Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Marcelo Bielsaren merezitako zaplaztekoa kazetarien gremioari

2015-01-26  //  Futbola, Hedabideak  //  Iruzkin bat

Marcelo Bielsak, Marseillako Olympique futbol taldearen entrenatzaileak, Athleticen ibilitakoak, kazetari frantziar batekin eztabaidatu zuen asteburuko partida aurreko prentsaurrekoan. Kazetariak esan zion taldeari gehien kostatu zaion jokalarietako bat zelairatu beharko lukeela. Bielsak ezetz, egokienak ikusten dituenak aterako dituela.

Latza 25. segunduan ematen dion erantzuna 😀

Kazetariak: “Guk ez dugu deus pentsatzen; galderak egiten ditugu, besterik ez”.
Bielsak: “Bai, horretan ados nago”.

“Horregatik dago futbola dagoen bezala; futbolariari aitortzen zaizkiolako futboletik harago lortutako eskubideak”.

Pasa den astean Mark Cavendish ziklistak, orain Bielsak… kazetariok tentuz ibili beharko dugu…

[Milesker Bielsaren adierazpenen berri emateagatik, McArra]

Ziklistak prentsaurrekoan, dopinaz galdetzean: “Ziur al zaude gainerako kazetarietako inork ez duela zure emaztearekin txortan egin?”

2015-01-20  //  Txirrindularitza  //  3 iruzkin

WhatsApp bidez heldu zait sare sozialetan bolo-bolo dabilen pasadizoa:

Kazetariaren galdera Mark Cavendish ziklistari, San Louiseko (Argentina) itzulia hasi aurretik:

– Ziur al zaude itzulian parte hartuko duten ziklista guztiak garbi eta dopinik gabe daudela?

Cavendishen erantzuna:

– Ziur al zaude lasterketa honetan dagoen kazetarietako inor ez dela zure emaztearekin larrutan egiten ari? Biotako inor ez gara sekula gauza batzuez seguru izango.

Informazio gehiago: Mirror

[Milesker erreferentziagatik, Cadelevans]

@jtorner bai noski, dopina eta emakumeak, zein fiatu lieteke? #maromadaederra

— Kattalin Miner (@MinerKattalin) January 20, 2015

@jtorner HOMBRE, egokia ez izateaz harago, andrearen erabilera horrek nabarmen matxismo normalizatu bat uzten duelakoan nago

— Kattalin Miner (@MinerKattalin) January 20, 2015

Asturiar banderarekin helmugaratzeagatik, txirrindulari bat zigortu du Espainiako Federazioak

2015-01-15  //  Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Rocio Gamonal, Espainiako ziklokross txapelduna, asturiar bandera eskuetan. (Argazkia: EFE)

Rocio Gamonal, Espainiako ziklokross txapelduna, asturiar bandera eskuetan. (Argazkia: EFE)

[Zuzenketa] Haritz Mujikak jarri nau benetan gertatutakoaren arrastoan: “Araudiak debekatzen duena proba amaitu aurretik bandera eskuetan hartzea da. Izan Asturiasekoa, Espainakoa edo Euskal Herrikoa”. Nik pentsatzen nuen, Espainiako Txirrindularitza Federazioaren araudia eskuetan, soilik sari-banaketan zegoela debekaturik hainbat elementu erakustea. Antza, ordea, lasterketa aurretik egindako bilera teknikoan, ziklokross txapelketako antolatzaileek espreski eskatu zuten helmuga zeharkatu bitartean ere banderarik-eta ez erakusteko,”aldarrikapen politikoak egiteko baliatu daitekeelako eta gainerako kirolariak arriskuan jar daitezkeelako”.

