Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Florentino Perezek Urbaser txinatarrei saltzeak zer eragingo du Euskal Herrian?
2016-09-27 // Ekonomia, Errausketa // Iruzkinik ez
Bil ta Garbi udalen elkarteak Baionan daukan Canopia TMBa, Urbaser multinazionalak kudeatua. (Argazkia: Bil ta Garbi)
[Pello Zubiria Kamino] Real Madrideko lehendakariarena den ACS korporazioak Txinako CNTY Tian Ying Environmental taldeari saldu dio Urbaser hondakinen kudeaketan –eta errausketan– berezitutako atala. FCC bezain sona handikoa ez izanagatik, Urbaserrek Euskal Herrian zerbitzu publikoen kontrata pribatuetan esku hartzen du aspalditik eta horietan ere eragingo du Florentino Perezek egindako operazioak.
Ez zen Urbaser saltzeko lehen ahalegina, abuztuan alferrik galdu baitzuen ACSk bere adarra beste norbaiti kolokatzeko aukera, Florentinok presa zuelako bere holdingaren zor handiak arintzeko. Oraingoan borobildu du jokaldia eta zenbait iturrik 1.164 eta 1.399 milioi euro artean kokatzen duen prezioan saldu dio Espainian Firion Investsments izenarekin funtzionatzen duen CNTY Tian Ying Environmental taldeari.
Urbaserrek kudeatzen ditu Iparraldeko hondakinak hein handi batean, Frantziako Urbaser Environment adarraren bidez, gaika kasik berezirik gabe bildutako hondakinak Canopiako TMBan tratatu ostean Frantziako eta Espainiako erraustegi eta zementu fabriketan erretzera bidalita. Canopiaren webgunean nabarmen ageri da Bil ta Garbirekin batera bigarren jabea dela Urbaser, nahiz eta Valortegia izen bitxia erabili Euskal Herrian.
Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK-k egin nahi duten erraustegiaren lehiaketan aurkeztu ote da Urbaser? Pentsatzekoa da baietz. Norekin elkarlanean? 2010ean EAJk egin zuen lehenbiziko ahaleginean, Urbaser Moyuarekin aurkeztu zen erraustegiaren lehiaketara, galtzeko. Baina laster aldatu zuen aliantza eta orduan beste talde batekin –MCC+Amenabar+Sener– aurkeztu zen Mondragon kooperatiba holdingera jo zuen 2012an: Mondragoneko LKS kontsultorarekin dauka orain aliantza Urbaserrek.
Garai hartan gutxienez 26 errauste planta kudeatzen zituen Urbaserrek Europan, batzuk gure artean famatuak, Madrilgo Valdemingomezkoa kasurako. Orain, CNTY erraldoiaren barruan, askoz gehiagoren jabe dira mundu osoan: korporazio hori liderra da Txinak bizi duen erraustegien boom handian.
GHK-k hilabetez luzatu die enpresei Zubietako erraustegiaren deialdira aurkezteko epea
2016-09-26 // Errausketa, Partzuergoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Zubietako erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko esleipena hainbat astez atzeratu daiteke, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ostiralean hartutako erabaki bat medio.
Lurraldeko buletin ofizialean astelehenean iragarri denez (pdf), “Ingurumen Gunearen” lehen faserako eskaintzak aurkezteko epea hilabetez atzeratu du partzuergoko kontratazio mahaiak, “arrazoi teknikoak direla-eta”. Hala, erraustegia eraikitzeko deialdian parte hartu nahi duten enpresek urriaren 27ra arte izango dute orain horretarako aukera. (gehiago…)
Flandriako Energia ministroak errausketari diru-laguntzak kendu nahi dizkio
2016-09-23 // Ekonomia, Errausketa // Iruzkin bat
Bart Tommelein Flandriako Energia ministroa prentsari azaltzen azken berriak. (Argazkia: De Redactie)
[Pello Zubiria Kamino] Flandriako Energia ministro Bart Tommeleinek errauste plantei energia berdea ekoizten dutelakoan ematen zaizkien diru-laguntzak kentzea proposatu du, De Redactie hedabideari adierazi dionez. Jakina da erraustegiak kudeatzen dituzten konpainiek errentagarritasuna lortzen dutela zaborrak kiskaltzea energia berriztagarritzat jotzen duen araudi eztabaidatu bati esker. Tommelein Open VLD (Open Vlaamse Liberalen en Democraten) alderdiko buruetakoa da. Europa mailan Open VLD Liberalen eta Demokraten Europaren aldeko Taldearen kide da, Eusko Alderdi Jeltzalea bezala, bide batez esanda.
