Ikerketa + Garapena + Berrikuntza
Gipuzkoan Zubietan errauste planta noiz eraikiko zain egon gabe, dagoenekoz Añorgan Cementos Rezolak baimena dauka pinturak, araztegiko lokatzak eta neumatikoak kiskaliz inguruko biztanleei mikropartikulak, nanopartikulak eta gainerako kutsadurak oparitzeko. Pozoi horrek jendeen osasunean dauzkan kalteak nork ikertu behar ote ditu? Gipuzkoarren osasuna zaindu beharko luketen Batzar Nagusiez gain bi hautagai daude bi kilometroko erradioaren barruan, euskal teknologiaren indarraren ikurra den...
Read MoreZaborra altxorra delakoz
Alfonso del Val hondakinetan adituak La basura puede ser un tesoro artikuluan gogorarazten du Pío Baroja idazle euskomadrildarraren pasarte bat, La lucha por la vida trilogiako La buscatik hartua. Horretan, dio Del Valek, Custodio izeneko traperoa ehun urtez aurreratzen zaio gaur hondakinen gaikako bilketan eta aprobetxatzean oinarritutako sistema deitzen diogunari. Ikusi Barojaren pasarte hau duela mende bateko Madrilen girotua. «Cuando había una partida grande de papel se vendía en una...
Read More‘El País’ erreskatatzen lagundu dugu
Espainia osoa, banku, aurrezki-kutsa, gobernu autonomo eta gobernu zentral denak batean azken hogei urteotan egindako zor ikaragarriak irentsi ez zezan Europako sorosle siestan ziruditenei arren eta arren laguntza eske ari ginen bitartean, zalapartaren erdian kasik oharkabean pasatu zen beste salbamendu operazio bat txikiagoa izanagatik ez hutsala. Zebiltzanak ondo ulertu ezinik zertara zetorren aurreko maiatzaren 25ean eta handik zortzi egun justutara berriz Mikel Ormazabal kazetari prestuak...
Read MoreNafartarren interes orokorra
Cementos Portland enpresak 2012ko maiatzean Nafarroako Gobernuari eskatu dio Olatzagutiako labeetan hiri hondakinak erretzea “interes orokorreko” izenda dezala. Gizartearentzako interes orokorrekoa izan behar omen du Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak (HEE) -espainolez Combustibles Derivados de los Residuos (CDR) eta ingelesez Refuse-Derived Fuel (RDF)- zementua ekoizteko labeetan kiskaltzea. Hain preziatua den petrolioa aurreratu beharra dago, gasa eta ikatza bezala. Maiatzean...
Read More‘¿Te quieres quedar conmigo?’
Egian edo Zestoan erraz itzuliko dute: Zer, ni bazilatzen ala? Adarra jo nahi didak, txikito? Zer habil harpa jotzen? Ez etorri niri putarena jotzera. Nerekin gelditzeko asmotan, tio? Aldiz, Ozazeko alkateari titulua euskaraz ematea ez daukat errez: Nitaz trufatu nahi ote duzu? Hobe nuke zuzenean frantsera jota: Est-ce que tu veux te foutre de ma gueule? Horixe esan zigun haserre agureak. Hernani 2009ko udazkenean. 50 urteren bueltako dozena erdi bat gizon eta emakume hondakinekin konposta nola...
Read MoreEnergumeno baten zigarroa
Galanta dabil zirkulatzen egunotan Tolosa Txukun taldekoek banatuta. Ez naiz ari azaleko eskariaz: “Atez Ateri ez!!! 5. Edukiontziari bai!!! Birziklapenari bai!!! Sinatu!!! Zu falta zara”, eskatzea libre. Azken orrialdean “Incineración / Salud” atala osatzen duten bost argudioetako bi honakoak dira: “Los fuegos artificiales de la Semana Grande de Donostia emiten a la atmósfera más elementos contaminantes que una incineradora durante todo un año” eta “Según estudio de la...
Read MoreEmakumeen eskua
2010eko martxoaren 6an Hernaniko plazan hiru ziento herritar bildu ziren “Eman aukera bat Atez Atekoari” aldarrikatzeko. Maddalen Lujanbiok alaitu zituen “Eskuak zenbat dezaken” manifestuarekin. Urruneko gauza bailitzan gogoratzen dute ekitaldi hura geroztik hondakinen gaikako bilketa normaltasunez bizi duten hernaniarrek. Atez Atekoa abiarazteko bezperak ziren. Udalak antolatuta bilera ireki asko eginak ziren auzoka, xehetasunak eztabaidatu eta argitzeko. Herriko boluntario talde batek...
Read MoreZuzendariek ez dutela birziklatzen?
Hernanin jendea gero eta harrituago dabil bertaratzen diren kazetarien galderekin eta emaitza plazaratzerakoan darabilten hizkerarekin, hondakin sistema berria dela eta alegia. Harrigarriak galderak. Sukaldean badaukazu aski leku? Nola antolatzen dituzu hainbeste frakzio ezberdin? Organikoaren usaina nola kudeatzen duzu? Ordutegi jakinak edukitzearekin nola moldatzen zara? Nola? Harritzeko adinako ezjakintasunez beztiturik datoz periodistok, berak jabetu ez arren. Ez dago Usurbilen jaioa izan...
Read MorePartikulen xehetasun larria
Irlandako Cork hiritik bost kilometrora agintariek Rigaskiddy herrian errauste planta eraiki aurretik An Bord Pleanála aholku batzordea osatu zuten adituek eman zitzaten beren iritziak fabrika berriaz. Diktamena eskatu zioten Ulsterreko unibertsitatean irakaslea den Vyvyan Howard doktore toxiko-patologoari eta honek 2009ko ekainean txostena aurkeztu zien: “Statements of Evidence. Particulate Emissions and Health” (Lekukotza edo peritajea. Partikulen jariaketa eta osasuna). Hiri hondakinak...
Read More
Iruzkin berriak