Hegazkinlari aintzindariaren errekorrak
Dorothy Arzner (1897-1979) Hollywoodko urrezko aroan zuzendari gisa ibilbide profesionala egitea lortu zuen emakume bakarra izan zen. Ez da halakorik egon AEBetako zinemaren historian. Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak omenaldia eskeini dio bere lanari. Arzner aitzindaria izan zen emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean, eta bere estilo eta nortasun bereziak ospe handia eman zioten Hollywoodeko estudio-sistemaren barruan. Tamalez, film bakar bat ikusteko aukera izan dut aurtengo...
Read MoreHozkada arrazistak
Azkeon urteotan, badirudi epidemia xenofobo bat hedatu dela Europako hainbat hiritan, ultraeskuindar erakunde berrien ugaritzea bultzatuz. Film honen protagonista, Marek, Eslovakia eta Moraviaren arteko mugan bizi den 18 urteko gaztea eta bere txakur banaezinaren eguneroko bizitzak, Skinhead talde hauetako batekin dihardu. Film honen bihotzean, analisi kritiko eta dokumental interesgarria aurkitu dezakegun arren, nahiko eskasa dela uste dut. Pisua duen gidoi bat eraikitzeko eta pertsonaia...
Read MoreNortasunaren bila
Latinoamerikan erabat edo partzialki ekoitziak, bertako zinemagileek zuzenduak nahiz munduko beste inguru batzuetako komunitate latinoak hizpide dituztenak biltzen ditu “Horizontes latinos” sailak. Kasu honetan Berlingo zinema-jaialdiko Generation sailean aurkezturiko “Ciencias naturales” filma ikusteko aukera izan dut. Bere aita nor den jakiteko, bilaketa konplexu bati ekingo dion 12 urteko neska baten istorioa. Kontakizunaren abiapuntua, mendi batzuen...
Read MoreIndarkeriaren muga
Indarkeriaren mugei buruzko hausnarketa sakon baten aurrean jartzen gaitu Ilmar Raag zuzendari Estoniarrak. Teknologiak izan dezakeen eragin negatiboa (ciberbullying-a) eta gizakiak sufritzeko duen gaitasunaren analisi bikain bat eginez. Ekoizpen Estoniar hau, orain arte ikusi dugun bullyng edo eskola munduko biolentzia horren eredu adierazgarrienetarikoa izan liteke (Gus van sant zuzendariaren “Elephant” eta “Bully” dokumentalarekin batera, biak oso...
Read MoreHiri azpiko klaustrofobia argitsua
Budapesteko metroan bizi den faunari buruzko fabula gautar surrealista bat. 2004 urtean Cannes-en gazteriaren saria eta Europar sarietan zuzendari onenaren izendapena jaso zituen. Kontroll, bitxikeria hutsa da eta ez bakarrik Hungariarra delako, argumentu arraroa duelako , kokapen geografiko-tenporal indeterminatua duelako, interpretazioak pintoreskoak direlako eta aukera txiki bat emanez gero ikuslea harrapatzeko gaitasun harrigarria duelako baizik. Bitxia dirudien arren, nire ustez...
Read MoreMalenkolia urtezahar-gauean
Maitasuna, bakardadea eta denboraren igarobideari buruzko istorio batekin etorri zaigu Germán Tejeira Uruguaidarra Donostiako Zinemaldira. “Zuzendaria berriak” sailean, bistakoa beraz bere lehen filma dela. Patua bideratzeko asmoz, Uruguaiko herrixka txiki batera heltzen diren hiru pertsonaia gautar eta bakartiei buruzko hiru kontakizun. Beraien artean inongo harremanik ez duten arren, hainbat puntutan “ukitu” egingo dira. Nostalgiaz beteriko gidoia dugu esku...
Read MoreEgiaren bila dabilenak, aurkitzeko arriskua izan dezake
Berlingo zinemaldiko urrezko hartza lortu zuen lan honek, konbibentziaren barnean, gurekin bizi den “deabru” horrekin egunero egoteak dakartzan ondorio latzak isladatzen ditu. Esma da protagonistaren izena, Sarajevoko auzo batean bizi den emakume zauritua, Balkanetako Gerraren bigarren mailako biktima horietakoa. Film honen istorioa xumea da, zentzuduna, sentikorra, sakona… Iraganeko barne-trauma horiek gainditzeko gonbidapen bat, gauaren erdian esnatuarazten gaituen...
Read MoreAurtengo Zinemaldira joateko 25 proposamen
Egun batzuk besterik ez dira falta aurtengo Zinemaldirako eta hasi gara pixkanaka zer ikusi dezakegun pentsatzen. Urtero bezala, sail desberdinak aurki ditzakegu: Ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Zuzendari berriak eta abar. Aldez aurretik gomendioak egiteko garaian konplikatua izan daiteke, gehienetan loteria antzeko bat izaten baita. Zinemaldiaren xarma horietako bat, ezezagunak diren film eta ekoizpenetan murgiltzea da, ezusteko maisulanak aurkitu baititzakegu, baina baita film nekagarri eta...
Read MoreSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta. Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai...
Read MorePelikulen eszena mitikoak, Otomandar Inperioaren arte bihurturik
Mural Paltak, pelikulen fotograma mitikoak hartu, eta Otomandar Inperioaren erdi aroko kodex erara birsortzea erabaki zuen. Ustekabeko estilo artistiko originala lortuz. Imajina dezagun Star Wars bezalako film ezagun baten sekuentzia identifikagarri bat, baina modu ezberdin batean. Ez da fotograma bat. Ez da komiki ilustrazioa. Ez da koadro hipererrealista bat. Ezta karikatura bat ere. Imajina dezagun erdi aroko islamiar arte-tankeran irudikatua, Otomandar Inperioan konkretuki, XIII eta XVII...
Read More
Iruzkin berriak