Udazkeneko telesailen gida
2015/2016 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa. Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Ameriketan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – Homeland, The Affair, The Good Wife… – baina, baita telesail...
Read MoreBigarren urtez jarraian, Euskarazko film bat Zinemaldiko sail ofizialean
Iaz Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak “Loreak” film zoragarriarekin hasitako bideari jarraituz, aurten ere Euskaraz errodaturiko film bat izango dugu Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Asier Altunak zuzenduriko AMAMA filma hain zuzen ere. Historikoa, zalantza izpirik gabe. Hori bai, ea urtero errepikatzen den zerbait den, ohitura bilakatzen denean, historikoa izateari utziko baitio. Familiarteko gatazka bat. Hiria eta landa-eremua, iragana eta oraina, guraso eta...
Read More"Mr Robot": Azken urteetako telesail onena izateko bidean
Azken urteetako telesail onenak nabarmentzeko garaian, “onak, oso onak ala bikainak” etiketa jartzeko ohitura izaten dugu. Baina “ona ala txarra” kontzeptutik haratago, bada aparteko talde txiki bat, telesailen historian eragin berezia izan duena, arrastoa utzi eta estreinatzen diren momentutik, klasiko bihurtzen diren horietakoak. Iraultza kreatibo bat eragin duten ekoizpenak azken finean. Arrazoi bat ala bestea, aztarna ezabaezina utzi duten fikzioak. 1990 urtean:...
Read More"Emmy sariak 2015": Hautagaiak
Atzo iragarri zituzten aurtengo Emmy sarietan egongo diren hautagai guztiak. Izendatuekin, ezusteko gutxi , baina bai sailkapen moten artean gertakizun bitxiak; adibidez, Orange is the new black komedia barruan egon beharrean, drama onenaren arloan egotea. Nabarmentzekoa baita ere Netflix-en gorakada, geroz eta handiagoa, 34 izendapenekin (‘Unbreakable Kimmy Schmidt’, ‘Bloodline’ , ‘Daredevil’…) Hori bai HBO-ren 126-etatik oraindik urrun. Hemen...
Read MoreAspertua? Ez galdu azken urteetako 50 "thriller" onenak!
“Imajina dezagun gizon bat, etxeko sofan eserita . Azpian lehertzeko zorian dagoen lehergailu bat duela. Berak ez daki hor dagoela, ikusleak ordea bai. Hori da suspensea”. Alfred hitchcock. Suspensea eta thrillerra maiz lotzen diren bi genero dira, baina zuzena al da lotura hau? Thrillerra: (ingelesetik to thrill, ikaratu)”Misterio eta tentsioa osagai dituen literatura, bideo-joko eta zinema generoa eta ikusle-irakurleari eragin emozional handia sortarazten diona”...
Read MoreOporretan ikusteko, aurtengo telesail-motzak
Oporrak hastear edo jada hasita izango dituzue zuetariko askok. Hegazkina, kotxea ala trena hartzeko prest. Bertan ordu dezente igaro behar dituzuela eta, entretenitzeko zer egin dezakezuen ariko zarete. Askok, liburua aukeratuko duzue noski, baina beste batzuk nahiago izaten duzue film ala telesailetara jo. Baliteke bidaia luzerik egin behar ez izatea, baina oporrak igaro behar dituzuen toki horretan, eguzkia desagertzen den momentuan, afal ostean, gelan lasai ikusteko zerbaiten bila ariko...
Read MoreLOST: historiako telesail onena.
Lost, historiako telesail onena dela argudiatzeko, bi lerro baino ez nituzke behar. Istorio bat kontatzerako orduan, niretzat, garrantzitsuena, emozioa da, sentimendua, ikusten duzun horrek zure barneko tekla hori zanpatzea lortu duen ala ez. Lost-ek tekla guztiak ukitu zituen nire barnean, telesail bat ikustean, lehenagotik inoiz sentitu ez nituen sentsazioak, astero-astero azaleratzea lortu zituelako. Hortxe amaitu nezake idatzi hau, baina lerro hauek ez dira niretzat, zuentzat baizik. Bai,...
Read MoreZinemaren sorrera zalantzan jartzen duen dokumentala
“Historiako lehen filma” entzuten dugunean, Lumière anaiak ala Thomas Edison bezalako izenak datozkigu burura. Kontua da, David Wilkinson-ek zuzenduriko, “The first film” izeneko dokumental bati esker guzti hau pikutara joan daitekeela. Orain dela 125 urte baina gehiago gertatu zen kontakizun hau, 1888ko Urriaren 14an konkretuki. Leeds -Ingalaterra- hirian kokaturiko etxe batean eta bertako familia, lorategian batu zen momentuan. Talde horren barruan Louis Le...
Read More
Iruzkin berriak