Latitudeak
Hasiera » Historia, Hizkuntza
Urt02 0

Nicolasa Quintreman: Awinmañ. Hegan egin duen txoria

Posted in Historia, Hizkuntza

    Albiste tristea iritsi zaigu  Wallmaputik. Nicolasa Quintreman Ralcoko urtegian hil egin da. Quintreman ahizpak ezagunak dira Txile hegoaldean urte batzuetatik hona ugalduz joan diren zentral hidroelektrikoen aurka egindako lana eta adoreagatik. Ralcon bizi zen Nicolasa bere ahizparekin eta komeriak bizi izan zituzten bi andreek: sarritan amets bat suntsitzeko asmoari aurre egitea ez da erraza, zuzen dagoen horri eustea zaila da. Bilera askotan baztertuak izan ziren,...

Read More
Abe11 0

Calafate aike joiuen, Calafate landarearen mitoa.

Posted in Historia, Hizkuntza, Legenda

  Calafate hitza ezaguna da hiriguneko tabernetan, halaxe deitzen baita hegoaldean ekoizten den garagardo mota bat. Tehueltxe eta selknam jatorrizko herriek, aldiz, bestelako erreferentziak dituzte izen honen baitan. Edozein kasutan, Calafate hamaika kontakizunen ama da eta kondaira batzuk beste batzuk baino bitxiagoak dira zalantza barik. Nik ohiko mitoetatik urrundu nahi izan dut: maitasun istorio tradizionalak, traumatikoak!, elkar ezin maita dezaketen gizon eta emakume amoranteen...

Read More
Abe04 0

Abenduak lau. Gaur ez da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Posted in Historia, Hizkuntza

  Abenduak lau ditu gaur. Ez da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina berdin eskainiko dizkiot berba batzuk euskarari.   Atzo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zelarik, kartel ugari eta erreportaia asko topatu nituen han hemen, euskararen inguruan berbaz, euskararen etorkizunaz kezkaturik, aurrerapausoak gogoraturik. Gogoetez eta ospakizunez harago, ama hizkuntzaz mintzatzen den Miren Agur Meaberen olerkia ekarri nahi izan dut lerroartera, egunero nirekin batera diren euskaltzaleei...

Read More
Aza29 0

Rapa Nui: Te pito o te henua. Munduaren zilborra

Posted in Historia, Hizkuntza

   Badirudi zilborrak harri bitxi batekin zerikusi handia duena: kondaira batek dioenaren arabera, txaluparen oreka gorde nahirik, Hotu Matua erregeak bi harritzar garraiatu zituen Hivatik Rapa Nuira.  Irlara iritsitakoan bi harriak erabili zituen lurraldea mugatzeko eta hala, harri bana jarri zuen irlaren mutur banatan. Te Pito O Te Henua izena daukana garrantzitsuena da, iparorratzak zoratzeko moduko energia berezia baitauka gorderik eta bertako bizilagunek harri hura baliatzen dute...

Read More
Aza21 0

Tehueltxeak eta musikarik gabeko haizea.

Posted in Historia, Hizkuntza

    Tehueltxeak Argentina eta Txilen bizi ziren; Neuquen eta Buenos Aires artean lekututa zeuden, Magallaneseraino. Iparraldekoak Günün-a-künna izena zuten eta Chubut ibaiaren mugalderaino iritsi ziren. Hegoaldeko bizilagunen izena Aonikenk zen eta berauek  Magallanes itsasarteraino hedatu ziren. XIX. mendearen bukaeran “ Campaña del Desierto” izenekoa gertatu zen Julio Argentino Rocak gidaturik; kanpainaren helburua indioak edo jatorrizko herrietako bizilagunak Argentinako...

Read More
Aza13 0

Desesperazioak kiskalitako aita.

Posted in Historia, Hizkuntza

Sebastian Acevedo Concepcionen bizi zen, Txileko hegoaldean. 1973ko estatu kolpearen ondorioz Pinochetek boterea erdietsi zuen eta garai hartan Sebastian langile ziharduen bere herrian. 1983ko azaroaren 9an bere semea eta alaba atxilotu zituzten; garai hartan atxiloketak oso arriskutsuak ziren: inokomunikatu egiten zintuzteten eta atxilotua sarritan desagertu egiten zen, senide eta lagunek ezertxo ere jakin gabe. Atxiloketa ugari ausaz gertatzen zen, aurretik abisurik eman gabe. Panikoa...

Read More
Aza05 0

Atakama basamortuko altxor bilatzaileak: zeruak eta heriotzak bat egin zutenekoa

Posted in Historia, Hizkuntza

Munduko basamortu lehorrena da Atakama; Txileko iparraldean dago eta turistentzako ohiko geldiunea da. Basamortuak paisaia bitxia dauka: batzuetan ez dakizu hare artean edo Marten, bietako zein bazterretan zauden. Begiek lasaitua  hartu ohi dute ezerezera begiratu eta  deus ikusten dutenean, bakean datzate zentzumenak. Patricio Guzmanen “Nostalgia de la luz” dokumentala Atakama turistentzako ezezik, izarren maitaleentzako ere leku ezaguna da oso. Atakamako zerua munduko zeru...

Read More
Urr29 0

Mari mari: agur beroa

Posted in Historia, Hizkuntza

Hizkuntza beste agurtzeko modu dago. Maputxeen hizkuntzan agurtzen dugunean gure hamar atzamarrak eskaintzen ari gara agurtzeaz batera; atzamarrok jakituria gordetzen dute haien baitan, besteak beste. Hala, Mari hitzak hamar esan nahi du. Hamar atzamarrekin batera Txarin egiten dut, hau da, lotura bat finkatzen dut; Chalin egiten dut, solaskidea agurtu, hain zuzen ere. Beste atzamar batekin Tükun egiten dut, lurra landu eta hazia erein, adiskidetasunarena eta lurrarena. Atzamarrekin ere...

Read More
Hurrengo artikuluak »

Olatz Sanchez Lamikiz

Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.

Azken bidalketak

  • Haria galdu
  • RUDA: Guatemalako emakume enpoderatuak eta sendabelar eder hura
  • Oinazetik boterera
  • Literatura kartoi artean: La Vieja Sapa Cartonera eta euskal poesia antologia elebitan.
  • Jatorrizko hizkuntzen III.kongresuaz

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko apirila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria

    Kategoriak

    • Artea
    • Historia, Hizkuntza
    • Justizia
    • Legenda
    • Literatura
    • lurrikarak eta ñuke mapu
    • musika
    • sexismoa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA