Gora umore absurdoa!
Gaur ez naiz argumentuaren kalitateaz ariko. Are gutxiago erabilitako teknika zinematografiko fin eta dotoreaz ala filmak jaurti nahi izan duen gai sakonaz. Ez dut esango Leslie Nielsen aktore ikaragarria denik ala ez dut justifikatuko umorea ardatz duen zerrenda baten barruan “The Big lebowski” ez azaltzea. Umore absurdoa kultuzko genero bezala onartuko dugu…eta kitto! Umore absurdoak, normalean, egoera ulergaitzak ala zentzugabeak hartzen ditu ikuslearen barreak eragiteko....
Read More2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)
AEB-tan, sarien denboraldia orain aste batzuk hasi zen arren, Euskal Herrian, urteko film garrantzitsu ugari ikusteko itxaron egin beharko dugunez –The Shape of Water , Lady Bird, The Post, ala Phantom Thread besteak beste-, hauek 2017an estreinatu eta ikusi ditudanen artean ezinbestekoak iruditzen zaizkidanak: 30- Logan Lucky Zuzendaria: Steven Soderbergh Aktoreak: Channing Tatum, Adam Driver, Farrah Mackenzie, Riley Keough, Daniel Craig, Katie Holmes, Charles...
Read More2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi)
“Aurten ez!” pentsatu nuen orain aste batzuk. “Jendea kokoteraino daukat, nazka-nazka egina” esaten nion neure buruari. Esan bai, baina beste behin ezin izan diot barruko ezinegon honi eutsi eta zerrenda moduan kanporatzeko behar kontrolaezina sentitu dut aurten ere. Bai, hemen nator, 2017an, pantaila txikian ikusi ditudan telesailen artean ezinbestekoak iruditu zaizkidanak; onenak, bikainenak, biribilenak, sendoenak…ala besterik gabe, nire barruan arrasto gehien utzi...
Read MoreEmmy sariak 2017: Nork irabaziko du? Nork irabazi beharko luke?
Igandean banatuko dituzte aurtengo Emmy sariak. Dakizuen bezala, Ipar Amerikarren ustez , urteko telesail onenak goraipatzeko aitzakiarekin, sail desberdinetan antolaturiko sariak banatzen dituzte. Aurtengo gabezia nabarmen, ulertezin eta bidegabeena The Leftovers. Baina tira, sarien kontua hau geroz eta seriotasun gutxiagorekin hartu beharreko kontu bat denez, ahazten saiatuko naiz. Hementxe aurtengo izendatuak eta nire kinielatxoa: Telesail onena (Drama sailean): Better Call Saul The...
Read MoreZinemaldia 2017: B aldeko 14 proposamen
Sail Ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun handiena izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar distiratsuen atzetik ibiltzen dira. Baina jakin ezazue, badagoela —normalean— aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian...
Read More"Handia" filmaren aurrekariak: erraldoiak zineman
Donostiako Zinemaldian izango da Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzenduriko Handia filmaren estreinaldi ofiziala. Aste batzuk geroago, urriaren 20an konkretuki, Euskal herriko zinema areto guztietara zabalduko dute. Soberan dakizuen bezala, filma egiteko, Altzoko Handia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako historian oinarritu dira, haren giza alderdia eta garai hartako gizartearekin zuen harremana aztertzeko. Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta...
Read MoreDenboraldi berriko telesailen gida
2017/2018 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa. Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Estatu Batuetan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – The Walking dead, Stranger Things, Narcos… – baina, baita telesail...
Read More2017ko dokumental onenak (eta zergatik ikusi)
Telesail eta film onenen zerrenda argitaratuta, ezin nuen urtea amaitu, aurten ikusi ditudan ezinbesteko dokumental onenen zerrenda azaldu gabe. 20- Celtics/Lakers: Best of Enemies Zuzendaria: Jim Podhoretz Non ikusi? Movistar Zergatik ikusi? Kirolzalea izanez gero derrigorrez ikusi beharreko dokumentala. 80. hamarkadan (1984, 1985 eta 1987) bi saskibaloi talde hauen arteko finalak, mitikoak bilakatu ziren arren, lan honetan, garai hartan AEBtako gizartean pil-pilean zeuden gaiak...
Read MoreUdako telesailen gida!
Udara ez da urteko garai onena telesailak estreinatzeko eta are gutxiago hauek goraipatzeko. Baina badira oso gertaturik jarraitu beharreko ekoizpen batzuk. Kontuan izanik gainera, lehengo urtean, Netflix-ek ezustean, Stranger things arrakastatsua estreinatu zuela, adi egon beharko dugu azken orduko sorpresekin. Hementxe udako telesailen gida! Snowfall (FX. Uztailak 5) Sortzailea: John Singleton Aktoreak: Damson Idris, Isaiah John, Sergio Peris-Mencheta, Carter Hudson, Emily...
Read MoreEkaineko telesailen gida azkarra!
Maiatzeko gidan aipatu bezala , udako bidea hartzen ari garen honetan, telesail izarren itzulerak eta berri-garrantzitsuenen estreinaldi kopurua pixkanaka itzaltzen joango da. Dena den, Ekainean ere, badira oso gertutik jarraitu beharreko izenburu batzuk: I’m Dying Up Here SHOWTIME (Ekainak 4) Sortzailea: David Flebotte Aktoreak: Melissa Leo, Clark Duke y Ari Graynor. Zer buruzkoa da? 70. hamarkadan, Los Angeles hirian, “stand-up” komiko talde baten bizitza erakutsiko digun...
Read More
Iruzkin berriak