PIXAR: 20 urte 2 minututan
Pixar Animation Studios, ordenagailu bidezko animazioko film konpainia ezagunak, 20 urte bete zituen pasa den Azaroaren 22an. 1995 urtean estreinatu zuen bere lehen filma, Toy Story. Hortik aurrera, zinema, maila eta ikusle berrietara eraman dituzte. Estereotipo guztietatik aldentzen diren istorioak kontatuz eta animaziozko zinema umeentzat bakarrik ez dela frogatuz. Up, Toy story 3 eta Wall-e, nire ustez, beraien hiru maisulanak, naiz eta aurten estreinatu den Inside Out zoragarria ere,...
Read MoreKeywan Karimi zuzendari kurduaren aldeko sinadura bilketa
Donostia Zinemaldiak erabateko gaitzespena agertu nahi izan du Irango Auzitegi Iraultzaileak Keywan Karimi zinema-zuzendari kurduari ezarri dion zigorragatik: 223 zartada eta sei urteko kartzela zigorra. Joan den urriaren 13an ezarri zioten zigorra hogeita hamar urteko zuzendariari, Shahin Najafi abeslariaren bideoklip batean eta Writing on the City dokumentalean «indarrean den sistemaren aurkako propaganda zabaltzeagatik eta erlijioarekin loturiko santutasunei irain egiteagatik»....
Read More"The Leftovers": aireratzen ari diren telesailen artean, onena
Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Telesail honen hasierako premisa hori sinplea dirudi bai, baina pixkanaka, pantaila txikiak azken urteetan eman duen ustekaberik handienaren aurrean gaudela frogatzen ari da. Hori bai, gauza bat argi izan, berdin dio desagerturiko pertsonak horiek non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak dira, gainerako %98 horiek alegia. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak...
Read MoreGame of thrones: Bilbo bertakoak al ziren "Stark" etxekoak ?
Literatura fantastikoa eta errealitate historikoaren arteko erlazioa hori, lehen begiradan uste duguna baino estuagoa izan liteke. J.R.R. Tolkien-ek sorturiko munduak adibidez, literatura nordiko eta ingelesean oinarritzen ditu bere zimenduak. Modu berdinean, “A Song of Ice and Fire” ala telesailaren jarraitzaileen artean “Game of Thrones” izenarekin zabaldu den istorio hori ere, ez da hutsetik sortu. Ondorengo lerroetan, mendebaldeko mundu hori (Westeros), erdi...
Read MoreEuskal Harriaren ABDak: 26 laburrak hitz batez
Hainbeste zalapartaren ondoren, azkenean ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko lan kolektiboa: Euskal Harriaren ABDak. Olentzero seriar-killerrak, merkatal zentruko drama mitologiko bat, Ultrafesta futurista, distopia feminista ala bihurguneko neskaren remakea besteak beste. Proiektu moduan interesgarria iruditu zait, polita, entretenigarria, ulertezina, barregarria, odoltsua eta bizarroa. Baina balorazio...
Read MoreFantasiarik ez, beldurrik ere ez
Bat, bi eta hiru… Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Beste behin, FANTASIAZKO eta BELDURREZKO Zinemaren Astea. Azkena! Fantasia.. nahikoa! “Txoratu egin al da tipo hau?” Ba ez. Bridgend filma ikusi dudanetik nire buruan bueltaka dabilen esaldia hori baita. Iraun dituen 104 minututan zehar, beste zinemaldi mota batean nengoela pentsatu baitut. Zergatik? ekoizpen Danimarkar hau, ez delako ez fantasiazko, ez beldurrezko film bat, Galeseko herrixka txiki batean...
Read MoreSexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen
Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S, Tales of Halloween ala urrutira joan gabe, EHaren ABDAak adibidez). Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana), hiru istorio odoltsu, erotiko eta basatiz osaturiko lan bat. Normalean, mota honetako proiektuen akats nagusiena, guztien arteko adostasun falta izaten da. Hau da, filma osotasunean hartuz gero, irregulartasun sintomak ageri direla. Batzuk kalitate aldetik...
Read More"Txuatxe" loreak landatzen
“Arnold schwarzenegger, orain arte ikusi ez dugun bezala” hori izan da film hau saltzeko erabili duten argudio nagusia. Kontuan izanik orain arte, aktore moduan, tiroak bota, giharrak erakutsi eta “sayonara baby” esateaz gain ezer gutxi erakutsi duela, bai, ados nago, orain arte ikusi ez dugun bezala ageri da film honetan. Arazoa? Aktore oso mugatua iruditzen zaidala eta naiz eta istorio honetan, zahartzen ari den gizaki arrunt bat dela frogatu duen eta paperak...
Read MoreAmesgaiztoa iraganetik
Robert Eggers zuzendariaren lehen filma, “The Witch” dela jakiteak, txunditua utzi nau. Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasun eta xehetasun aurkitzeak, edonor utz dezakeelako aho zabalik. Sorturiko atmosfera ikaragarri hori euskarri gisa erabili duelako, beldurrak sor ditzakeen berezko erreminta horiek ia bakarrik funtzionatzen duten bitartean. Sundance zinema jaialdian, film honengatik jaso zuen zuzendari onenaren sari hori,...
Read MoreAbsolutely…ezertxo ere ez
Gizarte kritika zabaltzea, gai bati buruzko hausnarketa egitea… Arrazoi ugari aurki daitezke film baten muinean, zer kontatu nahi izan diguten bilatzerako orduan, ezta? Mesede bat. “Absolutely Anything” izeneko film hau, ea zertarako egin ote duten, norbaitek azaltzen laguntzen didan. Esfortzu bat egingo dut eta oso azalean geratzen saiatuko naiz. Baliteke Terry Jones-en helburu bakarra entretenitzea izatea, erabat zilegi, jakina baietz. Arazoa, 85 minutu soilik iraun...
Read More
Iruzkin berriak