Hala ere Tommeleinek De Redactie-ko kazetariei aitortu die orain arte Belgikako Estatuak errauste planten kudeatzaileekin sinatutako kontratuak errespetatu beste biderik ez zaiola geratuko: “Ageri denez, iraganeko kontratuetan horrelako baldintzak [diru-laguntzak ematea] ezarri zituzten, nahiz eta niri harrigarri egiten zaidan zergatik egin zuten hori eta zenbait atal nolaz hitzartu zituzten horrela”.
De Redactie-ren arabera, Flandrian 2004tik hona 250 milioi eurotik gorako primak eman zaizkie zaborrak kiskaltzen dituzten erraustegiei. Eta aurrerantzean Tommeleinek diru xahuketa hori etetea erabaki du: “Subsidio horiek arras modu axolagabean ematen dira eta energia ministro naizen aldetik etorkizunari begira behin betiko amaiera jarri nahi diot egoera honi”.
Bitxi egiten dira hitzok Euskal Herritik irakurririk: Gipuzkoako agintariek justu asteotan esleitu behar diote 35 urterako kontratu bat erraustegi pribatu berri bati, zeinaren errentagarritasun ekonomikorako bermeak izango diren lurraldeko udal guztien 35 urteko tasak (zabor gutxiago edo gehiago sortu, berdintsu) eta aginte publikoetatik jasoko dituzten diru-laguntzak balizko energia berdea ekoizteagatik.
Egia ala gezurra? “Dioxinen muga gaindituz gero, berehala geldi daiteke erraustegia”
2016-09-21 // Kutsadura // Iruzkinik ez
J. Ibarluzea Gipuzkoako Batzar Nagusietan lekukotasuna eskaintzen, J. Aurrekoetxearen eta X. Ezeizabarrena batzarkide jelkidearen artean. (Argazkia: GHK)
[Pello Zubiria Kamino] Biodonostia erakundearen ordezkari Jesus Ibarluzeak, Juan Jose Aurrekoetxearekin batera, uztailean deklaratu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean Zubietako erraustegia ordu erdiko epean itzali ahal izango zela dioxinen eta bestelako kutsagaien mugak gaindituz gero. Xabier Mitxelena medikuak eta Gorka Bueno ingeniariak erakutsi dute hori ezinezkoa dela: dioxinak eta bestelako kutsagarri asko Zubietan ez dira jarraian neurtuko, Zabalgarbin neurtzen ez diren moduan.
Biodonostiako Juan Jose Aurrekoetxea eta Jesus Ibarluzeak uztail amaierako agerraldian esandakoak, besteren artean, Noticias de Gipuzkoa egunkariak zabaldu zituen “Si la incineradora supera el umbral de dioxinas, puede detenerse en media hora” kronikan. Zehazki, hau esan zuen Ibarluzeak: “Ibarlucea explicó que la instalación estará sometida a “controles permanentes de indicadores de dioxinas, partículas y otros contaminantes” y, si se diera el caso en el que se superara el umbral, “se cierra la tolva, para que el proceso de incineración se pare” en “media hora””.
