari buruz
hausnartzeko eta iritzia emateko aukera ematen baitu.

5. Sustatun egindako azterketa
Artikulu honen hasieran, atzo aipatu nuen moduan, Sustatun
egindako azterketa baten bidez, euskaraz erabiltzen ditugun aditzak ez
direla zailak erakutsi nahi izan dute. Euskararen zailtasuna aditz
laguntzailearen paradigmarengatik justifikatu baitute askok. Ariketa
txiki batekin, ordea, ondorio honetara iritsi dira: “Euskaraz, aditz zailak baino gehiago, gutxi erabiltzen diren aditz multzo handia dago”. Hemen ikusi dezakezue azterketa guztia: “Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?”

Bukatzeko zalantza bat
Aurreko
guztia esan eta gero, George Lakoff-en “No pienses en un elefante”
liburuarekin gogoratu naiz. Liburu horretan ideia nagusi hau luzatzen
digu: markoak
sortu behar dira, etsaiaren joko-eremuan ibili behar ez izateko.
Besteen hizkera erabiltzen baduzu  bestearen markoa erabiltzen ari
izara eta ahori zure kontra dator. Hauxe da, beraz, nire zalantza: komeni
al da topiko hauei buruz hitz egitea?. Aurreiritzi hauek gezurtatzen
saiatzen garenean, ez al gara ideia bera finkatzen laguntzen ari? Zuek
zer uste duzue?

Dibulgatzen

2011-03-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistikaren dibulgazioaren
gaineko mahai-inguruan hartu nuen parte orain dela aste batzuk
Soziolinguistika jardunaldian. Prestatu nuena eta han jaso nuena batu
eta artikulu hau idatzi dut.

Bat aldizkariak 20 urte egin ditu. Bada
marka ez pentsa. Eta horren gaineko azterketatxoa egitea eskatu
zidaten, dibulgazioaren ikuspegitik. Ez dakit hori egiteko aproposena
naizen. Azken batean, neu Bat aldizkariko irakurle xume bat baino ez
naiz. Baina tira …. ezetz esaten ez dakidanez …..

Hasteko, esan behar dut nire iritzia ez
dagoela oinarrituta datuetan, ez dagoela oinarrituta azterketa xehe
batean. Intuizio eta pertzepzioen araberakoa da, eta baliteke
astakeria galantak botatzea. Baina botako ditudanak sentitzen,
barruntatzen ditudanak dira eta horiek balio dizkit.

Dibulgatiboa al da Bat aldizkaria? Ba
nire ustez ez, argi eta garbi ez. Erantzuna kategorikoa da eta
horrelakoetan gertatzen den modura seguraski ñabardurak
galtzen dira bidean. Baina errealitatea hobeto ulertzeko horrelakoak
egiten ditugu maiz eta nik ere egingo dut gaur.

Dibulgazio zientifikoaren definizio
bila wikipediara jo dut. Eta han hauxe esaten da gutxi gorabehera:
dibulgazioa ezagutza zientifikoa publiko orokorraren esku uztea da,
ez da beraz ezagutza zientifikoa sortzea.

Bat aldizkariak nire ustez ezagutza
zientifikoa sortzen du: aldizkari zientifikoa da, aditu, profesional
eta unibertsitateari begirakoa. Webgunean honakoa esaten da:
aldizkari espezialdua, zorrotza, maila zientifiko jasoa duena,
artikuluen luzera 10 orrikoa, formatua bera (argazki barik,
zuribeltzean, …).

SL eskuliburuaz ere berba bi egin behar
ditut. Hori ere dibulgatiboa al da? Ba, nire ustez ezta. Izan ere,
400 orri dituen liburu bat dibulgazioa dela esatea ez da nire buruan
sartzen. Maila jasoko liburua da, unibertsitate mailakoa, ez
dibulgatiboa.

Honekin guztiarekin ez dut esan gura ez
direnik beharrezko. Bat aldizkaria beharrezkoa da, eskuliburua
beharrezkoa den moduan. Baina horiekin batera, sortzen diren ezagutza
soziolinguistikoak plazaratzeko euskarri dibulgatibo eta errazagoak
behar ditugu. Imanol Esnaolak ere azken Bat aldizkarian horren
gaineko hausnarketa egin du.

Dibulgazioaren bidez, zertan eta non
eragin?

Nire ustez, lehentasunak bi esparru
hauetan jarri beharko ziren:

  • Hor nonbait SL domestikoa deitzen
    duten horretan: egunero edozein euskaldunari sortzen zaizkion
    arazoen aurrean erantzunak izateko. Gainera, garaiekin bat etorriko
    ginateke: autolaguntza liburuak zein webguneak moda-modan daude,
    baliatu dezagun bolada olatua hartzeko.

  • Diskurtsoen arloan, iritzi
    publikoaren arloan: Iñaki Martinez de Lunak dioenez,
    “gizartea ez da konsziente hizkuntzaren berreskurapena zer den,
    zein nekeza den, zein inplikazio behar den …” Euskalgintzakook
    komunikatu behar dugu zientifikoki, baina dibulgatuz. Diskurtsoak
    eraiki behar ditugu (hori nabil entzuten azken 10-15 urtetan), baina
    batez ere plazaratu (hizkuntza ekologiaren paradigma edo gura
    duguna). Eta hori guztia aurreiritziak apurtzeko: milaka daude. Gure
    mundutxotik irten eta aurreiritzien azoka itzela da, itzela.

Horrez gain, beste bi kontu hartu behar
dira aintzat nire ustez: begi bat eduki behar dugu beti kanpokoari
adi. Eta munduan zehar egiten dena gurera ekarri eta plazaratu behar
dugu: lehenik ezagutza zientifikoaren bidez eta gero dibulgatuz. Eta
aintzat hartu behar dugu honetan guztian diziplinartekotasuna.

Hartzaileak:

Hiru mota irudikatzen ditut nik (eta
mahai-inguruko beste kideek ere antza):

  • Profesionalak: hauekin nire ustez
    ez da dibulgazioa egin behar, formazioa eman baizik. Klusterrak berak orain
    dela bi-hiru urte horren gaineko azterketa egin zuen eta emaitzak
    argigarriak izan ziren.

  • Euskaltzaleak: nire ustez,
    lehenetsi beharreko hartzaileak dira. Hauek izan behar dute
    dibulgazioaren oinarri.

  • Gizartea: azken batean, gizartea
    izan behar du helburu dibulgazioak. Baina ba al dugu indarrik? Ba al
    dugu kemenik? Ba al dugu biderik? Apalak izan gaitezen: has gaitezen
    euskaltzaleekin eta hortik lortuko dugu, lortzekotan, gizartean
    eragitea.


Argazkia: Barrutia

Bideak:

Nire ustez, hiru ideia nagusi:

  • Bide guztiak zilegiak dira

  • Bide guztiak beharrezkoak dira

  • Edukiak hainbat hizkuntzatan
    plazaratu behar dira.

Zer bide?

  • Internet: bai …. baina
    zertarako? Bidea ezin da izan helburu.

  • Ikus-entzunezkoak: nire ustez,
    etorkizuneko euskarria da (papera baita). Horretan ahalegina egin
    beharko litzateke.

  • Liburuak

  • Prentsa idatzia

  • Telebista

  • Irratia

  • Arte-lanak: biderik emankorrena
    izan daiteke. Zuzenean emozioei begirakoak direlako.

  • Ikastaro, hitzaldi, jardunaldi,
    …

Adibideak (mahai-inguruan eta
jardunaldian aipatu zirenak):

  • Garabide: euskararen
    berreskuratzea liburua
    eta DVDa, 4 hizkuntzatan, ikus-entzunezkoa.

  • Euskal Kulturgintzaren
    transmisioa
    : prentsa, irratia, bideoak, arte lana, blogak, …

  • Xamarren liburuak

  • Soziolinguistika gazteentzat

Azatzak 6: Iparra hegoa

2011-03-10  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Haziak landatzen eta azatzak ipintzen jarraitzen dut. Oraingoan Iparra hegoa jardunaldiak.

Seguran urtean behin egiten dira jardunaldi hauek, Iparra eta Hegoa batu eta senidetzeko asmoz. Eta beti ere batzen gaituenari begira: euskarari hain zuzen ere.

Aurten ere martxan daude: euskal komunikabideen gainekoak dira aurten. Martxoaren 19 eta 27ra Seguran.

Aurreko azatzak:

– Azatzak 1: 111 akademia

– Azatzak 2: Eztena fanzinea

– Azatzak 3: Korrika kulturala

– Azatzak 4: Armiarma.com

– Azatzak 5: Azpitituluak.com

Irakurgaiak: Bat 76

2011-03-08  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Bat bikoitza heldu zen aurreko hilean: Bat 76 eta Bat 77. Biak 20 urte bete dituen aldizkariaren omenez. Lehenengoa irakurri dut eta horrekin gatoz gaur.

Bat aldizkariak 20 urte bete ditu. Eta horri lotutako aleak dira biak ala biak. Hasi aurretik, zorionak jakina. Eta beste 20 betetzea opa diot. Jakina.

