‘Koporripikapa’rena txantxetan zela… baina ez erabat
Ez, bada, goizean blog honetan plazaratutako “Koporripikapa: hipizkupuntzapa bapatepen apaldepekopo epekipintzaparipik hapandipiepenapa” kronika ez zegoen Algonkin-euskara pidginean idatzirik, are gutxiago ezein antropologok bidalia. Baina han aipatutako Mielanjel Harana Amasatarra bada izan, ARGIAko irakurle zaharrenetako batzuek –trikitixaren kontuen maitaleek bidenabar- gogoratuko dutenez. Berak lehenbiziko hitzarekin egingo zuen algara: “Ja, ja, ja, zapo-hizkerarekin...
Read MoreKorrika Ternuako Algonkin-euskara pidgin zaharrean: ‘Koporripikapa’
Apirilaren 1 honetan, epez kanpo bada ere, ARGIAko erredakziora iritsi da Korrikaren azalpena munduko hizkuntzetan zabaltzeko Lander Arbelaitzek prestatutako testu famatuaren bertsioa Algonkin-euskara pidginean. Hizkera hau gaur Kanadako lurrak diren Ternua eta Labradorren hitz egiten zuten míkmaqek, innuek eta Ternua eta Labradorko beste amerindiarrek eta Euskal Herriko baleazaleek. Hiztegia nagusiki mikmakerako, innuerako eta euskarako hitzek osatu bazuten ere, zenbait gaskoi hitz ere...
Read MoreSakabanatuta? Urrunduta!
Edo urrutiratuta. Bortxaz urruti preso egon beharra da bigarren zigorra presoarentzako eta familiarentzako. Azkenean besteren hitzak gureganatu ditugu, iritsi garen lekuraino iritsita hainbeste inporta ote du elkartuta egon beharrean sakabanatuta egoteak. Hurbil ala urrun, inguru samarrean edo zakurraren ipurdian. Gureaz gutxi dakien norbaiti hasten bazara frantsesez edo ingelesez 2.000 kilometroko zure bidaia azaltzen, “dispersed“, “scattered”...
Read MoreDiosala
Ilunpea urratzen zuten beren karrankaz. Kurriloak. Zenbat ote ziren? Ilargia erabat hiltzeko azken hariaren faltan, oskarbi, haize hegoa epel, hegazkin baten argiak keinuka handik, eta hegaztien garrasiak non edo han jira eta bira. “Galduta zebiltzan”, entzun diot bizilagunari beranduago. Gure artetik desagertutakoen atomoak aritu zaizkigu alferrikako argiz bete ditugun haranotatik aitzina jo ezinean zebiltzan lertxunen zintzurretatik agurka. Biren abotsak ezagutu ditut ataritik....
Read MoreNon zabiltz, G.O.G.?
Zure solasen bila Konplizea Kabrita Dentista Zure begi pikaroen galdezka Gatoz G.O.G. Maskarari gainez egiten zion Barren bero hura Uda betean jela beltzak Izoztu zuen zitroina Igitaiak bigarren aukera Ukatutako esku leunak Arrastorik utzi nahi-ezta Bihotzak zulaturik Hernanin Errenditu zara Isil Garagartzara Zure marfil hura Gure ahotan txertaturik
Read MoreEz direnak ere badirelako, Jexuxmai
Kantak maite ditugun zorionerako, musika egiten du Jexuxmai Lopetegik eta ez ditu eguneko orduak gastatzen kazetari alferron paperak betetzeko hitz hutsalak pilatzen. Ez al da horixe ihesiak Joseba Sarrionandiari ere, Jexuxmaik bere abestietan hainbeste usatzen duenari, eman dion zortea? Horregatik goiz batez EITB irratian entzun duzu kanta bat tiroa bezala sartzen dena (“Zer esan esan ezinaz eta beharraz / Zer isiltazunaz, minaz…“) eta zure buruari galdetu ea nolaz ez zenuen...
Read MoreHoracio Icasto
El Paiseko hil-oharren artean leitu dut hil dela abuztu hasieran: “Horacio Icasto, pianista y compositor de jazz“. Tamalez inor gutxik gogoratu du Euskal Herrian, haren musika milatan aditu dugun arren. Bestek sortutako hezurdurak harmoniazko haragi-azalez beztitzetik bizimodua atera duten musikari handien patua. Niri haren izena Iñaki Eizmendiren Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña diskoaren hotsekin nahastuta geratu zitzaidan ganbaran iltzaturik. Eizmendiren...
Read MoreAzkaraten lan, bizi eta borrokatu
Inpresionatu naute Azkarateko Erramun senar-emazteek “Transformazioa garatuz, bada bizitzeko manera gure etxaldean” elkarrizketan. Erakusten dute zenbat ahaleginekin biziraunarazi diren gure arteko baserrietatik gehientsuenak. Laborari kazetako langileak galdetu die: “Saltze bideak nola atxeman dituzue?”. Laborariek erantzun: “Ahatxearendako, telefona hartu eta kostaldeko herri bat osoki deituz abiatu gira. Hastapenean egun osoak horrela pasatu ditugu. Lehenbiziko urtea zen, gero...
Read MoreLlargoren arrazoiak
Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik. Müsikaren Egüna antolatzen duen Urdiñarbeko Bil Xokoa elkartera joan da Etxebarria Zuberoako maxkaradek ezagutu duten buhame autentikoenetako bati -galdetu adin bateko edozein zuberotar antzerkizaleri- galdezka. Dena oparitu digu mami Llargok. Ni honakook emozionatu...
Read MoreBestelako Navajo (1/3)
Tony Hillerman polizi-nobela etnikoen idazle yankia Itxaro Bordari esker ezagutu nuen, hura hil berritan Berrian 2008an idatzitakotik. Hillermanek famatu egin zituen bi zakur indigenetatik bat Joe Leaphorn da. “Hilendantzaleku” (hola euskaratu daiteke frantsesez “Là où dansent les morts” ipini zioten “Dance Hall of the dead“) txit politaren 81. orrialdean aurkezten ditu honen sustraiak. Dio Hillermanek: “Leaphorn Taadii Dinee-tarra zen,...
Read More
Iruzkin berriak