Gamonal bakar-bakarrik sartu zen helmugara, eta asturiar banderak ez du konnotazio politiko “arrarorik”, baina tira… (gehiago…)

Lilatoia, martxoaren 1ean; izen-ematea zabalik dago

2015-01-14  //  Feminismoa, Kirola  //  Iruzkinik ez

cartel lilaton 2015-1-7.aiMartxoaren 1ean egingo da Donostian 26. Lilatoia, emakumezkoen lasterketa herrikoia. Aurten aurrenekoz, Klub Atletiko San Sebastian elkarteak antolatu du, sortu zenetik “berdintasunaren alde” lan egin duenak, “eskola kiroletik hasita”.

Izena emateko epea otsailaren 20a arte edo 3.800 dortsalak amaitu arte luzatuko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, astebetean 600 emakume baino gehiago inskribatu dira. Izen-ematea: Kirolprobak.com

Lilatoia 11:00etan abiatuko da Boulevarrretik. 10:30ean Aerobikeko beroketa egingo da, eta 10:55ean Lilaroller patin lasterketa hasiko da (Izen-ematea). Bi lasterketek 5 kilometro luze izango dituzte.

“Gizonik ez lilatoian”

“Gizonok zergatik ezin dugu parte hartu Lilatoian?” galderari erantzun zion iaz Mikel Garcia lankideak Jendartean blogean. Hala behar duela erakusten duten zortzi argudio zerrendatu zituen.

Informazio gehiago:

2013ko irailean sinatu zuten akordioa Lilatoi Taldeak eta Atletiko San Sebastianek.

Palestinar futbol selekzioa Asiako Kopan: partida historikoa Australian

2015-01-12  //  Futbola, Palestina  //  Iruzkinik ez

Palestinar jokalariak, 2008an Jordaniaren aurkako lagun arteko partida hasi aurretik (Argazkia: The Palestinian national team prays before the start of a friendly against Jordan in 2008. (Argazkia: Ahmad Gharabli/AFP/Getty Images)

Palestinar jokalariak, 2008an Jordaniaren aurkako lagun arteko partida hasi aurretik (Argazkia: The Palestinian national team prays before the start of a friendly against Jordan in 2008. (Argazkia: Ahmad Gharabli/AFP/Getty Images)

Palestinako gizonezkoen futbol selekzioak Japoniaren aurka jokatu du gaur Australian, abian den Asiako Kopako lehen fasean. Partida historikoa da: FIFAk 1998an onartu zuenetik, aurrenekoz ari da txapelketa handi batean. Eta, zer diren gauzak, Australian jokatu du, iazko abenduan Estatu palestinarra sortzeko NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenaren aurka bozkatu zuen herrialdean. Australiak eta AEBek bozkatu zuten ebazpenaren aurka, bost herrialde abstenitu egin ziren eta zortzik aldeko botoa eman zuten. Bederatzi boto behar ziren ebazpenak aurrera egiteko…

“Helburu politikoa daukagu: estatua merezi dugula erakutsi nahi dugu, eta gai izan gaitezkeela gure erakundeak eratzeko, okupazioaz, Gaza eta Zisjordaniaren arteko banaketaz eta gure arteko liskarrez gaindi. Mirariak egiteko gai gara”, adierazi du Ahmed Al-Hassan palestinarren entrenatzaileak The Guardian egunkarian.

Japoniak, Asiako gaur egungo txapeldunak, lau eta huts irabazi dio Palestinari (ikusi emaitza guztiak). Gutxi axola hori palestinarrei. Kontent dira, eskubide osoko nazio bat balira bezala aritu direlako, 90 minutuz bederen.

Iturria: Panenka aldizkaria

Informazio gehiago: Football Palestina bloga.