Mari Jose Azurmendik Bat aldizkariaren 20 urteak aletzen ditu, ale batzuetako edukiak aztertuz. Iñaki Martinez de Lunak ere artikulu interesgarria dakar framing-ari buruz. Helburua argi du: iritzi
publikoak duen euskararen hautematea eta irudikapena aldarazteko eta aldekoago bihurtzeko zabaltzen diren bide batzuk proposatzea.

Lurraldekako artikuluak datoz jarraian: Patxi Baztarrika EAEri buruz, Jean Baptiste Coyos Iparraldeari buruz eta Paula Kasares Nafarroari buruz. Bereziki interesgarria eta berritzailea iruditu zait Paularena; betiko gai bat beste era batera ematen saiatu da eta lortu du.

Iñaki Markok bere tesiaren laburpena ere plazaratu du aldizkarian. Eta, amaitzeko Joxe Manuel Odriozolak Iñaki Larrañagaren omenezko artikulua dakar. Hori bai, bere betiko ideiak defendatuz eta gogor eginez.

Egitetik eragitera bizipozez

2011-03-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Lantalaneko blogera igo dut artikulu hau gaur goizean.

Topagunearen kongresuari buruzko kronika-edo

Pasa den larunbatean Euskara Elkarteek eta Topaguneak egin zuten kongresua. Urtebete luzea egin dute hausnarrean eta larunbatean publiko egin zituzten euren gogoetak.

Berba berri bat ikasi genuen Bilbon: oinarriparrak. Oinarriak eta iparrak. Hori izan baita Topagunea urte honetan zehazten saiatu dena. Kongresuan aurkeztutako txostena ere eskuragarri dago atzotik.

Mila gauza interesgarri esan ziren. Horiek guztiak ez ditut batuko
hemen. Azpimarratzeko modukoak iruditu zaizkidanak ekarri ditut hona.
Laburpen osoa Topaguneko twitter-en dago txukun eta zehatz. Eta han-hemenka agertu diren kroniketan.

Hainbat kontu behin baino gehiagotan aipatu ziren. Adibidez, egite eta eragitearen arteko oreka bilatu behar dutela elkarteek. Orain arte, euskara elkarteek asko egin
dute, baina ez ei diote eragiteari behar besteko garrantzia eman. Eta hemendik aurrera horri ekin behar diote elkarteek gehiago. Lobby moduan aritu behar dute, botere politiko, ekonomiko zein sozialean. Euren esanetan, ezin gara egon besteek egingo dutenaren zain.

Euskal hiztunen komunitatea egituratu eta trinkotu behar dela ere sarri aipatu zen. Gune hegemonikoak sortzea ere aipatu zen. Bizipoza, hizkuntza ekologia, botere euskalduna, behetik gora jardutea, diskurtsoa, …

Elikaduraz eta erregaiez ere egin zuten berba. Denok daukagu zer ikasi, denok daukagu zer irakatsi. Baina antolatu behar da ezagutza hori transmititzeko katea. Eta elkarteek erregaiez hornitu behar dute. Ilusioaz eta jakintzaz.

Kritikak eta eztabaidak ere egon ziren. Gorka Bereziartuak, adibidez, txostenaren hizkera ez zuen gustuko izan, konbentzionalagoa behar zuen hizkera hori bere ustez. Topagunearen lidertzaz ere egin zuen berba, eta beste hainbat kontuz. Belaunaldi berriak sortu behar direla dio txostenak, eta puntu horretan txostengileen adinarekin
gogoratu zen.

Ttakun elkarteak ere ekarpena ekarri zuen. Euren arabera, tokian tokiko eredua XX. mendekoa da, XXI. mendean eremu geografikoa gainditu egin behar da.

Eta beste ekarpen batzuk izan ostean, bozketa etorri zen. 73 bozka aldeko, 11 zuri eta 3 kontra. Eta egunaren bigarren partea etorri zen. Poteoa, bazkaria eta arratsaldean kultur ekitaldiak. Baina dena ez dugu kontatuko, ezta?

Azatzak 5: Azpitituluak.com

2011-02-25  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Azatzen bidean jarraitzen dut. Oraingoan ikus-entzunezkoen arlora egingo dut kukutxoa. Eta sarean, modu kolaboratiboan, dagoen ekimena ekarri dut: azpitituluak.

Filmak eta telesailak euskaratu, azpitituluen bidez. Momentu honetan 54 film daude. Eta 3 telesailetako hainbat kapitulu. Eta beste hainbat film osatu barik. Ekimen xumea da oraindik, baina denen artean lagundu dezakegu horretan, ezta?

Aurreko azatzak:

– Azatzak 1: 111 akademia

– Azatzak 2: Eztena fanzinea

– Azatzak 3: Korrika kulturala

– Azatzak 4: Armiarma.com

101 / 140«Aurrekoa102030100101102103110120130Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA