2015eko film onenak
Originaltasun handia erakutsiz, urteko onena batzen duten zerrendekin jarraituko dut. Orain egun batzuk, nire ustez, 2015eko telesail onenak zeintzuk ziren aipatu nituen. Gaurkoan, pantaila txikitik handira salto eginez, aurtengo ezinbesteko filmen zerrenda osatzeko beharra sentitu dut. Egia esan, telesailen zerrenda baino, dezente gehiago kosta zait hau osatzea, ikaragarri gustatu zaizkidan multzo bat zegoelako, baina ez ordea faborito argi bat. Sarien denboraldia orain aste batzuk hasi...
Read More"Star Wars"-en film berria Euskal herrian grabatuko dute!
“Star Wars: Episode VIII” film berriaren inguruan ezer gutxi jakin dugu orain arte. Zuzendaritza lanetaz Rian Johnson arduratuko da, “Looper” eta “Brick” film bikainen zuzendaria. Mundu mailako estreinaldia 2017 urtean eta sagaren zortzigarren atala izango dela. Hortik aurrerakoa, The Force Awakens-ekin gertatu bezala, guztia sekretismoz inguratzea erabaki dute Gaur arte….Variety aldizkari ezagunak, ezusteko galanta argitaratu baitu. Disney...
Read MoreIkusi beharreko (eta ziurrenik ezagutzen ez dituzun) 30 film
Justu orain urtebete, 50 filmez osaturiko zerrenda hau argitaratu nuen blogean. Esan bezala, film bikain, baina ezezagun bat ikusteko aukera dudan bakoitzean, sentsazio berberarekin amaitzen dut beti, “hau jendeak ikusiko balu!”. Ezin duzue imajinatu, zer nolako tapoia sortzen den nire barnean eta nolako beharra sentitzen dudan lau haizeetara “pelikula hau ikusi behar duzue!” oihukatzeko. 50 izen eskas geratu zitzaizkidanez, zerrenda horri film gehiago gehitzeko beharra sentitu...
Read MoreIritsi da Euskal Herrira "Dolby Atmos" sistema
Donostiako Principe zinemak izango dira Euskal Herriko lehenak, “Dolby Atmos” izeneko sistema hau ezartzen. Zazpigarren aretoan gozatu ahal izango dugu eta “The Hunger Games: Mockingjay – Part 2″ filmean konkretuki (Baita ostiralean estreinatuko den “In the Heart of the Sea”) 2012 urtean, munduko hainbat areto egokitu ostean, Hollywood-eko estudio desberdinek maiz erabili dute sistema hau. Oscar saria irabazi duten 14 zuzendarik eta 27 soinu...
Read MorePIXAR: 20 urte 2 minututan
Pixar Animation Studios, ordenagailu bidezko animazioko film konpainia ezagunak, 20 urte bete zituen pasa den Azaroaren 22an. 1995 urtean estreinatu zuen bere lehen filma, Toy Story. Hortik aurrera, zinema, maila eta ikusle berrietara eraman dituzte. Estereotipo guztietatik aldentzen diren istorioak kontatuz eta animaziozko zinema umeentzat bakarrik ez dela frogatuz. Up, Toy story 3 eta Wall-e, nire ustez, beraien hiru maisulanak, naiz eta aurten estreinatu den Inside Out zoragarria ere,...
Read MoreKeywan Karimi zuzendari kurduaren aldeko sinadura bilketa
Donostia Zinemaldiak erabateko gaitzespena agertu nahi izan du Irango Auzitegi Iraultzaileak Keywan Karimi zinema-zuzendari kurduari ezarri dion zigorragatik: 223 zartada eta sei urteko kartzela zigorra. Joan den urriaren 13an ezarri zioten zigorra hogeita hamar urteko zuzendariari, Shahin Najafi abeslariaren bideoklip batean eta Writing on the City dokumentalean «indarrean den sistemaren aurkako propaganda zabaltzeagatik eta erlijioarekin loturiko santutasunei irain egiteagatik»....
Read MoreEuskal Harriaren ABDak: 26 laburrak hitz batez
Hainbeste zalapartaren ondoren, azkenean ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko lan kolektiboa: Euskal Harriaren ABDak. Olentzero seriar-killerrak, merkatal zentruko drama mitologiko bat, Ultrafesta futurista, distopia feminista ala bihurguneko neskaren remakea besteak beste. Proiektu moduan interesgarria iruditu zait, polita, entretenigarria, ulertezina, barregarria, odoltsua eta bizarroa. Baina balorazio...
Read MoreFantasiarik ez, beldurrik ere ez
Bat, bi eta hiru… Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Beste behin, FANTASIAZKO eta BELDURREZKO Zinemaren Astea. Azkena! Fantasia.. nahikoa! “Txoratu egin al da tipo hau?” Ba ez. Bridgend filma ikusi dudanetik nire buruan bueltaka dabilen esaldia hori baita. Iraun dituen 104 minututan zehar, beste zinemaldi mota batean nengoela pentsatu baitut. Zergatik? ekoizpen Danimarkar hau, ez delako ez fantasiazko, ez beldurrezko film bat, Galeseko herrixka txiki batean...
Read MoreSexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen
Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S, Tales of Halloween ala urrutira joan gabe, EHaren ABDAak adibidez). Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana), hiru istorio odoltsu, erotiko eta basatiz osaturiko lan bat. Normalean, mota honetako proiektuen akats nagusiena, guztien arteko adostasun falta izaten da. Hau da, filma osotasunean hartuz gero, irregulartasun sintomak ageri direla. Batzuk kalitate aldetik...
Read More"Txuatxe" loreak landatzen
“Arnold schwarzenegger, orain arte ikusi ez dugun bezala” hori izan da film hau saltzeko erabili duten argudio nagusia. Kontuan izanik orain arte, aktore moduan, tiroak bota, giharrak erakutsi eta “sayonara baby” esateaz gain ezer gutxi erakutsi duela, bai, ados nago, orain arte ikusi ez dugun bezala ageri da film honetan. Arazoa? Aktore oso mugatua iruditzen zaidala eta naiz eta istorio honetan, zahartzen ari den gizaki arrunt bat dela frogatu duen eta paperak...
Read More
Iruzkin berriak