Hasiera »
Garbine Ubedaren bloga - Anti-orena
Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Nire lotsak
2012-01-15 // euskara, irakaskuntza // Iruzkinik ez
Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren.
Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu ere, dena esate alde. Eta ikasgelak, jolastokia, jantegia eta gainerako txokoak erakutsi ostean, bere bulego inprobisatura eraman ninduen zentroko arauez, espero nukeenaz eta bestez lasaiago mintzatzeko. Espazio faltan, biltegi txiki batean jarrita zituen mahai-aulkiak. (gehiago…)
Musikaren neutraltasunaz
2011-07-20 // euskara, musika // Iruzkinik ez
Neuromarketinak nigan duen efektua neurtzen ari nintzen; beharrezko zitzaidanaren eta desio nuenaren arteko arrazoizko oreka bilatzen, erostarazteko teknika berri hauek atzaparrak ondo luzatuta izaten dituzten tenplu horietariko batean (Urbil merkataritza zentroan). Ordu bata eta erdiak aldera heldu nintzen –bazkaltzeko garaian, nahitara–, jende motroiloak saiheste aldera. Eta hipermerkatuko ate detektatzaileak pasatu besterik ez nituen egin, lehen apalategiko produktuei azaleko begiratua besterik ez nien eman, oztoporik jasangaitzenaz ohartu nintzenean: Alejandro Sanz marruka eta lantuka ari zitzaidan bozgorailuetatik. Hori oilo-ipurdia. (gehiago…)
Plastikoaren madarikazioa
2011-06-14 // kontsumoa // Iruzkinik ez
"Landare-jatorriko lehen botila" dio lotsagabeki etiketak.
Activiak eragindako kakalarriak oraindik ere estuturen bat edo beste ematen didan honetan, ezin alboratu dut Danone marka, ezta plastikoaren madarikazioa ere (ikus aurreko artikulua). Multinazional honek –eta bide batez, gainerakoek– merkaturatzen dizkiguten produktuen etiketak nahiz iragarkiak eguneroko literatura bilakatu zaizkit aspaldi honetan. Hona hemen, irakurketa horrek erakutsitako bizpahiru datu bitxi:
Frantzian produzitzen den Actimelek, Espainiako Activiak bezala, potoa aldatu du oraintsu, eta honek bai, honen Berrikuntza departamentuak oso kontuan izan du plastikozko botilatxoak dakarrena. Espantu zientifiko handirik gabe heldu da supermerkatuetara ontzi berria, Brasilgo azukre kanaberatik eratorritako polietilenoz fabrikatua, %95 landare-jatorrikoa, %100 birziklagarria. Azukre-kanabera horren produkzioak mereziko luke, beharbada, azterketa. Hurrengo baterako utziko dugu.
Danoneren ura den Volvic-ek ere badaezpadako komunikazio-kanpaina antolatu zuen “landare-jatorriko lehen botila” plazaratu zuenean. Bere balentriaz mundu osoa jabetu zedin, burrunba ikaragarria atera zuen hedabideetan; gainerako marketan ikusten ez den tapoi berdea ipini zion bere ur botilari; ezaugarri nagusi gisa, label ekologikoa irudikatu nahi lukeen ikurra inprimatu zion etiketan, eta baita QR kodea ere, besteak koilaragarritasunarena asmatu zuen tonuan, “landare-jatorriko lehen botila ez ezik, lehen botila interaktiboa” ere bazela harro haizatzeko. Lupa letra txikietara hurbiltzea aski, ordea, zorioneko botila horretan landare-jatorriko lehengaia –eta ondorioz saldu nahi zaigun berdetasuna, purutasuna, ekologia eta ahuntzaren gauerdiko eztula– %20 besterik ez dela konturatzeko.
Hauek denak ikasi berri nintzela, hipokondria areagotu besterik egin ez didan gutuna heldu zait e-postaz. Bi lerro gordinetan laburbilduko dut mamia: 1.- Plastikoak antimonioa askatzen du berotzen denean, eta bertan den urak, jakiak edo dena delakoak zurrupatzen du elementu hori. 2.- Minbiziak jotako bularretako ehunetan hondakin kimiko hori bera aurkitu da. Norberak atera ditzala ondorioak.
Dagoeneko alferrikakoak diren kalkuluetan murgilduta nago orain, jakin ezin dena ebatzi nahian: zenbat aldiz utzi ote dudan ur-botila autoan ahantzita, uda beteko egun sargorietan. Botila pozoitu horietatik zenbat bider edan ote duten nire alabek, eta zenbateko kantitatea, egarriak jota bertan eseri arazi ditudanean. Zenbateko tenperatura jasaten ote duten ur-botilek etxeetara heldu aurretik, biltegietan edo kamioietan edo saltokietako apaletan diren bitartean. Zein gradutik behera ematen duen bakea antimonioak. Zenbat aldiz ekidin ahal izan dudan plastikozko botila eta zer arraiogatik ez dudan egin. Mikrouhin labea antzarak ferratzera bidali nuen arte, zenbat aldiz berotu ote nituen jakiak plastikozko ontzietan, eskoletako kantinetan nola egiten ote duten…
Danoneren marka
2011-06-01 // ikerkuntza, kontsumoa, zaborra // Iruzkinik ez
Activia jogurta, poto berrian
Len Fisher-en Gaileta nola busti dibulgazio liburua izango zuten gogoan, poto berria aurkeztu zigutenean. Edo, besterik ez bada, izenburua bera. “Gailetak esnetan bustitzea bezalako arrunkeria zientziaz bezti badaiteke –otuko zitzaien Activia markako marketing saileko buruargiei– guk ikerketaren soineko distiratsua jantziko diogu geure jogurtari”. Smokinga, nolabait esatearren. Edo toreroaren trajea, nondik begiratzen den.
(gehiago…)
Gagarinen etorria
2011-04-11 // espazioa, historia, teknologia // Iruzkinik ez
Iuri Gagarin 1961eko apirilaren 12an, espaziora irteteko prest
Ez naiz epopeia zalea sekula izan. Aitor dut, hala ere, Iuri Gagarinen balentria salbuespenekotzat jo izan dudala beti, hura protagonista izan zuen gertakariaz sortutako epika euforiko eta nobeleskoak arreta piztu izan didala gaia aipatu izan den aldiko. Eta miretsi ere egin dudala, Valentina Vladimirovna Terexkova lehen emakume astronauta miretsi nuen bezala. (gehiago…)
Jendarteko hilak
2011-03-24 // dantza, historia // Iruzkinik ez
Daisuke Yoshimoto, Butoh dantzari japoniarra
Zer behar ote da transzenditzeko, jarduna edozein delarik ere, oroz gainditu eta gogoangarri bilakatzeko, Historian aipamena merezi izateko… Tatsumi Hijikata koreografoak aski izan zituen bost minutu eskas. 1958an gertatu zen, estatubatuarrek mendean hartutako Japonian, Kinjiki obra taularatu eta ikuskizuna hasi orduko, ikusleek espantuka ospa egin ziotenean.
(gehiago…)
Médart doktorearen bila
2011-03-14 // euskara // Iruzkinik ez
Les psy
Sarritan, psikoterapeutarenean irudikatzen dut nire burua. Larruzko diban marroi batean etzanda ni, eta hura zertxobait atzerago, sofan jarrita, nire zintzurretik aterako diren disonantziak batzeko zain. Les Psy komikian bezala. Korapiloren bat askatzeko premian, Médart doktorearen kabinetera heltzen den pertsonaia horietariko bat banintz bezala.
Ohiko txikikeria mehatxagarri horiek bultzatzen naute egoera horretan kokatzera, ia beti arrotz eta lekuz kanpo sentitu behar horrek, nire naturalean komunikatzeko inguru faltak… Bai… Euskalduna naizelako, euskaldun axolatu eta minontzia, eta portaera arazoak ditut horregatik. Ez dut jendartean asmatzen. Jendarteak ez du nirekin asmatzen. Goi tentsioko postea dirudit. (gehiago…)
AHTren mozorroa
2011-03-08 // teknologia // Iruzkin bat
Azeria da teknologia, mertzenarioa, saripean hartu duen merkantilismoaren txotxongiloa. Makurkeria dario. Mespretxua eta amarrua.
Goi mailako teknologiaz ari garelarik, gutxi batzuen arloa dela esaten zaigu; hizki larriz idazten den Artea bezala, pribilegiatuenek soilik uler dezaketela. Ezin, beraz, sasietatik zalantzan ipini. (gehiago…)
Heavy Metalaren sorburuaz
2009-06-26 // musika // Iruzkinik ez
Asmamenak asko zor dio ezusteari. Eta istripuari. Eta ezbeharrari. Ondotxo daki hori Tony Iommi gitarra-jotzaile mitiko satanikoak. Heavy Metalaren nondik norakoan batu dituen ohoreak, rockaren historian hari eta haren taldeari (Black Sabbath) egin zaizkion aitortzak ez ziratekeen, hain zuzen ere, erdiak ere izanen, gaztetan eskuin eskuko bi hatzen puntak galdu izan ez balitu; bere jardun gustukoenerako elbarritzen zuen zoritxar horri aurre egitekotan, gitarrari heltzeko modu imajinaezinak, zirenak eta ez zirenak ere, probatu izan ez balitu. (gehiago…)