Orain OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko Xabier Mitxelenak eta EHUko ingenieritzako irakasle Gorka Buenok gezurtatu dute Ibarluzearen esana: “Zabalgarbi eta Zubietako erraustegien Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuak (Plan de Vigilancia Ambiental PVA izenez ezagunagoa) egun Espainiak industriaren emisioentzako daukan Arautegian daukate muga eta honek ez du eskatzen hiru hilero gehienez ere 8 orduko lagin hautaketa baizik (Zabalgarbik 2015ean hiru hilero 6 orduko lagin hautaketak egin zituen). Beraz, erraustegiek dioxina eta furanoei dagokienez ez dituzten hartzen martxan dauden ordu guztien %0,3ko laginak baizik eta ziur aski inoiz ez errausketa abiarazterakoan, hori denean urteko dioxinen %60 sortzen den unea”.
Ekologistak Martxanek zabaldu duen oharrean, xehetasun garrantzitsu gehiago ematen dute Mitxelena eta Buenok. Esaterako, dioxinen bereziki arriskugarriak diren dioxina bromatuak ez direla kontrolatu ere egingo Zubietan, Zabalgarbin kontrolatzen ez diren moduan, eta artsenikoa eta beste kutsagarri arriskutsuen kontrola ere oso arina dela.
Mitxelenak eta Buenok aipatzen ez duten arren, kontrolik eza are handiagoa da hondakinak erretzen dituzten zementu fabriketan. ARGIAk otsailean zabaldu zuenez, Donostiako Añorgan Rezolak daukan usinari Eusko Jaurlaritzak kontrolak arindu zizkion eta dioxina eta metal astunen neurketa arindu urtean behin izatetik hiru urtean behin egitera. Nekez geldituko du inork Rezolako labea dioxina eta furanoen mugak gainditzeagatik.
Beraz, irakurleari iruditzen bazaio gogorregi aditu batek gezurra esan zuela salatzea, utz dezagun honela: Zubietako erraustegiaren kutsaduraz Gipuzkoako Batzar Nagusietan lekukotasuna eskaini zuen Biodonostiako Jesus Ibarluzeak ez zuen egia esan.
Protesta artean onartu dituzte Zubietako erraustegiaren lizitaziorako baldintza pleguak
2016-07-28 // Errausketa, Zubieta // Iruzkinik ez
Zubietan Erraustegia eraiki eta kudeatzeko lehiaketaren baldintza pleguak onartu ditu Gipuakoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) osteguneko ez-ohiko batzar. EAJ eta PSEren eskuetan dauden Gipuzkoako Aldundiak eta mankomunitateek lizitazioa onartu dute (botoen %89,7) eta EH Bilduko Tolosaldeako eta Urola Erdiko mankomunitateek aurka bozkatu dute (%10,3).
Erabaki honekin GHKk argi berdea eman dio Zubietako erraustegiaren proiektuaren hurrengo faseari. Proiektuan parte hartu nahi duten enpresek 60 egun izango dituzte beren proiektuak aurkezteko, azaroan enpresa aukeratu eta lanak 2017ko urtarrilean hasi nahi dituzte, asteazkenean Markel Olano eta Jose Ignacio Asensiok jakinarazi zutenez.
Kalean protesta
Argazkia: Estitxu Eizagirre.
Errausketaren aurkako mugimenduak deituta, ehunka lagun batu dira Donostiako Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak erraustegia egiteko adjudikazio agiriak onartu behar dituen bitartean.
“Zuen negozioa, gure minbizia” dioen pankartaz gain, izara zuriekin lurrean etzan dira protestariak. Sirena-hotsa entzutearekin batera, Foru Aldundi aurreko lur zoru guztia okupatu dute Frederic Chopin-en martxa funebrea entzutzen zen bitartean. Heriotza sinbolizatzen zuen kide bat, sega eta guzti lurrean etzanda zeudenen artean ibili da, performance-a borobilduz.