“Futbolaren errebeldia”: Sistemari gola sartzeko, talde-lana

2014-12-22  //  Futbola, Txile  //  Iruzkinik ez

“Errebeldia egoera da futbola, mehatxua, ez soilik kirola maneiatu nahi dutenentzat, baita herrien bizitza-kalitatea kontrolatu nahi dutenentzat ere”, dio La RebeldĂ­a del FĂștbol (Futbolaren errebeldia) erreportajearen aurkezpen moduan La Pulenta egunkari txiletarrak sareratutako testuak. FĂștbol Rebelde gizarte erakundearekin elkarlanean egin dute dokumentala, kolektiboko ordezkarien eta Carlos Alberto Bravo kirol kazetariaren adierazpenak ardatz. Futbolak balore ederrak dituela diote, integraziorako tresna eraginkorra izan daitekeela, baina etekin ekonomikoa helburu duen jende ugari mugitzen dela haren inguruan.

Sistemari gola sartzeko taldean jokatzea ezinbestekoa dela diote FĂștbol Rebelde eskolako kideek, adiskidetasuna funtsezkoa dela. Zentzu horretan, ederrak dira futbolean ari diren haur eta gazteei ezarri dizkieten “arauak”: arerioa iraintzea penalti izango da, golak gutxienez 3 pase eman ostean sartu behar dira…

Hemen dokumentala:

 

Osasunak “faborezko traturik” ez duela jaso frogatu beharko du Nafarroako Parlamentuak

2014-12-16  //  Osasuna  //  Iruzkinik ez

Sadar futbol zelaiaren kudeaketari buruzko informazioa ere eman beharko du Parlamentuak (Argazkia: Siempre rojillos)

Sadar futbol zelaiaren kudeaketari buruzko informazioa ere eman beharko du Parlamentuak (Argazkia: Siempre rojillos)

Osasunak duen 53 milioi euroko zorraren berregituratze-legeari buruzko txostena osatu beharko du Nafarroako Parlamentuak, Europar Batzordeak (EB) hala eskatuta, norbanako batek jarri duen salaketaren harira. Futbol taldeak “faborezko traturik” ez duela jaso frogatu beharko du Parlamentuak, zorra kitatzeko modua ezin daitekeela “Estatu laguntza” gisa interpretatu, zeina EBko legediaren aurka joango litzatekeen, Osasuna talde pribatua den heinean. Hogei eguneko epean aurkeztu beharko du txostena.

(gehiago…)

Autoek bozina joz gero, mendekua!!

2014-12-12  //  Musika, Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Bortitza. Bizikleta eta hardcore punk basatiena uztarturik. Bizikletaren defentsan… mendekua! Txileko Intenta detenerme taldearen Venganza en la luz roja entzun eta odola bor-bor, pedalei eragin eta autoak harrapatzera irteteko gertu!

(gehiago…)

Gora Gasteiz plataformak mendi lasterketa antolatu du, eskubide berdintasuna aldarri

2014-12-10  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

goragasEskubide eta aukera berdintasunaren alde egiteko helburuarekin aurkeztu zuten Gora Gasteiz herri ekimena iragan azaroaren 19an, Javier Maroto alkateak oinarrizko errentaz eta etorkinez egindako adierazpen polemikoen ostean. “Integrazioaren” aldeko kolektiboak bildu nahi ditu plataformak, eskubide berdintasuna bermatzea xede, bereziki sorterriari, sexuari, erlijioari eta orientazio sexualari dagokien kasuetan.

(gehiago…)

Futbol Errebelde txapelketa, zapatistek antolatuta

2014-12-09  //  Chiapas, Futbola, Mexiko  //  Iruzkinik ez

Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak (EZLN) eta Indigenen Biltzar Nazionalak (CNI) antolatuta, gizarte eragileen arteko Futbol Errebelde txapelketa jokatuko da Mexiko Hirian abenduaren 24an eta 25ean.

Fucho

Hilaren 20tik urtarrilaren 3ra bitartean egingo den Kapitalismoaren aurkako erresistentzien I. jaialdiaren ingurumarian antolatu dute “Fucho Rebelde” txapelketa. Izen-emateetatik lortutako dirua CNIrentzat izango da.

Informazio gehiago: Futbol Rebelde

33 / 55«Aurrekoa102030323334354050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA