Xehe
Hasiera » Iritzia » Gora Hernani!
Mai12 2

Gora Hernani!

Atalak: Iritzia

Pozik nago goiz honetan nire herriko kaleak hain txukun ikusita, harro nire bizilagunez. Irrikaz ere bai hondakinen Atez Ateko Bilketak (AAB) lehenbiziko asteetan emango dituen emaitzak ikusteko. Baina batez ere pozik nago dena aurretik agindu bezala joan delako: AAB merkea da, efikaza, garbia… eta errexa. Herritarrek erakutsi dute.

Penatuta egongo dira Intzineradoraren komisionistak. Azken egunera arte engainatu nahi izan gintuzten herritarrok, probokatu, katastrofea iragarri ziguten, herritar burutsu normal gisa jotzeko ordez energumeno izan gintezen xaxatu. Baina zorionez herritarrok burutsuagoak gara “listo” batzuek uste dutena baino, eta normalena egin dugu: ohitura txiki batzuk aldatu, derrigorrezko birtziklapenera egokitu, eta listo.

Estetikoki itsusia izango omen zena, zikina bezain osasunaren kontrakoa, garestia, zaila, alferrikakoa…. ilegala! (beraiek auzitara eramanda)… Hernaniko kaletik bueltatxo bat emanda prehistoriako kontuak dirudite. En fin, ez dugu deus inbentatu, munduan milioika herritarrek normaltasunez egiten dutena baino ez dugu egiten Hernanin, baina hala ere estimatuko genuke komunikabide nagusiak orain pasatzea herritik. Erakutsi gipuzkoarrei nola daukagun herria.

Baina Usurbilgo jendeek urte betez ikasi duten moduan, komunikabide nagusiei hori eskatzea gehiegizkoa da. 400 milioi euroren komisioek propina askotarako ematen dute. %5 izanez gero, 20 milioi euro, ia 3.500 milioi pezeta zahar, horra pagotxa. Ordainetan, lehen Usurbilgo herritarrek eta orain Hernanikoek (laster Oiartzungoek) jasan behar ditugu politikari gezurti batzuen iruzurrak eta komunikabide burugabe (nahiz eta izen-apellidoak dauzkaten beren zuzendariek) batzuen pozoiketak. Usurbilgo Aginagan jaio eta  Hernanin bizi naizen honek ez dauzkat ahazteko.

Xalbardin lagunak, Hernaniko ekipoa entrenatzen zuen garaietan, Flandriako abertzale beterano batek, Walter Luyten-ek, erakutsi zigun kanta zahar baten musikaz egindako himnorako idatzi zuen: “Garaipen bila /saia mutilak / gora ta gora / berde koadrilla!”. Geroztik sortu zen nesken futbol ekipoa. Gaur himno horrek balio luke berdeagoa den Hernani honentzako: “Garaipen bila / neska-mutilak / gora ta gora / berde koadrilla!”.

2 Iruzkin

  1. andoni | 2010-05-12 at 19:41

    Uste diat Hernaniar asko garela hik kontatutakoaren oso antzekoak sentitzen ditugunak. Eta bukatzeko…. axeri dadantzaren “musikilla” jarriko bagenu. Oso polita.

    Reply
  2. Luken | 2010-05-13 at 13:52

    Zubietatik zorionak Hernaniar guztiei.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA