Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Jean Dausset hil da, HLA sistema aurkitu zuen ikertzailea
Atalak: Sailkatugabeak
Atzo “El Pais” Madrilgo egunkarian Antonio Nuñez Roldán doktoreak jakinarazi zuen Jean Dausset hil dela, Immunologian aitzindari izana eta HLA sistemaren deskubritzailea. HLA ingelesezko Human Leukocyte Antigen kontzeptuaren akronimoa da eta horrekin izendatzen da animalien, tartean gizakiaren, immunitate sistema arautzen duen gene sailari. HLA sakon ezagutzeak ekarri zuen gizaki bati beste baten organoak txertatzeko aukera berritzailea, giltzurrunekoetatik hasita, eta denborarekin ikusi zen immunitate sistema oso loturik dagoela ezagutzen ditugun eritasun gehienekin, denekin ez esatearren. HLA gehienik medikuen eta adituen artean aipatzen den kontua izan ohi da, baina zenbait artritis nozitzen digugunok badugu haren garrantziaren berri. 92 urtetan hil da Palma de Mallorcan.
XX. mendeko ikertzaile nagusien artean kokatu behar da Jean Dausset. 1980.ean Medikuntzako Nobel saria eman zioten honen biografia interesgarria irakur daiteke Wikipedian. Han kontatzen zaigu Okzitaniako Tolosan jaio ondoren, haur denbora Miarritzen igaro zuela, ziurrenik aita medikuak enplegua hemen zuelako. Gaztetan II. Mundu Gerran ibili zen mediku militar lanetan, gero ikerketan aritu zen Amerikan eta Frantzian eta 1958n urtean aurkitu zuen HLA sistema. Deskubrimendu honek sekulako jauzia ekarri zuen organoen txertaketan: gure organismoak berea dena eta berea ez dena ezagutzeko HLAk daukan modua deskribatu zuen, eta horrek esplikatu zuen retxazoen zergaitia.
Denborarekin bai Dausset eta bai beste ikerlariak ohartu ziren HLA oso lotuta dagoela gaitz ugarirekin. Alegia, gizakiaren immunitate sistemak pertsona bakoitzari aukera gehiago edo gutxiago ematen dizkiola halako eritasun bat edo bestea nozitzeko. Hortik aurrera, Dausset doktoreak maite omen zuen aipatzea egunen batean medikuntzak “prebentzio pertsonalizatua” egin beharko zuela. Guztiagatik 1980an Nobel Saria eman zitzaion Jean Dausseti.
Espondilitis izeneko artritisaa daukagukok, eta gurea beste artritisetatik bereizteko beste gaixo askori ez bezala guri HLA froga egiten zaigunez, zehazki HLA.B27 markadorea daramagun ala ez jakiteko, asko aipatzen dugu gure blog eta foroetan immunitate sistema arautzen duen osagai hori. Bestalde, pertsona bakoitzaren kode genetikoa erabat pertsonala izanagatik, immunitate sistemaren HLA osagaia hein batean heredatzen dela dakigunez, gure ondorengoek geure eritasuna nozitu ez dezaten kezkatzen gara. Eta alde horretatik ere erakargarri egiten zaigu Daussetek maite zuen “prebentzio pertsonalizatua”.
Honaino irakurri duenak barkatuko dit pittin bat urrutiago joatea artritikoen mundutxo honetako abenturak kontatuz. Espondilitisa daukagun askok Almidoirik Gabeko Dieta egiten dugu, honetan oinarrituta: Alan Ebringer izeneko doktore ingelesa 1980ko hamarkada hasieran hasi zen errejimen hori gomendatzen espondilitikoei, demostratutzat daukalako gure HLA.B27aren eta Klebsiella Pneumoniae bakterioren arteko mimetismoa dela gaitzaren eragilea, eta Klebsiella “goserik” mantenduz gero gaitza asko arintzen dela.
Paraleloan, Frantzian, immunologian izen handia egin zuen Jean Seignalet doktoreak, aurrekoaren antza handia duen errejimena aldarrikatu zuen gaitz sorta ugari batentzako eta orohar bizitzeko pauta orokor moduan, Dieta Hipotoxikoa deitua, funtsean gomendatzen duena ez zerealik eta ez esnekirik jatea eta janariak 100 gradu azpitik kozinatzea.
Horiek esanik, iritsi gara interesatzen ziztzaigun galderara: harremanik izan ote zuten Jean Dausset pioneroak Alan Ebringerrekin eta Jean Seignaletekin? Bilatu dugu Interneten eta… bingo.
Dausset eta Seingnaletek elkarrekin egin zuten zenbait ikerketa, frantsesezko Canal U dokumentazio zentroak bilduta dauzkan artikuluetako batzuetan ageri denez.
Alan Ebringerri dagokionez, euskarazko Izorrategi webguneak erakusten du Jean Dausset eta Arne Svejgaard ikerlariek 1976an publikatu zuten “HLA and Disease” (HLA eta Eritasuna) liburuan honako artikulua eskaini zuela Alan Ebringerrek: “Crossreactivity between Klebsiella aerogenes species and B27 lymphocyte antigens as an aetiological factor in ankylosing spondylitis“.
Pentsa noizkoak diren kontuok, HLA sistematik abiatu eta mediku ikerlari prestijiatu batzuek artritisen eta hestearen arteko loturaz ari direnekoa, eta munduan milioika artritiko artatu behar gaituzten mediku gehienek ez dakite ezer horretaz. Ez hori bakarrik, multinazionalen subentzioetatik bizi diren erreumatologo guztiek informaziook ezkutatu egiten dizkiete gaixoei.
Gintonic batez omenduko dugu, lagun handiekin egin ohi dugun gisan, Jean Dausset. Eta lehen tragoari ekiterakoan aldarrikatuko: Izurriak joko al ditu erreumatologo mediokre guztiak.