Gose greba mugagabea abiatu dute 13 preso politiko sahararrek
Martxoaren 1ean Gdeim Izik kanpamenduko preso politiko sahararrek gose greba mugagabea abiatu zuten. Rabat-eko Salé kartzelan daude espetxeratuta, Marokon. Bost urtez atxilotuta izan ostean, 2013ko otsailaren 17an Rabaten epaitegi militar batek 20 urtetik bizi osora doazen espetxe zigorrak ezarri zizkien, beren militantzia politikoagatik eta Gdeim Izik-eko kanpaldi baketsuan parte hartzeagatik. Lotura honetan gaztelaniaz irakur daitekeen manifestuan adierazi dutenez, hainbat helburu ditu...
Read More43 urte isolamenduan preso egin ostean, Albert Woodfox pantera beltz ohia aske
Aske geratu da asteburuan Albert Woodfox, Pantera Beltz ohia eta Amnesty Internationalen arabera, AEBetako historian isolamenduan denbora gehien egin duen presoa. 43 urte eta 10 hilabete egin ditu itzalean berak ukatu egiten duen krimen batengatik. Hamarkadatan luzatu den auzi hau, azkenean, bi aldeen akordio batekin amaitu da eta 69 urte bete dituen egunean askatu dute. BBCk honela jaso du albistea. “Nahiz eta hurrengo epaiketan nire inozentzia frogatzeko prest nengoen, nire osasunari...
Read MoreEuropako basoen mapa
Mapa honetan ikus daiteke non diren basoak Europan eta non ez. Mapa Oireachtas Retor erabiltzailearen...
Read MoreErrefuxiatuekin elkartasunez eginiko ekintza Grezian
Urtarrilaren 1ean eginiko ekintza. Argazkiak: Zaid Thanoon (@Refugees_Gr) Greziako Lesvos uharteetara 500.000 lagun iritsi dira 2015ean, UNHCRk emandako datuen...
Read More“Gera ezazue guda, guk ez dugu Europara joan nahi”
Siriako haur errefuxiatu batek ezin argiago azaldu dio egoeraren larria Budapesteko polizia bati.
Read MoreNikaraguako kanal berriaren aurka milaka pertsona atera dira kalera
10.000 lagunetik gora atera dira kalera larunbatean Nikaraguako Juigalpa hirian, gobernuak egin nahi duen kanalaren aurka protesta egiteko. 44 mila milioi euroko kostua izango duen makro proiektuak beren lurretatik bota nahi dituela salatu dute. Beren bizimoduak erabat aldatzeaz gain, Nikaragua Lakua edo nahuatlez Cocibolca izenekoa kaltetuko dutela beldur dira. Ur gezako Erdialdeko Amerikako aintzirarik handiena eta munduko hemeretzigarrena da. Panamako kanalari itzal egin nahi diote Europa,...
Read MoreZeelanda Berrian erreferenduma bandera aldatu ala ez erabakitzeko
Zeelanda Berriak erreferenduma egingo du herrialdeko bandera aldatu ala ez erabakitzeko. Lehen ministro John Keyk iragarri du. Egungo banderak bazter batean Erresuma Batuko ikurra du eta herritar askorentzat konnotazio kolonialista du. “Gure bandera Union Jack-ak dominatzen du, eta gu ez gaude Erresuma Batuak dominatuta. Proposatzen ari naiz Zeelanda Berri modernoak beste pauso bat eman dezala garapenean, eta gure independentzia bandera berri baten bitartez adierazi”. Lehen...
Read MoreMadrilgo #OfeliaResiste kanpainak zuhurtasunez ospatu du garaipena
Lehen bataila irabazi dute Madrilen Ofelia Nieto kaleko eraikina eraistearen aurka mobilizatu diren ehunka pertsonak. Bart gauerdian amaitu da Udalak hau egiteko zuen epea. Bertan hiru familia bizi dira eta espaloia zabaltzeko argudiopean kalean utzi nahi dituzte. “Sí se puede” oihuka ospatu dute garaipena. Halere, webgunean argitaratutako oharrean jakinarazi dute, jakitun direla Udalak eraiste baimenaren luzatzea eskatu duela. “Abuztuaren 14ko goizaldean jasan zuten porrot...
Read More#OfeliaResiste, espekulazioaren aurkako borroka Madrilen
Madrilen hiru familia bizi diren etxebizitza eraitsi nahi du Udalak, eta ehunka pertsona hau saihestear daude. Azken egunotan 24 orduz etxearen barnean eta kanpoaldean daude hau zaintzen, eraiste aginduak iraungitze data baitu: gaur, abuztuak 28, gaueko 23:59ean. Espaloia zabaldu nahi dutela argudiatuta bota nahi dute Tetuan auzoko Ofelia Nieto kaleko eraikina. Bertan bilduta dagoen jendeak onartezintzat du 6 metro koadrogatik eraikin osoa bota nahi izatea, bertako hiru familia etxerik gabe...
Read MoreAro berria blogean, derrigorrezko sarreratxo bat
Egia esan behar badut, ilusionatuta nago berriz blogarekin. Koaderno birtual honekin orain arte egindako saiakerak ez zaizkit nahi bezala atera, eta hona estropozuka iritsi naizela iruditzen zait. Jarraikortasun gutxirekin, eta hasieratik zer idatzi eta zer ez argi planteatu gabe egin dut bidea bi urte hauetan. Sarrera bat egin behar dudanez, orain arte zer gertatu den ulertzen saiatu naiz eta ondorio batzuk partekatu nahi nituzke irakurlearekin. Blogaren tematika zehatza pentsatzen jarri gabe,...
Read More