Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Miquel Siguan hil da
Atalak: Sailkatugabeak
Eta Onintza Iruretak ezingo dio elkarrizketa egin ARGIArako. Miquel Siguan i Soler (Bartzelona, 1918) aspalditik zen ezaguna gurean, Txillardegik) bezala Mari Karmen Garmendiak eta beste askok aipatua dute maisutzat. Haren biografia hemen irakur daiteke.
Obituarioetan, El Periodico de Catalunyak “precursor de la inmersión lingüística en Catalunya” deitu dio, El Paisek “defensor de la pluralidad lingüística“, Vilawebek “autoritat mundial en psicolingüística” eta “defensor de la immersió i del bilingüisme“. Euskaraz, duela pare bat urte Itziar Idiazabal filologoak artikulu ederra eskaini zion Berrian, “Zorionak Miquel Siguan“, maisu zaharrak 90 urte bete zituela eta. Zaharra, bai, baina hil arte erne jarraitu duena; ikusi besterik ez dago bere “Mirador” blogean idatzi zituen bi sarrerak, azkena martxoaren 22koa oraingo krisi ekonomikoa eta bera gaztea zelarik (London School of Economics-en ikasi zuen gerra ostean) ezagutu zuen 1929koa alderatzen zituena, eta azkenaurrekoa heriotzari buruzkoa.
Liburu gehiagoren artean, badauka Miquel Siguanek bat oso polita: “La guerra als vingt anys” (Gerra hogei urterekin), gaztelaniazko bertsioa ere baduena. Espainiako gerra zibila deitu hura lehertu zenean, Siguan gazteak erabaki zuen bere adineko gazteen patu bera bizitu behar zuela, frontean borrokatzea alegia, anarkistez osatutako batailoi batean, eta ez atzegoardiako epelean, aukeran zeukan moduan. Liburuak pasadizo erakargarrri ugari dituen arren, behin baino gehiagotan itzuli naiz 236. orrialdean eta ondokoetan kontatzen duenera. Errepublikanoek gerra betikoz galdu zuteneko azken porrotaren eguna halako era inpresionistan kontatzen du. Egunetik egunera gauzak okerragotzen joan direnez, soldaduek badakite galdu behar dutela, baina eguna heldu denean zeinu bereziak ikusiko dituzte.
Beren bidean soldaduok hasiko dira, lehenik bat eta gero beste bat, fusil abandonatuak aurkitzen. Beraiek atzeraka doazela, gurutzatuko zaie gurdi bat justu fronte aldera doana Bartzelonako soldaduz beteta, etsaien lerroetaruntz… etxerako bide zuzenena delakoan akaso? Erretiradan doazen soldaduek ez dakite zer egin, inork ez die ezer agintzen eta haiek hilabete asko daramate obeditzea ez den beste ezer egin gabe… Lliria herrira hurbilduz doazela, aginteren bat duten militarrek pistola bazterrera jaurtitzeaz gain arropetatik galoiak eta graduazioen edozein arrasto ezabatuko dute presaka… Eta herriko sarreran jendea daukate bilduta, erratiran buru-makur doazen soldaduei besoa jasota “Cara al Sol” ixekaz kantari. “Tartetik pasatzerakoan, instintuz, burua zutitu dut eta urratsak markatu, eta iruditu zait beste lagunen batek harrotasunezko erreakzio bera eduki duela”…
Miquel Siguanek asko zekien hizkuntzez, psikogiaz ere bai, eta gerraz. Bizitzaz.