“Uztailaren 28a, datozen hamarkadetan gogoratuko dugun eguna izan daiteke”, adierazi dute. “Gipuzkoan inoiz egin den diru xahuketa handienetako baten aurrean egon gaitezke”. (gehiago…)
GHKk 28an abiarazi nahi du Zubietako erraustegiaren kudeatzailea hautatzeko lehiaketa
2016-07-11 // Errausketa, Plangintza // Iruzkinik ez
GHKren batzarrerako deia: euskarazko bertsioan (ezkerretan) 29a den arren eguna, benetan 28an izanen da. Euskara eta gaztelania elkarren ondoan diren guztietan bezala, “benetakoa” beti da espainolezkoa.
Iragarri zuen Diario Vascok eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak konfirmatu du, bere bazkideei batzar nagusi ez-ohikorako dei eginez: Zubietako errauste planta eraiki eta 35 urtean Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen enpresa taldea hautatzeko lehiaketa uztailaren 28an jarriko dute abian, kontsortzioan EAJ eta PSEko hautetsiek daukaten nagusitasuna baliatuz.
Urtea amaitzerako hasi nahi dituztenez obrak, ezergatik ez direla geldituko erakutsi nahi dute agintariek, orain arteko baimenei egindako helegiteengatik –helegite gehienei ez diete erantzun ere egin ez Eusko Jaurlaritzak, ez Gipuzkoako Foru Aldundiak, ezta Donostiako udalak ere– eta ez hondakinen plan berria eztabaidatu bitartean erraustegiaren prozesua gelditzeko egindako eskariengatik.
Dena nahi duten abiaduran aurrera ateratzen badute GHKko arduradunek, iraila amaitzerako jakin behar dugu zein enpresa taldek kudeatuko dituen Gipuzkoako hondakinak 2052 bitartean.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak biltzen dituen talde eta erakundeetatik mobilizazioak iragarri dira uztailaren 28rako.
“Hondakinak gardentasunari begira” jardunaldia KMn: nor gonbidatu du Diputazioak?
2016-07-07 // Ekitaldia, Errausketa // Iruzkinik ez
San Fermin egunez, goizeko 10:00etatik hasita, Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du Donostiako Koldo Mitxelena aretoan bi titulu hauen pean: “Hondakinak gardentasunari begira” eta “Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta geroa”. Gonbidatu guztiak dira errausketaren aldekoak, are errausketaren negoziokoak ere. Baina nor da zer?
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren ongi etorriaren ostean, lehen hizlaria izan da Kristina Apiñaniz, ACLIMAko zuzendari nagusia. Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkarteak (ACLIMA gaztelerazko sigletan) biltzen ditu bere baitan ingurumenean eragina duten konpainia publiko eta pribatu handienak, tartean hondakinen errausketan ari diren Cementos Lemona, Cementos Rezola (Añorga+Arrigorriaga), Zabalgarbi eta Neuciclaje… Kristina Apiñanizen gaia da: “Ekonomia Zirkularra”. Bide batez esanda, Espainiako errauste planten patronala gaur deitzen da Fundación Economía Circular.
Ondoren, Josep Rivera, CSICeko ikerkuntza-irakaslea Bartzelonan, Ingurumen Diagnosi eta Uraren Ikasketen Institutuan. Honen gaia: “Energia-balorizazioaren eta haren inguruaren kontrola eta ezagutza”. Consumer aldizkariak zabaldu zuenez, Rivera da CSICen Masa Espektrometriaren eta Dioxinen Laborategiaren zuzendaria ere bada. Rivera lehen ere ekarri izan dute errausketan planak justifikatzeko ekitaldietan. 1999an –Zabalgarbi egiteke zegoelarik– Bilbon mintzatu zen eta hark esana El Paisek bildu zuen: “Un investigador del CSIC descarta que las incineradoras causen problemas de emisiones contaminantes“. 2010ean Nafarroan PIGRN eztabaidatzen zenean Iruñera gonbidatu zuten eta Diario Vascon “Dioxinas” izeneko artikuluan laburbildu bere tesia.
Gero dator Johnny Stuen, “Waste to Energy Agency Zuzendari teknikoa” egitarauan dioenez. Hitz lauz esanda, Osloko Klemetsrud erraustegiaren zuzendari teknikoa da Stuen. Orain, Reuters agentziak zabaldu zuenez, erraustegiak sortzen duen CO2 karbonoa airera isurtzeko ordez berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dabil. 300.000 tona karbono isurtzen ditu airera Osloko erraustegiak (Norvegiak isurtzen duen guztiaren %0,6) eta Parisko COP21 itunaren ondoren horri ekin behar diote. Stuenen erraustegiko arduradunek –dio agentziak– ez dizkiete esan beharrezko inbertsioaren zifrak, baina bai karbonoaren merkatuan kapturatutako tona bakoitza 6,5 dolar pagatzen dela. Horra errauskailuarentzako negozio lerro berri bat.
Atsedenaldi baten ondoren, hiru hizlariek mahai-ingurua egin behar zuten moderatzaile zutela Rafael Sagarduy, Idom kabinetekoa. 2011n GHK-k –agintez aldatzeko bezperan, ordurako Bildu zegoenean Diputazioan– azken bultzada eman zionean Zubietako erraustegiari, Idom izan zen aurrera egiteko gomendioa eman zuten aholkulari teknikoetako bat. Idomek ordezkatzen zituen proiektua finantzatzen zuten bankuak, Inbertsioetarako Europako Bankuaz gain La Caixa eta Banesto. Nola ahaztu haien swap famatuak, Gipuzkoako herritarrok oraindik ere hilero gure zergekin pagatzen ditugunak…
Arrasateko sistema laster Azpeitia, Beasain, Urretxu eta Zumarragan ere
2016-07-07 // Bost edukiontzi txipdunak // Iruzkin bat
Organikoarentzako edukiontzi handia txartel elektronikoz irekitzen. (Argazkia: Goiena)
Gipuzkoako lau herrik erabaki dute Arrasaten estreinatu zen sistematik abiatzea, hau da, organikoa eta errefusa bereizirik biltzea kalean ezarritako edukiontzi handi txipdunetan. Azpeitia (15.000 biztanle), Beasain (14.000), Urretxu (7.000) eta Zumarraga (10.000) dira zabor sortzaile nagusien (200 kg-tik gora errefus pertsona eta urteko) artetik aldentzen saiatu nahi duten hurrengo herriak. Arrasateko sistemaren ezaugarria da bilketa kaleko edukiontzi handietan egiten dela baina, gainera, derrigorrezkoa dela herritar guztientzako.
Sasieta mankomunitatea (Goierri + Urola Garaia) izan daiteke gaikako bilketan hurrengo jauzi handiena egingo duena. Beasainek otsailean hartu zuen aldatzeko erabakia eta Urretxun bezala Zumarragan ekainean egin dute urratsa. Sasietan gaikako bilketa 2016ko lehen hiru hilabeteetan %60ra hurbildua zen baina udalerri handienak ziren aurrerapenerako oztopo nagusi, Beasain, Urretxu eta batik bat Zumarraga, %38a gainditzen ez zuena.
Urola Erdian Arrasateko sistemarako pausoa emango du Azpeitiak, bailarako datu txarrenak ematen zituenak. 2014an Urola Erdiak gaikako bilketan %48,9 eman zuen eta errefusetan 210 kg petsona eta urteko. Azpeitia zen orain artean sistemaz aldatu gabeko herri bakarra eta bailarako emaitzak okertzen zituena. Azpeitiak ere udazkenean ekingo dio sistema aldaketari.
Hala ere Urola Erdiko datuek osotasunean zer emango duten ikuskizun dago: Azkoitian Atez Ateko mistotik atzerako urratsa emanda asko okertu dira emaitzak eta Zestoan ere udalak atzera egin nahi du, aurreko legealdian aho batez erabakitako Atez Ateko komunitariotik edukiontzi handi txipdunetara.
