Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Ots20 0

Exekutatu egin dute Iranen 97 egunez torturatu zutela salatu zuen kurdu gaztea

Posted in Kurdistan

Agindu zuten bezala eta ARGIAn jaso genuen gisan, otsailaren 19 arratsaldean Iranen urkatu egin dute Saman Naseem 22 urteko gazte kurdua. France24 kateak zabaldu du albistea. Herrialde hartan ilegalizatuta dagoen PJAK alderdi kurduko kide izatea egotzi zioten, eta 17 urte zituela Irango Iraultzaren Guardiako kide bat hil izana sinatu zuen. Gerora, 97 egunez torturatu zutela salatu zuen, baita autoinkulpazioak erabat ukatu ere. Nire exkuzioaren zain, gutun bat Ekialdeko Kurdistandik gutunean...

Read More
Ots17 0

Torturapean sinatutakoagatik 22 urteko kurdua exekutatu nahi dute Iranen

Posted in Kurdistan

Torturapean ateratako deklarazioagatik Saman Naseem izeneko kurdua exekutatuko dute ostegunean Iranen. Herrialde hartan ilegalizatuta dagoen PJAK alderdi kurduko kide izatea egozten diote, eta 17 urte zituela Irango Iraultzaren Guardiako kide bat hil izana sinatu zuen. Gerora, 97 egunez torturatu zutela salatu du, eta autoinkulpazioak erabat ukatu ditu egun 22 urte dituen auzipetuak. Nire exkuzioaren zain, gutun bat Ekialdeko Kurdistandik gutunean Naseemek ondorengoak salatu ditu: Beso eta...

Read More
Urt28 0

Preso saharar bat torturen ondorioz hil dela jakinarazi dute

Posted in Mendebaldeko Sahara

22 urteko Abdul Baqi sahararra Kartzela Beltza deitzen dioten El Aaiungo espetxean hil da, jasandako tortura eta tratu txarren ondorioz Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan. Lurralde Okupatuetako eta Diasporako Ministerioak zabaldu du informazioa.  Salatu dutenez, azken bi urteetan zortzi saharar hil dira Marokoko kartzeletan. Urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten Baqui-ri. Honela azaldu du aipatu iturriak gertatu zena: “Preso sahararrak sistematikoki umiliatzen dituzten...

Read More
Urt26 1

Israelek 15 urtetik beherako 1.266 haur palestinar atxilotu ditu 2014an, PLOk salatu duenez

Posted in Palestina

Israelgo indar armatuek 15 urtez azpiko 1.266 palestinar atxilotu zituzten iaz Zisjordanian. Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PLO ingelesezko siglekin) eman ditu datuak. Atxiloketa hauen gehiengo zabala urtearen bigarren erdian gertatu zirela adierazi du Abdul-Nasser Farawnak, PLOren Presoen Autoritateen buruak. 1.266 haurretatik 200 oraindik atxilotuta daudela jakinarazi dute. Salbuespeneko lege israeldarraren arabera, 12 urtetik gorako haur palestinarrak atxilo ditzake polizia...

Read More
Abe12 0

Independentziaren bideari berrekiteko OUI Quebec mugimendua sortu dute

Posted in Quebec

OUI Quebec independentziaren aldeko mugimendua aurkeztu dute aste honetan, Le Devoir egunkarian irakur dezakegunez. Quebecen bi aldiz egin dute independentziari buruzko erreferenduma, eta bietan ezezkoak irabazi du. Lehenengoa 1980an; baiezkoak %40,44 lortu zuen. Bigarrenean, 1995ean, %49,3an geratu zen. Azken inkesten arabera, %32-34 inguruk babestuko lukete independentzia. Eta gauzak horrela, “herritarrek garrantzi berezia izango duten mugimendua” osatu dute. Mugimendu...

Read More
Abe02 0

Txeiene eta arapahoek Sand Creek-eko Sarraskia oroitu dute, 150. urteurrenean

Posted in Arapahoak, Estaturik gabeko nazioak, Txeieneak

Txeiene eta Arapaho herrietako kideek, AEBetan gizon zuriak egindako eta oroimen kolektiboan iraun duen sarraski handietako bat oroitu dute asteburuan. 1864ko azaroaren 29an 700 bat soldaduk 150 bat txeiene eta arapaho hil zituzten, gerora Sand Creek-eko Sarraskia gisa oroituko zen egun beltzean. Native News guneak jaso du omenaldiaren albistea, 150 urte bete diren honetan. Ingelesezko Wikipedian informazio ugari dago. Garaiko idatzi eta testigantzek jaso dutenez, orain 150 urte, Coloradoko...

Read More
Aza03 0

Milaka pertsona atera dira mundu osoan Kobaneren alde, Bilbon ere bai

Posted in Kurdistan

Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Bilbon ere manifestazioa egin dute eta Komite Internazionalistak bideo eder honetan jaso du. Kobane Siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Egoera kritikoan daude eta 40 egun daramatzate erresistentzian.   Kobanen gertatzen ari dena ulertzeko, Nerea Eizagirre Telleriaren artikulua gomendagarria da: Kobanê, izan zitekeen...

Read More
Urr28 0

Kobaneren aldeko munduko martxa larunbatean, Bilbon manifestazioa

Posted in Kurdistan

“Kurdistango herriaren aurkako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna” lemapean, elkartasun manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon. 12:00etan abiatuko da udaletxetik eta Herri Kurduaren Elkartasun Ekimenak deitu du mundu mailako elkartasun egunaren baitan. Kobane (Rojava) Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan ari den Kurdistango lurraldea da, Siriako estatuaren menpe dagoena, Turkiako estatuarekin mugan. Mundu mailako arreta deitu du...

Read More
Urr15 0

Israelek BDS kanpainako ekintzaile erreferentea atxilotu du, besteak beste

Posted in Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Israelgo armadak Hebronen Faruk A’shur atxilotu du. Urriaren 8an izan zen AIC guneak informatu duenez, eta hiru hilabeterako atxiloketa administratiboa ezarri diote. “Ekintzaile erreferentea da Israelgo produktuei boikota sustatzeko antolatutako komite lokaletan, batez ere Hebronen eta Zisjordanian”, irakur daiteke AICn. A’shur optikaria da eta aldi berean, “Hebrongo auzo txiro eta marjinatuetako biztanleekin zerbitzu hobeak lortzeko lan nekaezina egin izanagatik...

Read More
Urr01 0

Bretainian herri kontsultak abiatuko dituzte lurraldetasuna jorratzeko

Posted in Bretainia

Azaroan Bretainiaren batasunari buruzko herri kontsultekin hasiko direla adierazi du 44=Breizh taldeak. Ar-Naoned/Nantesen antolatzaileen arabera 35.000 pertsona pertsona batu ostean jakinarazi dute pausoa. Herri zeltiar honetan lurraldetasunaren inguruko borrokan daramatzate 40 urtetik gora, izan ere, Bretainiatik bereizita dagoen Loire Atlantique departamendua berriro Bretainiako parte izan dadin eskatzen dute. Frantziako Estatuak Bretainia eskualdetzat lau lurraldetan mugatu zuen II. Mundu...

Read More
3 / 14«Aurrekoa234510Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA