Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Bentajak
Atalak: Irratirakoak
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-09an]
Egun on, entzule.
Larritzeko gaiak badiren arren aktualitatean -hala nola Alakranako eskifaiaren estuasuna, erruki ditugu haien senideak- egunari irribarrez hastea hobe iruditu zait. Albiste alairik ez baita falta. Joan den astean gure ama Eustakik 84 urte betetzeko egun berean, broma ederra eskaini zigun Jaurlaritzatik Isabel Celaa sailburuak. Gure ama amonduari ez dakit nola kontatu txistea errez ulertzeko moduan, baina asmatu behar dut nola edo hala. Ama zaharrari esplikatu behar diot azkenean, zorionez, bukatu direla bere pribilegioak. Bazen garaia. Ondo pentsatzen jarrita, txistea ez da berria. Hogei urte baino gehiago izango dira orduko Euskal Telebistara konbidatu nindutela mahainguru-espektakulu batera, honetaz eztabaidatzeko: “¿Están discriminados los vascos que no saben euskera?“. Entzule zaharrenetako batzuek igoal gogoratuko dute. Niri dagokidanez, barkatu harropuzkeria, gaizto-aurpegiko aktore lanetan fama eman zidan. Total, kristoren arrakasta izan zuen programa hark. Konbidatuei galderak egiten estreinatu zen Patricia Gaztañaga, ikusi gero noraino iritsi den Espainian. Aditu lanetan ETBko arduradunek jarri zituzten bi gizon jakintsu, orekatu eta inpartzialak, Aurelio Arteta eta Carlos Martinez Gorriaran, gaur biak Union Progreso y Democracia partidu espainiar erradikalaren buruzagi dira. Egon zen irakasle euskaldun bat bere umeak A ereduan apuntatu zituena -ordurako!- ingelesean gehiago trebatu zitezen. Eta eztabaida erabakitzeko, herritarrez osatutako juradua: bakar batek ez zekien euskaraz. Ohartzen zara, entzule, aspaldikoa dela gaztelania baizik ez dakitenek Euskal Autonomi Elkartean jasaten duten bazterketa. Komedia bezala, euskaldunon pribilegioenak beti funtzionatzen du. Gainerakoan, gure amak segitzen du kastellanoz ahalegintzen / bi hitz euskaraz esatea bajeza iruditzen zaion edozein erdaldunekin. Kastellanoek ez bezala euskaldunok gure pribilegioei uko egiteko umore beltz aparta baitaukagu. Orain berriro euskara eta gaztelania parean egongo omen dira. Egin dezagun irribarre Celaa anderearen sarkasmoarekin: hizkuntz-arazoa ez zuten hobeto soluzionatuko Valentzian Camps batek edo Zaplanak.
Pasa egun ona, entzule.