GuraSOSek deliberazio prozesu berri baten eskaria aurkeztu du Aldundian
2016-07-05 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOS elkarteko ordezkari Joxemari Izeta ekimen juridikoa aurkezten Gipuzkoako Foru Aldundian. (Argazkia: GuraSOS)
GuraSOS elkarteak, aurreko egunetan agindu bezala, Zubietako erraustegiaren lizitazio prozesua bertan behera utzi eta Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan partaidetzazko deliberazio prozesu berri bat irekitzeko eskaria aurkeztu du Foru Aldundian. Markel Olanoren aurreko aginte aldian onartutako 1/210 Foru Arauaren 10.3. artikuluan oinarrituta, elkartea seguru dago alderdi politiko guztiak prest egongo direla prozesu horri ekiteko.
Jakina denez, Gipuzkoan Zubietako erraustegia eraikitzeko prozedurek aurrera darraite eta dagoenekoz baimen guztiak eskuratu dituztela adierazi dute agintariek (nahiz eta helegiteak aurkeztu dituzten herritar, erakunde eta elkarte askok ez duten horien erantzunik jaso). Hala ere, GuraSOSek abian jarri nahi du jadanik erabakita dauden politika publikoen kasuan 1/210 Foru Arauaren 10.3. artikuluak aipatzen duen salbuespen batek aurreikusitakoa:
“Salbuespen gisa, prozeduraren hurrengo faseetan ere deliberaziozko partaidetzarako prozesuak gauzatu ahal izango dira, proiektu edo politika publiko jakin batek, tramitazioan zehar, hasieran aurreikusi gabeko garrantzia bereganatu duenean, edo horren ezaugarriak sakonean aldatu direnean.”
Deliberaziozko prozedura egiteko derrigorrezko aurrebaldintza da, GuraSOSen aburuz, Zubietako errauste plantaren lizitazio prozesua bertan behera uztea. Eta honela argudiatzen dute (ikusi hdeabideei zabaldutako idatzia osorik) partaidetzazko deliberazio prozesuaren egokitasuna:
“Baina, nolanahi ere, [erraustegia eraikitzeko] erabakia hartuta dagoela ulertuz gero ere, ekimen hau bidezkoa da 1/2010 FAren 10.3 artikuluan oinarrituz, ezen manu horretan aurreikusten diren eskakizunak betetzen dira: erabakiaren hasierako momentuan aurreikus ezin zitekeen gizarte-garrantzia edota proiektuaren ezaugarriak modu funtsezkoan aldatu direla:
– erraustegia eraikitzeko erabakia duela 14 urte hartu zen.
– gaur da eguna gauzatu ez dena. Erabaki hura aldatzeko garaiz gabiltza.
– Aurreko plana onartu zenean (GHHKPO) ez zegoen indarrean 1/2010 FA, hortaz, gizarteak ez zuen aukerarik izan aldez aurretik deliberazio prozesu bat exijitzeko.
– Europar Batasunaren hondakinen kudeaketari buruzko politika funtsean aldatu da azken 14 urteotan, legedia bera bezala.
– Gipuzkoarren ohitura eta kontzientzia maila ere bai, hodakinen kudeaketaren gainean.
– Horrek guztiak GHHKPOn eta Aurrerapen Dokumentuan aurreikusitako hondakin fluxuen aldaketa ekarri du kantitatez eta kualitatez, baina haiei buruzko eztabaidarik ez da egin gizartean; ordea, kontuan hartu dira haiek azpiegiturak birdefinitzeko garaian.
– Horrek ekarri du azpiegitura birdefinitzeko premia, nahiz eta prozesu hura herritarrei bizkarra emanda eta haien partaidetzarik gabe egin den. Zinez, gizarteak ez du aukerarik izan azpiegitura mantentzearen egokitasunaz edo beste alternatiba baten bideragarritasunaz eztabaidatzeko.
– Ingurumen Baimen Integratua ere aldatu egin da, izapidea eta dokumentazio justifikatzailea jendaurrean jarri gabe.
