Sanchez Dekretua, Espainiako “Patriot Act”
Oinarrizko eskubideen urraketan jauzi kualitatibo bat eman du berriki Espainiako Estatuak. Beste bat. Hauteskundeetarako bost egunen faltan, Legebiltzarretik pasa gabe, urgentziazko lege dekretu baten bidez, internet zentsuratzen saiatzeko erregimen autoritario baten eskumenak eman dizkio gobernuak bere buruari. Enric Borràs kazetariak proposatu bezala, Sanchez Dekretua izendatu behar genuke, bere lotsakizunerako. “Ordena publikoa” kontzeptu abstraktua arriskuan ikusten dutenean, 14/2019...
Read MoreEuskal Herriak behar duen EITB duin baten alde
EITBren erreforma “integrala” egin asmoz, orain bi urte Gasteizko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak eskatuta, inkesta bat pasa diete hedabide publikoko langileei. Borondatezkoa izaki betetzea, mila igurutik 412 profesionalek erantzun dute. Besteren artean galdetu diete ea zer pentsatzen duten ematen duten informazioaz. %74,4k uste dute gobernuaren alde informatzen dutela –kasu honetan EAJ eta PSEren alde–; %9,5 ez daude baieztapenarekin ados eta soilik %16,1ek uste dute...
Read MoreSei urte espetxera manifestazio baten berri emateagatik?
“Espetxean sartzen banaute, lehenik eta behin, egin ez dudan zerbaitengatik izango da, nik ez baitut inor jo; eta bigarrenik, nire ideia politikoengatik litzateke, beraz, neure buruarekin harro joango nintzateke, poliziaren muntaien erruz kartzelan dauden beste asko bezala”. Iruñean bizi den Jorge Correa kazetariaren hitzak dira, El Salto egunkarian egindako elkarrizketan esanak. Boro gisa ezagunago, 2014ko martxoaren 29tik garai zailak bizitzea egokitu zaio. Urriaren 3an epaituko dute, La...
Read MoreZenbat diru publiko jasotzen dute status quoaren berme diren hedabideek?
Info7 irratian Jon Mikel Fernandezek gidatzen duen ‘Gakoak’ saiorako egindako kolaborazioa: https://blogak.argia.eus/lander-arbelaitz/wp-content/uploads/sites/6/2018/02/0227_gakoa_LanderArbelaitz.mp3 Hedabideen panoramaz hitz egingo dut gaur. Ez hedabide askoren sinesgarritasun krisiaz, ezta nola doan gainbehera hedabide batzuek izan duten nagusitasuna ere. Gaurkoan hedabide jakin batzuek publizitate instituzionalaren bidez milioika euro jasotzen dituztela aipatu nahi nuke....
Read MoreNola isilarazi jendea sare sozialetan?
Laster hilabete Alfredo Remirez Erreharria espetxean daukatela. Twitterren iritzia emateagatik Espainiako Estatuan espetxeratu duten lehena da amurriarra. Sare sozialek komunikazioa eraldatu dute eta kostatzen ari zaie estatu autoritarioenei isiltasunaren legea inposatzea plaza birtual hauetan. Batzuei zigor “eredugarriak” jarriz gainontzeko guztiak mehatxatzea erabaki du Espainiako Estatuak. Euskal Herrian informazio eta adierazpen askatasunaren aurkako operazioen biktimak ugari ditugu,...
Read MoreBere muralak ezabatu ditu Blu artistak Bolonian, artearen merkantilizazioaren aurka
Blu artista eta grafitero ezaguna bere lanak ezabatzen ari da Bolonian, gentrifikazio prozesuen eta artearen merkantilizazioaren aurka. Ostegunean zabalduko duten Street Art: Banksy & Co izeneko erakusketarako, hainbat teknikarik bere lan batzuk beren jatorrizko lekutik mugitu dituztela ohartzean abiatu zuen Bluk ezabatze kanpaina. Erakusketan orotara 250 street art lan bildu dituzte, eta aurkakotasuna erakutsi duen arren, bere izena ere jaso dutela salatu du artistak. Mundu mailan ezaguna...
Read MoreHamar urtean 700 kazetaritik gora hil dituzte, aurten 54 oraingoz
Azken hamarkadan 700 kazetaritik gora hil dituzte lanean ari zirela. Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak salatu du hilketa gehienak nahita egindakoak izan direla, langileok aurretik ustelkeria eta kriminalitate salaketak egin izan baitituzte. Kasuen %90 inongo ikerketarik gabe itxi izan dituzte. Bataz beste, bost egunetik behin kazetari bat hiltzen dute lanean ari dela, NBEk emandako datuen arabera. 2015ean 54 kazetari hil dituzte eta 150 atxilotu Mugarik Gabeko Kazetariek emandako datuen...
Read MoreCUPen arrakasta eta komunikazio estrategia
Komunikazio alorrean lan onagatik nabarmendu ohi den alderdia da CUP. Ideia garbiak, konplexurik gabeko hizkera gardena, jarrera politiko koherentea eta mezu zuzenak izan daitezke beren jardunaren hainbat ezaugarri. Hauteskunde kanpainan sartu direnez, hainbat elementuri erreparatu nahi nieke. Batetik, lehen legegintzaldia egin berri dutenez Kataluniako Legebiltzarrean, liburuxka bat argitaratu dute bertan egindako lana jasoz eta gardentasun osoz militantziari kontuak emanez. Datuak, soldatak,...
Read MoreGreziako propaganda mediatikoa agerian (bideoa)
Greziako panorama mediatikoa hankaz gora geratzen ari da, joan den astean aipatu genuen bezala. Erreferenduma iragarri eta berau egin arte, bederatzi egunez Greziako hedabide nagusiek baiezko botoaren aldeko kanpaina basatia egin zuten. Hedabide pribatuak dira, noski. Nahiko nabarmena izan omen da, herrialde osoan gerora ezezko botoak irabazi baituzen 20 puntuko aldearekin: Troikaren esanak bete behar zirela defendatzen duten artista, intelektual eta era guztietako iritzi-emaileak; ezezko botoa...
Read MoreBi kazetari hil dituzte Brasilen astebetean
Brasilgo irrati esatari Djalma Santos da Conceição hilik aurkitu dute Kazetariak Babesteko Batzordeak salatu duenez (CPJ ingelesezko sigletan). Larunbatean, Bahia estatuko ipar ekialdean bahitu zuten ezezagun armatuek eta ilunabarrean topatu dute bere gorpua, tortura zantzuekin. Kazetariaren hilketa Evany José Metzker blogari kritikoa burua moztuta aurkitu zutenetik astebetera gertatu da. “Astebetean gertatu diren bi kazetari brasildarron heriotza basatiek adierazten dute prentsaren...
Read More