Gaztekeriak
Hasiera » Malen Aldalurren bloga - Gaztekeriak

Jarri ditzagun frenoak beheraka doazen txirrinduetan

2013-08-31  //  Munduko gazteak  //  Iruzkinik ez

Mundua hankaz gora dago aspaldi, Siria komunikabideen epizentro bilakatu da. Igogailuetan jada eguraldiaren ordez Siriako sarraskiez hitz egiten dugu. Arma kimikoak alarma gorria sortu du nazioartean eta gizakiaren inteligentzia argitara emanez gerrari gerraz erantzutea besterik ez zaie bururatu Obama eta konpainiari. Baina mundua alderantziz dagoen garaietan ez da Siria gizakiaren botere nahiak akabatu duen bakarra, izan ere, Errusian giza askatasuna kolokan dago. Homosexualitateak buruko min ugari eman dizkio Vladimir Putin jaunari. (gehiago…)

Zuri beltzezko mundua zatarregia da ametsez betetako gazteentzat

2013-08-20  //  Berdintasuna  //  Iruzkinik ez

Emakume baten eskua. Ana Andonegi.

Emakume baten eskua. Ana Andonegi.

Euskal herriak hiru kolore baino gehiago ditu. Gaur egun krisi garaian egon arren oraindik atzerritik etortzen dira gazteak amets baten bila. Nahiz eta gero eta gehiago diren hemendik ihesean mundu hobe baten bila habiatzen direnak ere. Mundu hobeak aurkitzea beti izan dugun nahia izan da euskal lurretan. Aiton-amona askok egin zituzten Amerikak. Esku bat atzean eta bestea aurrean zutela hartzain lanetan aritu ziren itsasoaren bestaldean. Ingelesez ikasi, familia bat sortu eta ondorengoak euskal amerikar bilakatu ziren. Orain gutxi arte aldiz bazirudien ahaztuta genuela garai batean guk ere gure lurrak laga eta alde egin behar izan genuela, hemen nahikoa ez genuelako. Ahaztu egin genuela diot izan ere, gurea besteena baino “mundu hobea” bilakatu zenean, hobea edo desiragarriagoa behintzat, lotsarik gabe errezeloz begiratu izan diote batzuk kanpotik lanera datozen horiei. Sorbalda gainetik botatako begirada mehatxugarriarekin, txakurrak bere lurra markatzen duen legez egiten zuten hauek ere beraien espazioarekin. Mundu berean bi kolorerentzako tokirik ez dagoela pentsatuko dute agian, dena zuria edo beltza dela. Ostadarrik inoiz ikusi ez duten begiek ezin kolorearen aniztasunaz inoiz gozatu. (gehiago…)

Salto dezala euskarak gaztetik gaztera

2013-08-08  //  Hezkuntza  //  Iruzkin bat

Euskal Herriko arbasorik zaharrenarekin harreman estua dute gazte gehienek. Antologikoa dirudien arren, hala da. Euskara gazteen artean berpizten ari da, edo hori da behintzat zenbakiek adierazte dutena. Orain egun batzuk Kike Amonarrizek bere blogean idatzitako artikulu batean honela esaten zuen: “Adin-multzoen araberako erabileraren kurbak duela 30 urte ez bezala, hizkuntza berreskurapenera begira jarri ditugu, haurrak eta gazteak direlarik euskara gehien darabiltenak. Funtsezko aldaketa kualitatiboa izan da hau. Baina honekin batera, nabarmendu beharra dago ezagupenaren eta erabileraren arteko jauzia handitu egin dela eta erabileraren indizeetan ez dela hobekuntza nabarmenik antzeman azken hamarkadan”. Bitxia da benetan nola lehen lerroetan sekulako albistea dirudiena gazi-gozo bilakatzen den azken ilarara heltzean.

(gehiago…)

Zenbakia ez bagara, ez gara

2013-07-29  //  Berdintasuna  //  Iruzkinik ez

Estatistikek beti uzten dute jendea berauen errealitatetik at. Zenbakiek munduaren proportzioak ateratzen dituzte eta gero hauek goraka edo beheraka doazen lerro amaigabeetan irudikatu. Zalantzarik gabe gu beheraka goaz. Orain dela egun batzuk ateratako albisteetan irakurri dugunez genero indarkeriaren estatistiketatik baztertuak izango dira ingresatuta gutxienez 24 ordu pasatzen ez dituzten emakumeak.

(gehiago…)

Zuretzat parranda zale

2013-07-16  //  Gaztekeriak  //  Iruzkinik ez

Neguko entrenamendu gogorraren ostean iritsi zaigu kirol honetaz gozatzeko aukera. Dedikazio handia behar duen kirola da nolanahi ere eta ez da edozein izaten partida irabazteko gai. Parranda zale profesionalez ari natzaizue. Euskal Herrian baditugu horietako makinatxo bat eta gaurkoan omenaldi txiki bat egin nahi nieke. Euskal Herriko festa gehienetara iritsi, hauen ekonomia sustatu eta herriko jaiak alaiagoak egite dituztelako. Biba zuek!

(gehiago…)

San Fermin = Santa Fermina

2013-07-07  //  Berdintasuna  //  12 iruzkin

Udara iritsi da azkenean Euskal lurretara. Eguraldia atzerapen apur batekin ailegatu da aurten  txupinazoa bezala, UPNko agintarien buru gogorkeria dela eta ez dela. Baina denak ikurrinari begira ari ziren bitartean bazen nora begiratua Iruñeako plazan. Alkoholaren eta bestelako sustantzien eraginak justifikazio moduan balio dute maiz eraso sexisten aurrean eta emakumearen irudia, gizonaren jolaserako objektu bezala aurkeztua gelditzen da. Udarako festei hasiera ematen dieten jai handienetakoak dira horren islada nagusia. (gehiago…)

Gazte birziklatuak

2013-07-02  //  Gaztekeriak  //  Iruzkin bat

Normal
0

false
false
false

EN-US
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Table Normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Basajaun askatu zen kobazuloetatik, Napoleonek konkistatu zuen Europa eta Garaikoetxea izan genuen lehendakari. Aurrera goaz denboran. Gizakia birziklatu egiten da, eraldatu. Hoberako edo txarrerako baina munduarekin biraka gabiltza gu ere, bira bakoitzean (gehiago…)

Gazte lehiakor eta profesionalak sortzeko makinak martxan

2013-06-28  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

Gaztetasuna izan, sentitu eta sufritu ere egiten da. Blogeko lehenengo sarrera eta arazoez mintzazen hasi behar, marka da gero. Hobea litzateke gazte indarraz, aldaketarako gogoaz, festaz, sexuaz eta beste mila kontutaz arituko banintz baina handi-mandiek ez didate utzi. (gehiago…)

5 / 5«Aurrekoa2345

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA