Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Igandean Walter Luyten omenduko dute Lapurdiko Sokoan
Atalak: Historia
Luyten eta Kuijpers Gernikan, 1973ko Aberri Egunean / Gara.net
Apirilaren 13an Walter Luyten Flandriako politikari hil berriari omenaldia egingo diote Sokoan (Lapurdi). Igande honetan, 16:00etan meza ospatuko dute eta ondoren omenaldi xumea egingo zaio urtarrilaren 27an 73 urterekin hil den Luyteni.
Ikasketaz historialaria, Flandriako abertzaletasunaren berpizte lanetan gizon garrantzizkoa izan zen bere gazte denboratik, Volksunie alderdi nazionalistaren sortzaile eta herrialde hartako historiaren eta kulturaren aztertzaile. 1960ko hamarkadan Luyten, Willi Kuipers eta beste abertzale sorta batek landatua askoz beranduago loratu zen, Belgika erreinu federal bihurtu zenean.
Euskal Herriarekin harremanetan 1968an sartu zen Luyten, ETAko errefuxiatuen bitartez (Julen Madariaga, Benito del Valle eta abar). 1973ko Aberri Egun debekatuan Gernikan atxilotu zuten Guardia Zibilek, Willy Kuipers diputatuarekin batera ikurrina erakusteagatik. Une haren lekukoa den argazkia Gara egunkariak plazaratu zuen, Luytenen heriotzaz albistea ematen zuen kronikan. Telesforo Monzon eta Piarres Larzabalekin harreman estua izan zuen.
Politikaz landa, interes berezia zuen euskararekiko. Ipar Euskal Herriko ikastolen alde Flandriatik Ikastolentzat (Flik) taldea antolatu eta animatzen lagundu zuen urte luzez. Flik taldeak urtero kultur ekitaldiak eratzen zituen Seaskarentzako Flandriatik dirua bidaltzeko eta gazte flandriarrak Iparraldera auzolanean aritzera ekartzen zituen.
2007ko Aberri Egunean Gernikako ospakizunetan izan zen, Berria egunkariak kronika honetan kontatu zuenez, eta umorez mintzatu zen hango ekitaldi nagusian, ordurako minbiziak oinaze gogorrak eragiten zizkion arren. Europako beste politikari sail batekin batera.
Sokoako ekitaldian bere betiko lagunek hartuko dute parte. Antolatzaile nagusietakoa Ludo Docx apaiz flandriarra da. Luytenen laguna haurtzarotik honen heriotza arte, euskaraz ikasi eta Euskal Herrian bizitzea erabaki duen gizon hau jubilatuz geroztik Nafarroa Behereko Donapaleun bizi da.