Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gaizka Izagirreren bloga - Ikusi makusi, zer ikusi?

Zinemaldia 2015: B aldeko proposamenak

2015-09-10  //  Albisteak, Gomendioak, Zinemaldia 2015  //  2 iruzkin

Sin título-1
Sail ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun gehien izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar disdiratsuen atzetik ibiltzen dira.  Baina jakin ezazue, badagoela aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian dabiltzanak alegia;  Horizontes latinos, Zuzendari berriak edo Atzera-begirakoak besteak beste. Gaur film “txiki” horiek aipatu nahi nituzke, proposamen zerrenda guztietatik kanpo geratzen diren ekoizpenak, baina urtero, horietako batzuk, harribitxi bihurtzen direnak, kultuzkoak. Modu batean esatearren, b aldeko proposamenak:
(nahiz eta hauetariko askok, “A aldekoak” izan beharko luketen)
(gehiago…)

Zinemaldiari buruz ezagutzen ez zenituen 25 bitxikeria

2015-09-07  //  Albisteak, Pelikulak, Zinemaldia 2014, Zinemaldia 2015  //  Iruzkinik ez

Sin título-3
Aurtengo Zinemaldia ate joka ari zaigu eta ohitura den moduan, ni urduritzen. Irrika hori asetzeko, azken urteetan entzun ala irakurri ditudan bitxikeria eta datu batzuk ekartzea bururatu zait.  Besterik gabe, guztiok ezkutuan daukagun alderdi kuxkuxero hori atera eta zerrenda bitxi honi begiradatxo bat botatzeko helburuarekin. Hitchcock-en anonimatu harrigarria, Trueba eta Galanen arteko liskarra edo Willem Dafoek,  Urgull mendiko Jesusen bihotzarekin izandako momentu mistikoa, bezalako bitxikeriak ere, Zinemaldiaren historiaren parte direlako.
(gehiago…)

Munduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 2/2

2015-09-03  //  Dokumentalak, Gomendioak  //  6 iruzkin

Sin título-1
Hementxe aurreko astean argitaratu nuen zerrendaren bigarren zatia. Oraingoan ere, atal edo zati desberdinetan banatua: Gaixotasun/biziraupen-gainditze istorioak, kapitalismoa/kontsumismoa, elizaren lotsak eta Euskal gatazka.
(gehiago…)

E.T.A, Euskal Herria eta txalaparta doinuak, Netflix-en Narcos telesailan.

2015-09-01  //  Albisteak, Gomendioak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

narcos-season-1
Bai ongi irakurri duzue. Orain egun batzuk, Netflix kateak estreinatu zuen Narcos telesailan, izenburuko elementu horiek ageri dira. Felix Linares-ek aurkezten duen  “La noche de” saio bikainean, askotan aipatu dute Hollywood eta Euskal Herriaren arteko erlazio bitxi (eta askotan barregarri) hori. Baina kasu honetan 2015eko telesail baten begietatik azaldu zaigu kasu berri hau.
(gehiago…)

Udazkeneko telesailen gida

2015-09-01  //  Albisteak, Gomendioak, Telesailak  //  5 iruzkin

Sin-título-13
2015/2016 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa.  Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Ameriketan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – Homeland, The Affair, The Good Wife… – baina, baita telesail berriak estreinatzeko ere.

Telesail guzti hauen artean gal ez zaitezten eta data guztiak argi ikus ditzazuen, egutegi txiki bat osatu dut. Badatoz udazkeneko telesailak! *

(gehiago…)

Munduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 1/2

2015-08-25  //  Dokumentalak, Gomendioak  //  2 iruzkin

Sin título-1
Dokumentalarena izan liteke, ziurrenik, zinemaren barruan erabat gutxietsia dagoen generoa. Mota honetako filmak, apenas estreinatzen diren aretoetan eta  banaketa komertzial oso eskasa izaten dute gainera. Urtero ekoizten diren ehunka dokumental horietatik ordea,  batzuk zinema jaialdietan erori eta  beste film komertzialekin batera berdintasunean lehiatzeko aukera izaten dute. Orain urte batzuk Michael Moore-ek lortu zuen bezala adibidez. Beste bide gurutzea, kultuzko obrak bihurtzea, Errol Morris ala Herzog handien kasuan bezala.
Gaurkoan, munduarekiko dugun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak aipatzera nator. Lehen zati honetan; Animalien eskubideak , Ingurumen arazoarekin loturikoak eta (in)justizia penala/ krimenak, azalduko dizkizuet.

Hementxe bigarren zatia.

(gehiago…)

True detective II: arimarik gabeko telesail arrunt bat.

2015-08-13  //  Albisteak, Gomendioak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

lost_interest_poster_true_detective
Igande gauean aireratu zuten Ameriketan, True detective telesailaren bigarren zati, denboraldi ala istorio honen azken atala, zortzigarrena. Aukeratu dudan izenburua irakurrita , telesail kaxkarra izan dela pentsatu behar al duzue? Jakina ezetz. Baina bai, telesail arrunten multzoan sartu beharreko ekoizpen bat. Inorena ez den lur horietan kokatzen den ekoizpen horietakoa, ikusten ditugunean ez hotz ez bero uzten gaituztenak hain zuzen ere.  Naiz eta, -hori bai aitortu behar dudala- azken atal bikain batekin agurtzen jakin izan duten . Ziurrenik, eman zitekeen logiko eta biribilena. (gehiago…)

Udazkeneko telesailen gida

2015-07-30  //  Albisteak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1
2015/2016 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa.  Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Ameriketan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – Homeland, The Affair, The Good Wife… – baina, baita telesail berriak estreinatzeko ere.

Telesail guzti hauen artean gal ez zaitezten eta data guztiak argi ikus ditzazuen, egutegi txiki bat osatu dut. Badatoz udazkeneko telesailak! *

(gehiago…)

Bigarren urtez jarraian, Euskarazko film bat Zinemaldiko sail ofizialean

2015-07-23  //  Albisteak, Zinemaldia 2015  //  Iruzkinik ez

63_navegador_es
Iaz Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak “Loreak” film zoragarriarekin hasitako bideari jarraituz, aurten ere Euskaraz errodaturiko film bat izango dugu Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Asier Altunak zuzenduriko AMAMA filma hain zuzen ere. Historikoa, zalantza izpirik gabe. Hori bai,  ea urtero errepikatzen den zerbait den,  ohitura bilakatzen denean, historikoa izateari utziko baitio.
fp_630313_7809

Familiarteko gatazka bat. Hiria eta landa-eremua, iragana eta oraina, guraso eta seme-alaben arteko gatazka bati buruzkoa hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun adierazgarrienetatik begiratzen duen amona bat. Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Kandido Uranga eta Klara Badiola dira film honetako protagonistak.
amama

Zorionak eta zorte on lan-talde osoari!

"Mr Robot": Azken urteetako telesail onena izateko bidean

2015-07-21  //  Gomendioak, Telesailak  //  5 iruzkin

Sin título-1
Azken urteetako telesail onenak nabarmentzeko garaian, “onak, oso onak ala bikainak” etiketa jartzeko ohitura izaten dugu. Baina “ona ala txarra” kontzeptutik haratago, bada aparteko talde txiki bat, telesailen historian eragin berezia izan duena, arrastoa utzi eta estreinatzen diren momentutik, klasiko bihurtzen diren horietakoak. Iraultza kreatibo bat eragin duten ekoizpenak azken finean. Arrazoi bat ala bestea, aztarna ezabaezina utzi duten fikzioak. 1990 urtean: Twin Peaks, 1999: The Soprano´s, 2002: The Wire,  2004: Lost, 2008an: Breaking bad eta 2011 urtean: Game of Thrones adibidez.

2015 urtean gaude -eta momentuz handikeria dirudien arren- izango al da Mr Robot talde esklusibo honen kide berria?

(gehiago…)

12 / 24«Aurrekoa1112131420Hurrengoa»

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA