Irlanda iparraldea: Adreiluaren bitartekaritza (VI)
Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak. Auzune katoliko eta protestanteen banaketa ez da betidanik hor izan den kontua. Familia askok beren bizilekua utzi behar izan zuten beste komunitatetik jasotako eraso eta mehatxuen ondorioz. Datu bat ematearren, gatazkak indar hartu zuen urteetan, 1969. urtetik...
Read MoreIrlanda iparraldea: Iragana present (V)
Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera...
Read MoreIrlanda iparraldea: Diruak ere bakea dakar (IV)
Errepublikarrek “kolonizatzaile britaniarren aurka” egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek “IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun” diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu… Bakea sinatu...
Read MoreIrlanda Iparraldea: Euskaldunokin harremanak (III)
Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin. Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak...
Read MoreIrlanda iparraldea: Margoen nortasunaz (II)
Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena. Eguzkiak aspaldi gabon esana zuenean heldu nintzen. Gauzak horrela, hiriarekin lehen hartuemana hurrengo egunerako utzi nuen. Ostatua goizean goiz utzita, etxe kantoi guztietara begira ibili nintzen, urduri...
Read MoreIrlanda iparraldea: Ulster, Ipar Irlanda… izenen gida laburra (I)
Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte). Lau probintzia historikok osatzen dute Irlanda: Munster, Leinster, Connacht eta Ulster. Azken honetan dago kokatua Erresuma Batuaren menpe dagoen lur zatia, baina Ulster osoa ez dago Elizabeth II erreginaren esanetara. Errepublikarrek sei konderriak terminoa erabiltzen dute eta Ipar Irlanda ekidin, ez baitute irlaren...
Read MoreBizikidetzarako pausoa ematea erabaki du Australiako Gobernuak
Australiako Gobernuaren izenean barkamena eskatuko die datorren otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak bertako indigenei aurreko urteetan “zibilizatu asmoz” indigenei umeak familiei kendu eta ‘zibilizaziora’ eramateagatik. Mundu osoko indigenek eta hauen alde lan egiten duten erakundeek pozik hartu dute berria, bizikidetza eta errespeturako pausu garrantzitsutzat jotzen baitzuten hau. Hainbeste sufrimendu sortu ostean, barkamena eskatzea erabaki du azkenean “gizon...
Read More