Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Haiti
Atalak: Irratirakoak
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2010-01-18an]
Egun on, entzule.
Lurrikara basatiaren ondoren Haitira medikuak eta morfina baino lehenago iritsi zirenez telebistako kamerak, egunotan edozein ordutan kontsumitu dezakegu katastrofezko reality-show benetazkoa etxeko sofatik mugitu gabe. Esan baldin bazaigu milaka asko direla etxeen azpian harrapatuta hilak, zer berri erakutsiko digute hilotz usteltzen hasien irudiek? Espektakulu hutsa, ikusleari zezen baten banderillek baino goragale askoz handiagoa eragiten ez diona. Ohituta gaude. Entzule, ez ekibokatu Haitirekin: egin diogunagatik historiak zorrotz epaituko gaitu Ameriketako eta Europako jendeak. Ez lurrikararen ondorengo erreakzioagatik, baizik eta aurreko mende luzeetan sufriarazi diegun kalte guztiarengatik. XVI. mendean espainiarrek konkistatu, masakratu eta suntsitu zutenez geroztik, Haitin mamitzen da munduko bidegabekeria guztia. Haiti ikasi behar litzateke ikastoletan. Izan ere zibilizazio kristau zuriak eragin du terremotoaren aurretik Haiti izatea munduko herririk txiroenetakoa, txabolategi erraldoia, kasik estaturik gabeko kaos totala, populazioaren %1ek aberastasun guztien erdia daukan eta %80 probreziarik izugarrienean bizi den kartzela erraldoia. Baina honetaraino iritsi baino lehen, justu orain 200 urte, Haiti aitzindari izan zen: bertako esklabuek berek askatutako munduko lehenengo herrialdea. Nola ez digute esplikatu eskolan haitiarrek esklabukeria suntsitu eta Frantziaren kateak eten zituztela, Napoleon handiaren jeneralei burua makurrarazita? Garaipena ez zitzaien barkatu, ordea. Frantziak lortu zuen haitiarrei ezartzea orduko 150 milioi frankoko kalte-ordaina, urte luzez pagatu behar izan zutena. Aske izateagatiko zerga lotsagarria. Gainerako europar eta amerikarrok, frantsesekin solidarizatuz, boikot totala egin genion nazio berriari. Ondoren yankien inbasioa, diktadurak, kalte-ordain gehiago, ustelkeria basa eta klase guztietako hondamendiak. Haiti infernua zen lurrikara baino lehen. Ixtripuan laguntzea gauza bat da; haitiarrei kalte-ordainak zor dizkiegu.
Pasa egun ona, entzule.