Zergatik 'La La Land' EZ den urteko film onena
Hasteko Arrival, Moonlight, Paterson edo Toni Erdman biribilagoak eta interesgarriagoak iruditzen zaizkidalako, hobeak azken finean. Baina beste filmekin konparaketa zuzenean erori gabe, La La Land filma zergatik ez zaidan urteko film onena iruditzen azaltzen saiatuko naiz. Bosgarren lerro hau aurreko lauak hankaz gora jartzen dituen dituen “oso film interesgarria iruditu zait” esaldiarekin hasiko dut. Bai, urteko onena ez den arren gustu handiz errodaturiko film gozagarri...
Read MoreAzken urteetako beldurrezko 40 film beldurgarrienak
Orain urte batzuk, “Sciense” aldizkariak ikerketa txiki bat argitaratu zuen: beldurrezko film bat ikusten ari garenean, gure garunean zer gertatzen den ikertuz. New york-eko unibertsitateko zientzialari batzuen esanetan, genero honetako film bat ikustean, gure burmuina berrantolatzea behartzen dugu eta bizi izan ditugun momentu txarrak gomutatzen ditugu. Ondorio honetara iristeko, Erno Hermans eta bere lankideek , 80 boluntario erabili zituzten. Pantaila baten aurrean jarri eta...
Read MoreDramaz mozorroturiko komedia-sozial irregularra
Lehenik eta behin, Igelak filmaren generoa zehaztea gustatuko litzaidake. Bai, genero zehaztugabetasun hori izan litekeelako filmaren ahulezia handiena. Ikuslea non kokatu behar duen ez jakiteak, erabat nahasi dezakeelako. Aitortzen dut, agian, arazoa nirea izan dela, lerro hauek erabiliko ditut beraz, nire garuna txukuntzen laguntzeko. Umore ukituak dituen drama-sozial bat dela pentsatuko dut. Badu trama dramatiko bat bai. Delitu ekonomikoengatik espetxeratu nahi duten Pello (Gorka Otxoa)...
Read MoreMarrazoak protagonista! 8 film onenak… eta 25 frikienak
Umea nintzela, telebistan marrazo bat ikusten nuen bakoitzean lilura moduko bat sentitzen nuen, hori bai, beldurraren sentimenduak nire gorputza inbaditzen zuen bitartean. Steven Spielbergek Jaws film mitikoa estreinatu zuen unean ezin zuen imajinatu ere egin zer nolako eragina izango zuen etorkizunean, ni bezalako milaka ikusleen artean. Itsasoan behatz puntak sartze hutsak dardara eragitea lortu zuen, baina baita animalia zoragarri horiekiko miresmen maila igoarazi ere. Zentzu...
Read More"Umore absurdoa" kultuzko genero bilakatu duten 25 filmak!
Gaur ez naiz argumentuaren kalitateaz ariko. Are gutxiago erabilitako teknika zinematografiko fin eta dotoreaz ala filmak jaurti nahi duen gai sakonaz. Ez dut esango Leslie Nielsen aktore ikaragarria denik ala ez dut justifikatuko umorea ardatz duen zerrenda baten barruan “The Big lebowski” ez azaltzea. Umore absurdoa kultuzko genero bezala onartuko dugu…eta kitto! Umore absurdoak, normalean, egoera ulergaitzak ala zentzugabeak hartzen ditu ikuslearen barreak eragiteko....
Read More"Late Shift": hartu mugikorra, film honen amaiera zuk aukeratuko baituzu
Imajinatzen duzue “Breaking bad” telesailan Walter White-k, Jesse Pinkman ezagutzen duenean, lagundu beharrean, salatu izan balu? ala “Pulp Fiction” filmean, Uma Thurman-ek gorpuzturiko Mia Wallace pertsonaia gaindosi horren erruz hil balitz? Bistan da ez dugula inoiz jakingo, aukera guzti horiek ez zirelako inoiz idatzi eta are gutxiago errodatu. Baina bi fikzio horien bitartez kontatu zizkiguten istorioak zeharo desberdinak izango liratekeela argi dago. Ikuslearen...
Read More"Pedaló": bidaia nautiko surrealista euskal kostaldea zeharkatzen
Hiru lagun. Jon, Joseba eta Eneko. Internet bidez pedalo bat erosi eta Biarritzetik Bilbora abiatuko dira 20 egun iraungo dituen bidaia batean. Bainujantziz, ukelelez eta kanaberaz horniturik, euskal kostaldea zeharkatuko dute lehenago inork egin ez duen bezala. Udaren ospakizun haluzinatu baten bitartez euskal kultura eta kostaldea berraurkituko dituzte eta abentura exotikoak bizitzeko ez dela munduko beste puntara joan behar erakutsiko dute. Hori da Juan Palacios Eibartarrak zuzendu duen...
Read MoreOscar sariak 2016: apustuak martxan!
Iritsi da urteroko “gaupasa-zinezale-friki-sakratua” egiteko momentua. Kafea, fruitu lehorrak eta mota guztietako litxarreriak alboan ditugula, geroz eta astunagoa izaten den Oscar sarien gala ikusteko ordua iritsi da – bai, ohitura bilakatu da niretzat sari hauek urtero ikustea, baina aitortu beharra dago, jasanezina izaten dela askotan, eta batez ere interes eta faltsukeriaz beterikoa- . Igandean banatuko dira 2016ko Oscar sariak eta aurkezlea Chris Rock izango da. Urtero...
Read MoreSundance 2016: zinema independentearen aurtengo apustuak
Sundance Film Festival urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah) ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten da. Robert Redford aktorea -(zinemaldiaren izena 1969an aktoreak berak Butch Cassidy and The Sundance Kid filmean antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da) eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera...
Read More"Room": urteko film hunkigarri eta harrigarriena.
Ezinbestekoa, filmaren trama nagusiari buruz ahalik eta gutxiena irakurtzea. Istorioari buruz gehiegi kontatzeak berezko duen xarma zapuztu dezakeenez, saiatuko naiz soilik printza batzuk emanda ikus dezazuen konbentzitzen. Room, Lenny Abrahamson zuzendari irlandarraren lan berria. Genero aldetik behintzat, bere aurreko filmen beste muturrean kokatzen dena. Frank eta Garaje filmetan, umore tanta batzuk aurki genitzakeelako, hemen aldiz tanta horiek malko bihurtzen dira, baita izerdi ere. Argi...
Read More
Iruzkin berriak