Xehe
Hasiera » Irratirakoak » Zaldibia
Eka12 0

Zaldibia

Atalak: Irratirakoak

[Euskadi Irratiko “Goiz Kronika”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-06-01ean]

Justu gaur zortzi, Antonio Etxeberria Sukia galdu zen Gipuzkoako Zaldibian. Antoniok zeukàn mamia baino gutxiagorekin pelikula eta liburu franko egin diren arren, ni bere familiako egin ninduenez ez naiz egokiena haren panegirikorik egiteko. Gizonak zaldi gaztearen kemena eta energia zeuzkan, 82 urteko aitonaren mugetan lotu ezinak. Ez da argitu zerk eraman ote duen, bere Jainkoak edo destinoak edo halabeharrak, baina magiaz betetako zokoan galduarazi du gizona. Zaldibian, Aralarreko uretako batzuk biltzen diren Aiestaran errekan, badira paraje harrigarriak: Tere Irastortzak poema-liburuan aipatutako Osinberde, Arkaka, Egiluzeko putzua, eta beste. Errekazulo horretako malkar, baso eta urei oraindik Paleolitos-usaina darie, jentilen oroimena. Hor omen daude gaur ere urritz-makila onenak eta amuarrainik basatienak. Baina horko Egiluzeko presan abiatzen da ere kanal bat bere urarekin Beasaingo CAF enpresa globalizatua mugiarazten duena, inguruko zentraleko turbinei eraginez. Ondo pentsatuz gero Zaldibiako uraren energiak mugiarazten ditu Bilboko edo Mexikoko tren eta metroak, elektrika bihurtu ostean Beasaingo fabrika handian gurpil edo karrozeria bilakaturik. Niri, sortzez itsasoko mareak gazitzen duen Aginagakoa naizen honi, beti iruditu zait Zaldibiak energia duela, asko eta berezia. Fabriketan ari diren gizon eta emakumeengan artzainen eta menditarren milaka urteko indarra dager. Kanpotik hurbildutakoan senti dezakezu magnetismoa. Horregatik, herriak hain arima erakargarria duelako, are gogorrago egingo zaizu sufritzen energia handi horren blokatzea: herriko abertzale-ezkertiarren arteko elkar-ezinikusi latza. Antonio Etxeberria ETArekin kolaboratzeagatik espetxean egondako katolikoa izanik, bere azken agurrean bildu ziren bizimodu, sinesmen eta estrategia ezberdinetako herritarrak. Sinesten dut Zaldibiako gizon eta emakumeek aterako dituztela argia eta indarra herri maitagarri horretan elkarbizitza berria eraikitzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA