Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Pioneroak, putak, hiltzaileak
Atalak: Izorrategikoak
Gaixo kronikoa, osasungintza “ofiziala” deituan soluziobide txukunik aurkitzen ez duela-eta terapia alternatiboen oihanean muturra sartu duenetik, sarritan aurkituko da fronterako paraje arriskutsuetan aztarrika. Batzuetan bilaketaren pozez, bestetan beldur puska batez. Far Westeko film klasiko onenetan bezala, aitzindariak eta bandidoak nahasten dira hiri handi seguruetatik urrutiko herrixkotan. (Indioek ez dute ia inoiz ezer pintatzen). Utopia lur honetan mamitzera urrundutako iraultzaileak, bide-lapurrak, profetak, edabe mirarigileen saltzaileak, arimarik gabeko tiratzaile kupidagabeak, ahula zanpatzailearen hatzaparretatik libratzeko bizia emango duten erromantikoak… Nor da zer? Nork dauka zenbat zertatik?
Euskarazko prentsa bera Far Westean sortu zen, XIX. mende amaieran. Pioneroen izpirituz. Eskualdun Gazeta eta Kaliforniako Eskual Herria irakur ditzanak aurkituko ditu bi astekari ehun urtez aurreratuak, gaiez bezala hizkeraz. Eusko lurrean lau apaiz eta bi notable jakintsu eztabaidan ari ziren bitartean euskaraz ala gaztelaniaz idatzi, euzkara jatorra nola landu (edo inbentatu) irakurleen arimak likitstu barik eta enparauak… Kalifornian Martin Bizkailuz abokatuak estreina eta Jean Pierre Goitino abokatuak ondoren itzainen arteko tiroketak kontatzen zituzten, demokrata eta errepublikanoen eztabaidak, saloonetako hilketak, indioak masakratzeko guduak… eta publizitatean iragartzen “arno, zerbeza eta likur hoberenak” edo “lekhu ederra eta familiendako toki superra” eskaintzen zituzten ostatuak.
Fronterako legegizon-kazetari pionerook brok egin eta metropoliko euskaldunon memoriatik ehun urterako desagertu aurretik, western bana egiteko gaia utzi ziguten haien biografietan. Biak auziperatu eta espetxeratuak, biak lapurretagatik eta Goitino gainera pedofiliagatik. Kontraesankorra da gizakiaren barrunbea.
Farmaindustriak gatibu daukan medikuntzaren autopistatik baztertu eta bestelako galde-erantzunen oihanean barnatu dena konformatu behar da Kaliforniara urre gorriaren itxaropenez abiatu zena bezala ibiltzera. Mugako giroa nahasia izanagatik, sasiren baten atzean egon behar du altxorrak, ez bada urrezkoa bai bederen zilarrezkoa.
[Izorrategi gunea Espondilitis Ankilosatzailea izeneko artritisaz ari da. Baina artritisik ez duenak ere erruzko izorrategi dauk.]