Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
John Maynard Keynesen eta George Orwellen lezioak
Atalak: Ekonomia
Ia dena dago esana… eta idatzia. Liburuetan alegia. Krisi kontuetan ere bai. Etxean gazteak ditugunok zorioneko gara beste poz –eta haserre- askoren artean haiek eskuratzen dizkigutelako kaleko informazio garrantzizkoak eta ezagutzen ez genituen liburuak. Gazte unibertsitario batek laga dit Jeffry A. Frieden baten Capitalismo Global. El transfondo económico de la historia del siglo XX.
Friedenek libururen bigarren atalari Ekonomia globalaren aldaketak ipini dio izenburu, eta John Maynard Keynes ekonomialari mitikoaren idatzi batez hasi. Gaur egun, Keynes krisiaren sustraiak eta irtenbide posibleak aztertzen ari diren milaka aditu eta agintariren izar gidaria da. Friedenek dakar I. Mundu Gerra ondorengo egoera argitzera.
“1919an –idatzi du Friedenek–, soldadu beteranoak Lehen Mundu Gerrako guduzelai odolduetatik etxeratzen ari zirela, John Maynard Keynesek nostalgiaz idazten zuen desagertu berria zen ongizatezko garaiaz:
‘Hura bai izan zela, 1914ko abuztuan amaitu zen aro hura, gizakiaren aurrerapen ekonomikoaren aldi izugarria! Londresko biztanleek telefonoz egin zitzaketen enkarguak, goizeko tea ohean bertan hartu, mundu osotik etorritako produktu asko asetzeraino hartu, eta lasai egon zitezkeen goizeko mandatuak etxeko ateraino noiz banatuko zain; komunikabide horiekin edozein momentutan arriskatu zitzaketen beren ondasunak munduko edozein txokotako baliabide naturaletan eta enpresa berrietan, eta batere arazorik gabe har zezaketen parte haien emaitza eta abantailetan; edo berdin erabaki zezaketen ondasunak ipintzea modak edo informazioak gomendatutako edozein kontinentetako edozein udalerri inportantetan. Nahi bazuten, berehala zeuzkaten eskueran garraiabide merke eta erosoak ez pasaporterik eta ez beste formalismorik gabe edozein herrialdetara edo klimatara joateko, zerbitzaria bidali zezaketen banku baten bulego hurbilenekora nahi adina metal preziatu erostera, eta atzerriko edozein lekutara bidaiatu zezaketen haien erlijiorik, hizkuntzarik edo ohiturarik batere ezagutu gabe, berekin eramanez txanpon onak, eta asko haserretuko eta harrituko ziren inolako eragozpenik aurkituz gero. Baina denetan garrantzizkoena da jende haiek jokatzen zutela gauzen martxa hau normala, segurua eta hobetzekoa ez izatekotan betirakoa balitz bezala, eta norabide horretatik ateratzea nazkagarria eta eskandaluzkoa’.
Ez dio asko axola Keynesek ‘Londresko biztanleak’ deitzen dituenak, telefonoa, morroi-neskameak eta gosaria ohean egiten zutenak, herritarren zati ñimiñoa izatea (…) Garai hartako negozio-gizon, politikari eta pentsalariek ekonomia mundial irekia jotzen zuten gauzen egoera normaltzat. Uste zuten jendeak eta diruak segiko zutela mundu osoan barrena isurtzen kasik mugarik gabe. Babes komertzialak, ohikoak ziren arren, arauaren desbideraketatzat zeuzkaten, politika nazionalen edo internazionalaren epe laburreko beharrek eraginak. Kapitalismoa globala zen, eta globoa kapitalista zen”.
Jeffry A. Friedenen liburuko 8. atalak izenburutzat dauka Ezarritako ordenak hondoa jo du eta George Orwell-en aipamen batekin hasten da.
“1936ko urtarrilean Ezkerreko Liburuen Elkarteak (Left Book Club) George Orwelli proposatu zion ikertzea depresioak eragindako egoera soziala. Emaitzak, The Road to Wigan Pier, herrialdea inarrosi zuen urte haietan Ingalaterrako iparraldean bizi ziren miseriaren eta etsipenaren deskribapenarekin. Orwellek arreta gehien jarri zuen osagaietako bat zen langabetuen noraeza: ‘gazte meatzari eta kotoi biltzaile haiek beren patuari erreparatzen diote tranpak harrapatuta erori den animaliaren harridura mutuarekin. Ezin dute ulertu zer ari zaien gertatzen. Lanerako hezi zituzten eta orain badirudi sekula ez dutela berriro lanik egiteko aukerarik izango'”.
Institutuetan bezala unibertsitateetan, langileen sindikatuen bileretan ere bai, aztertzeko moduko testuak iruditu zaizkit. Komunikabideetan ari garenoi, bestalde, gure erantzukizunak salatzen dizkigute.