Hasiera »
Malen Aldalurren bloga - Gaztekeriak
Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Alutik! guk nahi duguna sartu eta atera
2015-02-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gure belaunaldiak ez du polimilirik ezagutu, ez genuen lehenengo ikastola zapaldu, munduratu gabe geunden AEK-ko lehen klasea eman zutenean, euskararen alde korrika kilometro mordoa egin zuten gu hizketan hasi aurretik. Ez genuen Gernikako lehen arbola landatu, ez dugu osaba karlistarik izan, ez ditugu panpinak trapuekin jantzi, ez dugu egunkariaren jaiotza oroitzen, ez genuen ETA armak hartzen ikusi, ez dugu euskaraz mintzatzeko debekurik izan. Ez ditugu Garaikoetxearen garaiak gogoratzen, oinez ikasteko geunden Goenkaleko lehen atala bota zutenean; ez genuen abortu eskubidea aldarrikatu 85ean.
(gehiago…)
Galtzerdiak ere, gure gisara, bikotea osatzera behartuak ote daude?
2015-02-12 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
X eta Y. Bikote harremanen binomioa eraiki dugu. Zapata pareak bezala sailkatzen ditugu pertsonak. Esekilekutik atera berri ditugun galtzerdi nahaspilatuen gisan pilatzen ditugu zuriak zuriekin eta beltzak beltzekin. Mugak hautsi nahi dituen aurrerakoia agian ausartuko da galtzerdi pare tradizionala apurtu eta desberdinak janztera. Horra hor XXI. mendeko transgresorea.
(gehiago…)
Eta ama izan nahi ez badut?
2015-01-22 // Berdintasuna // Iruzkinik ez
Orain gutxi lagun batekin solasean nenbilela axolagabe esan nion ez dudala ama izaterik aurreikusten. Etorkizun hurbilean esperatzekoa zen, baina luzera begira ere antzeko asmoak nituela gaineratu nionean, bekozkoa nola zimurtzen eta txikitzen zitzaion nabaritu nuen, nire kaltetan. (gehiago…)
Etxetik alde, etxerik gabe
2014-11-18 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Etxetik ospa egitea izan liteke gutizia, nahi, irrika edo gura bat. Izan liteke beharrizan, obligazio edo betebehar bat. Izan liteke, aldarri, errebindikazio edo iraultza pertsonal bat. Izan liteke amets bat. Izan liteke amets gaizto bat. (gehiago…)
Kaiolan, aske edo preso?
2014-09-20 // Hezkuntza // 3 iruzkin
Bi urterekin amak haurra haurtzaindegian usten du, inertziaz negarrez hasten da. Kaiolatik aske geratu da umea, edo kaiolan preso. Ilusioz hitz egin diote uda guztian. Amak orobat bere burua zuritu nahi du, umearen mina goxatuz. (gehiago…)
Nola?
2014-08-14 // Munduko gazteak // Iruzkinik ez
Gazte palestinar bat.
Kafesnearen azken arrastoak katiluan, tostadaren apurrak alboko platertxoan eta egunkaria ximur-ximur eginda telebistan Gazako irudiak ageri diren bitartean. Melendiren ahotsak estaltzen du telebistaren beste aldean ageri den pin-pun zarata. Gorpuak lurrean, kea eta aurkezlearen off ahotsa. Azken egun hauetan, edo hobeki esanda, azken hilabeteetan Gaza eta Isrraelen arteko liskarra agenda informatiboaren epizentro bilakatu da. Menia eta bonbardaketa abisuen berri hedabideen bitartez jarraitzen nuen bitartean hangoak etorri zaizkit burura. (gehiago…)
Nigeriako arkatzak zorrozten
2014-06-25 // Munduko gazteak // Iruzkinik ez
Bahituen gurasoak manifestazioan. EFE
60 lagun gehiago bahiturik Nigerian, horietatik gehienak umeak eta emakumeak. Eskolako mahaietan 200 ahulki huts geratu ziren apirilean, puntarik ez arkatzek gertatua kontatzeko. Bortxatuak, torturatuak, bahituak. Urrun gertatutakoak erantzun diplomatikoak soilik jasotzen ditu. Gaitzespen hitzak bakoitzak bere tronutik.
Badirudi Boko Haram izan dela bahiketaren burua. Lehenengo eskola batean egin zuten erasoa eta orain berriz herri batean. Munduko zenbat txokotan gertatzen ote dira halakoak egunero, uneoro. Dena den guri gertukoa interesatzen zaigu; min gehiago ematen digu bizilagun baten bahiketak, itsasoaren bestaldera dauden laurehun lagunenen hilketak baino. Gosaltzen ari garen bitartean egunkariko orriak lasai pasatzen ditugu arreta erregearen abdikazioari, Espainiako selekzioari edo Sagueseko kontzertuei eskainiz.
Gure mandatariek oso era diplomatikoan beraien gaitzespena adieraziko dute, beste herrietako giza trafikoa salatu eta maila horretako bahiketak arbuiatuz. Bitartean, armadak Iraken jarraituko du, tiroen partez loreak banatuz (ironia).
Nola kontatuko ote dute Nigeriako arkatzek gertatuaren berri; nola idatziko ote dute eskolako mahaietan jarriko diren neskato eta mutikoak bortxatuak izan direla, torturatuak, erabiliak eta jaurtiak. Nola azaldu arkatzez borragomarekin ezabatzerik ez dagoen historia. Gertutasunetik urrutira begiratu behar dugu, urrutitik gertura ere begira gaitzaten. Giza eskubideak urratuak dira hemen eta han, han eta hemen. Diplomaziaren tronutik jaurtitako hitz jarioak ez ditu emakumeen arkatzak zorrozten. Zapalduak han eta zapalduak hemen. Zorrozkiloak ditugun bitartean geure historia idazten jarraitu dezakegu, Nigeriako aulkiak bete arte.
Sorginen aroa da
2014-05-24 // Berdintasuna // Iruzkinik ez
Printzesak. Arropa arrosetan jantziak eta erantziak. Ile horia belaunak arte igurtziz. Goian, oso goian dorrerik altuenaren muturrean zain, beti zain. Urteak, egunak, orduak eta segundoak printzeari itxoiten. Mutil urdinari, gizon prestuari, politari, ausartari.
Txikitatik marrazten arrosa kolorezko arrosak, esperoan, edertasuna joan aurretik agertuko den mutil begi urdinaren zain. Emakumearen zeregina lorontzian, dorrean edo sukaldean preso. Txikitako marrazkietan, etxe bat, eta aitaxo eta amatxo etxearen ondoan, txakurra ere bai noski. Famili prototipoa, famili egokia, bakarra. Marraztu ditugu, irentsi ditugu.
Ikusi nahi nituzke emakumeen Giroak siesta orduetan. Maillot arrosek ere badakizkite mendateak igotzen. Kontatu nahi dizkiet nire seme alabei, elkarren artean maitemindu ziren bi printzesa eta bi printzeen historiak, baina printzeak eta pintzesak izan gabe. Ohera sartzerakoan xuxurlatu nahi diet belarrira, taberna zuloan, unibertsitateko ikasgelatan, lantegian, mendian zein hondartzan ezagutu zirenen historiak. Pertsonen arteko amodio kontuak. Kontatuko dizkiet txakurrik gabeko familia zoriontsuak, bi amatxo eta bi aitaxo dituztenen abenturak. Edo amatxo bakarrik, edo aitatxo bakarrik.
Ikusi nahi nituzke emakume biluzietan soilik oinarritzen ez diren iragarkiak; haragiaren tentazioa, ikus lehioetan jarrita, objektu sexuala bailitzan telebistaren beste aldean. Ikusi nahi nituzke edertasunaren kanon inposatuak hausten dituzten telesailak eta arbuiatu azken ile arteko depilazioak eta modaren arau itxiak inposatzen dituztenak.
Bukatu da printzesen aroa, gaur, sorginak dira nagusi.
Amona teknologiko bat naiz
2014-04-22 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Nire esperientziatik eta ezjakintasunetik idaztera noa. Orain dela egun batzuk teknologiaren munduan harrapatuta sentitu nintzen Media Marketeko super zentro komertzialera sartu nintzenean. Nire ezjakintasunean txikitu nintzen tankerarik hartzen ez nien tramankulu elektronikoei begira. Banekien zertara joan nintzen, argazki kamera bat erosio nahi nuen. Baina, ez da zaila arreta desbideratzea hizketan egitea bakarrik falta zaien etxetresana elektriko edo zineman baino pantaila handiago duten telebistekin. (gehiago…)
Nik ere beldurra diot biharrari
2014-04-19 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Garai bateko bizi osoko lanekin erreza zen hurrengo urtean non eta nola egongo zinen jakitea. Betirako kontratuen esklabo, hipotekaren itzalean. Orain aldiz, egunerokoan bizitzen ikasi dugu. Biharrean pentsatu ezinean, hilero berritzen diren kontratuekin burrukan. (gehiago…)