– Elkarte honek haren on-gaitzak bereganatzen dituela uste izan gabe, eta hari buruzko iritzia eman gabe, joan den legegintzaldian GHKo kudeatzaileek CGRG enpresa-taldeak egindako proiektu bat iragarri zuten, non ez zen sartzen erraustegia.
-Hasiera batean azpiegitura modu zuzenean kudeatzeko asmoa bazegoen, kudeaketa pribatuari ireki zaio atea, horrek dakarren kontrol publikoaren galerarekin eta kudeaketa zuzenak herritarrei eskaintzen dizkien bermeen galerarekin era berean.
– GHKk tarifa-igoera ikaragarriak iragarri ditu hondakinak kudeatzeko zerbitzuengatik, eta jakina, lurraldeko herritarrei eragingo die. Etorkizunean tasak zein izango diren ez dakigu.
– Gizarte garrantzi ustegabekoa eta bistakoa itsututa ez dagoen edozein behatzailerentzat. Horretarako aski da azken hilabeteotako prentsa eta hedabideak irakurtzea. Era berean gaurdaino ez da egon eztabaida sozialik era horretako instalazioek osasunari dakarkioketen arriskuaz. Gizarteak mahai gainean jarri du lehentasunak ezartzeko orduan osasunarena, beste aldagai batzuen aurretik, esaterako, aldagai ekonomikoen gainetik”.
Prentsari igorritako idatzian dioenez, “GURASOS konbentzituta dago hondakinen arazoarentzako irtenbiderik egokiena zera dela: denon artean onartutako eta adostuta irtenbidea, bai ala bai lortu behar den kontsentsu zabalean oinarritua, eta lehentasuna gipuzkoarren osasunari eta bereziki haurrenari emango diona, interes politiko eta ekonomikoen gainetik”.
Albistearen oihartzun gehiago:
Berria “Parte hartzeko prozesu bat irekitzea helburu duen ekinbide juridiko bat abiatu du GuraSOSek”
Gara-Naiz “GuraSOSek hondakinen gatazkari bukaera emateko ekimen juridikoa jarri du martxan”
Info7 “Joseba Belaustegi (Gurasos): “Liskarrak utzi eta irtenbide adostua nahi dugu””
EITB “Joseba Belaustegi: “Benetako eztabaida nahi dugu erraustegiaz”“, “GuraSOS pide un proceso participativo sobre la incineradora”
Diario Vasco “Erraustegia barne hartuko duen parte-hartze prozesua eskatu du GuraSOSek”
Noticias de Gipuzkoa “GuraSOS pide suspender la licitación de la incineradora“
San Ferminetan hondakinak gaika bilduko lehenbizikoz Iruñea zaharrean
2016-07-04 // Gaikako bilketa, Udalak // Iruzkinik ez
Hondakin bilketa San Ferminetan Iruñeko karriketan. (Argazkia: Iruñerriko Mankomunitatea)
Iruñeko alde zaharrean lehenbiziko aldiz hondakinak gaika sailkaturik bilduko dituzte San Fermin hauetan. 1.000 litroko edukierako kontainerrak ipiniko dituzte karriketan frakzio desberdinak bereiz bota ahal izateko (gai organikoak, errefusa, papera-kartoia, ontziak eta beira) jaiek iraun bitartean. Horrez gain, ostatu eta komertzioei Atez Ate bilduko zaizkiee egunero kartoia, beira eta organikoa.
Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala bilketa pneumatikoko “buzoiak” desmuntatuko dituzte, baina aurtengoan horien lekuan zabor nahasiendako edukiontziak soilik jartzeko ordez gaika lagatzeko prestatuak ipiniko dituzte. Mankomunitateak orri berezietan eman die hondakinen bilketak festetan dauzkan berezitasunen berri komertzioei, kanpotik etorritako ferianteei eta entzierroa pasatzen den kaleetako biztanleei.