Gora umore absurdoa!
Gaur ez naiz argumentuaren kalitateaz ariko. Are gutxiago erabilitako teknika zinematografiko fin eta dotoreaz ala filmak jaurti nahi izan duen gai sakonaz. Ez dut esango Leslie Nielsen aktore ikaragarria denik ala ez dut justifikatuko umorea ardatz duen zerrenda baten barruan “The Big lebowski” ez azaltzea. Umore absurdoa kultuzko genero bezala onartuko dugu…eta kitto! Umore absurdoak, normalean, egoera ulergaitzak ala zentzugabeak hartzen ditu ikuslearen barreak eragiteko....
Read MoreIstorio txikien handitasuna
Barkamena lehenik, hilabete asko igaro ditudalako blog kuttun honetan idatzi gabe. Itzulera hau aprobetxatuz, pasa den astean Euskal Herriko areto desberdinetan estreinatu zen dokumental bati buruz idatzi nahiko nuke. Tira, kontatzen duen istorioari buruz zehatzago izateko. 2001eko urrian,7.161 metroko altuera duen Pumori mendia igotzeko intentzioz, 10 gazte euskaldunez osaturiko espedizio bat antolatu zuten.Zoritxarrez elur-jauste baten erruz,10 horietatik 5ek bizia galdu zuten: Beñat...
Read More2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)
AEB-tan, sarien denboraldia orain aste batzuk hasi zen arren, Euskal Herrian, urteko film garrantzitsu ugari ikusteko itxaron egin beharko dugunez –The Shape of Water , Lady Bird, The Post, ala Phantom Thread besteak beste-, hauek 2017an estreinatu eta ikusi ditudanen artean ezinbestekoak iruditzen zaizkidanak: 30- Logan Lucky Zuzendaria: Steven Soderbergh Aktoreak: Channing Tatum, Adam Driver, Farrah Mackenzie, Riley Keough, Daniel Craig, Katie Holmes, Charles...
Read More2017ko dokumental onenak (eta zergatik ikusi)
Telesail eta film onenen zerrenda argitaratuta, ezin nuen urtea amaitu, aurten ikusi ditudan ezinbesteko dokumental onenen zerrenda azaldu gabe. 20- Celtics/Lakers: Best of Enemies Zuzendaria: Jim Podhoretz Non ikusi? Movistar Zergatik ikusi? Kirolzalea izanez gero derrigorrez ikusi beharreko dokumentala. 80. hamarkadan (1984, 1985 eta 1987) bi saskibaloi talde hauen arteko finalak, mitikoak bilakatu ziren arren, lan honetan, garai hartan AEBtako gizartean pil-pilean zeuden gaiak...
Read MoreUdako telesailen gida!
Udara ez da urteko garai onena telesailak estreinatzeko eta are gutxiago hauek goraipatzeko. Baina badira oso gertaturik jarraitu beharreko ekoizpen batzuk. Kontuan izanik gainera, lehengo urtean, Netflix-ek ezustean, Stranger things arrakastatsua estreinatu zuela, adi egon beharko dugu azken orduko sorpresekin. Hementxe udako telesailen gida! Snowfall (FX. Uztailak 5) Sortzailea: John Singleton Aktoreak: Damson Idris, Isaiah John, Sergio Peris-Mencheta, Carter Hudson, Emily...
Read More“The Handmaid’s Tale”: emakume izatearen amesgaiztoa
The Handmaid’s Tale, Margaret Atwood idazlearen eleberrian oinarritua, etorkizun distopiko batean kokatzen gaituen telesaila da. Diktadura fundamentalista moduko bat ezarri da eta emakume gazteak behartuak izan dira ohelagun gisa bizitzera beraien jaunari seme-alabak “emateko”. AEBetako presidentearen hilketa eta kongresuaren gehiengoaren ostean, erregimen teokratiko bat ezarri da, hau da, buruzagi politikoak eta erlijiosoak bat datozen eta bertako erlijioak gobernuaren politikan...
Read MoreAzken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe?
Ahozabalik uzteko moduko hiru denboraldi. Etengabeko oilo-ipurdia jartzeko gai izan diren 28 atal. Azken segundoraino bere buruari leial izaten jakin izan duen istorio bat. Igandean amaitu zen betiko, azken urteetako telesail ausart, desberdin, misteriotsu, ikaragarri, baina batez ere deskribaezinena. Breaking Bad amaitu zenetik, pantaila txikiak eskaini digun harribitxi distiratsuena ziurrenik. Oso jende gutxik ikusi duen, baina mundu guztiak ikusi beharko lukeen “The...
Read MoreMaiatzeko telesailen gida azkarra
Apirila amaitu da. Atzean, ziurrenik urteko estreinaldi potoloenak bildu dituen hilabetea utzi dugu. Udako bidea hartzen ari garen honetan, telesail izarren itzulerak eta berri-garrantzitsuenen estreinu kopurua pixkanaka jaisten joango da. Maiatza, denboraldi-amaieren garaia izateaz gain, upfronts-en unea ere izaten da. Telebista kate ugari hurrengo urterako programazioa antolatzen hasten diren unea alegia. Dena den, badira hilabete honetan nabarmentzeko moduko ekoizpen batzuk; gorriz...
Read More"13 Reasons Why": Nerabe eta gurasoek ikusi beharreko telesaila
Egunero bezala, Clay Jensen, eskolatik bueltan, etxeko atarira heldu, giltzak atera eta atea irekitzeko prest ikus dezakegu. Beherantz begiratzen duenen ordea, lurrean, kartoizko kaxa misteriotsu bat dagoela ohartzen da. Etxera sartu, eskailerak igo, bere gelako atea itxi eta kutxan zer dagoen deskubritzen du: orain bi aste, buruaz beste egin zuen ikastolako neska batek –Hannah Baker– bidalitako kutxa bat da. Barruan kasete bilduma moduko bat, mapa eta notatxo bat daude:...
Read MoreUrte hasierako telesail onenak (eta txarrenak)
Hiru emakumeren arteko istorio korapilatsu eta iluna, ez ohiko super-heroi eskizofreniko bat, Joan Crawford eta Bette Davis-en arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna, thriller psikologiko bat, Nordic noir ukituak dituen ekoizpena..Mundu osoko telesailak jarraitzeak hori dauka, bata bestearen muturrean kokatzen diren gai eta istorioak ikusi ditzakezula eta hain desberdinak izanik ere, erabat harrapatzeko gaitasuna dutela. Ia urtearen lehen laurdena igaro den honetan, telesail...
Read More
Iruzkin berriak