Lander Arbelaitz
Hasiera » Borroka teknikak
Urr19 0

Internazionalismoa lantzeagatik 6 urteko kartzela arriskua?

Posted in Askapena, Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Espainiako Auzitegi Nazionalean 5 lagunen aurkako epaiketa hasi da. 6 urteko kartzela eskatzen dute beren aurka. 30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendu internazionalista ilegalizatzeko eskatu du fiskaltzak, baita Bilboko jai herrikoietan internazionalismoa lantzen duen Askapeña legez kanpo uzteko ere, eta Hego Ameriketatik produktuekin bidezko merkataritza lantzeko sortutako Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteak disolbatzeko. Euskal herritarron oinarrizko eskubide zibil eta politikoak...

Read More
Abu24 0

Meategi kutsatzaile erraldoia geratu dute Alemanian desobedientziaz

Posted in Desobedientzia zibila

Europako CO2 isuri handiena gelditzea lortu zuten 1.500 pertsona inguruk Alemanian, desobedientzia zibila erabiliz. Polizia zain izan arren, Renania eskualdean dagoen Garzweiler meatzean tinko sartu ziren ekintzaileak, hondeamakina nagusien oinetara helduz eta hauek geldiaraziz. Antolatzaileek beren webgunean adierazi dutenez, 1.500 pertsonak halako ekintza batean parte hartzea espero zutena baino gehiago da. Horietatik 1.000k meatzean sartzea lortu zuten eta hala, bi hondeamakina nagusietara...

Read More
Eka18 0

Ehunka herritarren babesean atxilotu dute Alfon

Posted in Desobedientzia zibila

Atxilotu dute Alfon Madrilen. Ehunka pertsonak inguratuta, hamarnaka jantzi eta maskara zuriz hornituta eta atxiloketa bera ekintza politiko bilakatuz. Pentsatzekoa denez, #AlfonLibertad eta #MuroHumanoAlfon traoletan dauden mezuak irakurrita, Madrilgo jende asko sentsazio gazi gozoarekin geratu da. Euskal Herritik ere elkartasun mezu ugari bidali ziren, azpiko mapan ikus daitekeenez. Bideo eta argazki galeriak ikusgai ondorengo loturetan. Alicia Armestok bideo laburpen hau egin du: Juan...

Read More
Eka17 0

Lau urteko kartzela zigorra berretsi dio Gorenak Alfon gazteari, herri harresia Madrilen?

Posted in Desobedientzia zibila, Herri mugimenduak

Espainiako Auzitegi Gorenak “Alfon” gisa ezaguna den Alfonso Fernandez gaztearen aurkako lau urteko kartzela zigorra berretsi du. 2011ko greba orokorrean leherkariak zituela egozten diote. Berak dena ukatu eta guztia muntaia dela salatzen du. Alfonen abokatuek azpimarratu dute fiskaltzak ez duela frogatu akusazioa. Berehala kartzelan aurkeztu behar duela ebatzi dute. Gaztearen kasuaren inguruan babesa antolatzen ari den koordinadorak gaur arratsaldean Vallekaseko San Carlos Borromeo...

Read More
Eka03 0

Ada Colau: “Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobedituko ditugu”

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bartzelonako alkate izateko aukera handiak dauzkan Ada Colaurekin elkarrizketa egin dute El Paísen. Hirian egin nahi dituzten aldaketei buruz mintzo dira, eta erabakitzeko eskubidearen inguruan daukaten konpromisoaz mintzo denean, kazetariak galdetzen dio ea zer egingo duten kontsulta baliogabetzen badiete. Hemen erantzuna: “(Kontsulta) Egin daitekela defendatuko dugu. Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobeditu egingo ditugu. Erabat ukaezina da herritarrek aldaketa eskatzen...

Read More
Api20 0

Zortzi manifestariri jarritako kartzela zigorra salatzeko Kataluniako Legebiltzarra inguratu dute berriz

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bi kilometroko giza kateak Bartzelonako Ciutadellan dagoen Kataluniako Legebiltzarra inguratu du igandean. Aturem el Parlament ekintzagatik zortzi manifestariren aurka jarritako hiru urteko kartzela zigorra salatu nahi izan dute modu horretan. 2011ko ekainaren 15ean, milaka pertsonak Kataluniako Legebiltzarra inguratu zuten politikariak bertara iritsi aurretik. Egun hartan Kataluniako Generalitatearen Aurrekontuei egindako osoko emendakina atzera bota behar zuten, eta beste hainbat gauzaren...

Read More
Ots05 0

Yihadismoz mozorrotu digute terrorismoaren definizio berria

Posted in Aktibismoa sarean, Desobedientzia zibila

Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren ostean, Europan bromak amaitu zirela komentatzen zigun Gorka Bereziartuak ARGIAn. Askatasun murrizketak usaintzen ziren Europan. Gorpuak bero zirela antolatu zuten goi bilera antiterroristan hamarnaka barne ministro bildu ziren. Emaitzak ikusten hasi gara. Frantzian Vallsek martxorako iragarri ditu neurriak. Espainiako estatuan, 15 egun nahikoak izan dituzte PPk eta PSOEk jokaldia gauzatzeko. Otsaila hasi dugunerako onartuta. Itxura guztien arabera, parte...

Read More
Urr15 0

Israelek BDS kanpainako ekintzaile erreferentea atxilotu du, besteak beste

Posted in Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Israelgo armadak Hebronen Faruk A’shur atxilotu du. Urriaren 8an izan zen AIC guneak informatu duenez, eta hiru hilabeterako atxiloketa administratiboa ezarri diote. “Ekintzaile erreferentea da Israelgo produktuei boikota sustatzeko antolatutako komite lokaletan, batez ere Hebronen eta Zisjordanian”, irakur daiteke AICn. A’shur optikaria da eta aldi berean, “Hebrongo auzo txiro eta marjinatuetako biztanleekin zerbitzu hobeak lortzeko lan nekaezina egin izanagatik...

Read More
Abu26 0

John Holloway: “Kapitalismoaren eskematik at sortutako zirrikituetan sakondu behar dugu”

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

John Holloway elkarrizketatu dute eldiario.es gunean. 2002an argitaratu zuen “Change the World without taking the power” liburuak eztabaida dexente sortu zuen. Egoera aldatzeko, ez du sinesten Estatu mailan botere instituzionala eskuratzea denik gakoa, baizik eta gizarte kapitalistaren aurkako eguneroko ekintza txikietan du esperantza. Antiboterea deitzen die. Joan den uztailean, Urola Kostako Hitzak ongi jaso duenez, Azkoitiako Bagaudia taldeak soziologo eta filosofo irlandarraren...

Read More
Abu25 0

Block the Boat: Israelgo itsasontziak blokeatzea helburu AEBetan Palestinaren alde

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Abuztuaren 16tik Israelgo Zim konpainiako itsasontzien aurkako blokeo kanpainan ari dira AEBetan, Palestinaren aldeko ekintzaileak. Lehenik, Zim Piraeus ontziaren aurkako blokeo kanpaina abiatu zuten Oaklanden, eta deskargatzea astebetez atzeratu dute, portuan piketeak egin eta itsasoan geldirik edukiz. Block the Boat ekimeneko kideek jakinarazi dute Zim konpainiako ontzi gehiagoren aurka egingo dutela, eta Los Angeles, Tacoma eta Seattle-ko portuetan blokeoak prestatzen ari dira. Israelen...

Read More
2 / 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA