Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Israel, Hego Afrika arrazista eta bonba atomikoak: albistea eta oparia
Atalak: Nazioartea
Nazioarteko politika eta bakea -gerrak barne- interesatzen zaizkionarentzako, hona gaur denetan aipatuko den albistea eta joan den apirilean Raul Castrok Venezuelako telebistan eskaini zuen oparia. Lehenbizi, gaurko prentsak haizatu duen berri garrantzizkoa: Israelek 1975an bonba atomikoak eskaini zizkiola Hego Afrikako gobernu arrazistari. Solaskideak, batetik Shimon Peres gaur Israelen presidente dena eta bestetik apartheid errejimenaren buru zen Pieter Bothak bidalitako jeneral bat. Antza denez, orduko paper sekretuak orain azaldu dira egun argitan. Europa Pressek eskaini du albistea gaztelaniaz (Israel ofreció armas nucleares a Sudáfrica), jatorrizko bertsioa The Guardianek eman du: Revealed: how Israel offered to sell South Africa nuclear weapons.
Hala ere, albiste hori gauza pittina geratzen da Raul Castro Kubako presidenteak Venezuelako telebistako Dossier albistegian eskaini zuen informazioaren itzalean. Walter Martinez kazetari famatuak kudeatzen duen saioan, joan den apirilearen 21ean, zuzenean sartu ziren programan Hugo Chavez eta Raul Castro, Caracasen bi gobernuak egiten ari ziren bileraren bukaera aprobetxatuz. Martinez geopolitika gaietan fama handiko kazetaria denez, Castrok galdetu zion ea zer zekien Hego Afrikan israeldarrekin elkarlanean lortuta zeuzkan bonba atomikoen desagerketaz. Bideo honek galdera horren inguruko zatia bildu du, Castroren galdera eta Martinezen erantzuna.
Baina aurretik Castrok esplikazio luze bat eman zuen Angolako gerran kubatarrek egindako lanaz, beste bideo honetan ikus daitekeena. Dossier programatik ateratako hirugarren bideo honetan, hasierako zatian, Raul Castrok zorionak emango dizkio Walter Martinezi nazioarteko politikaz eta historiaz dakienaz harrituta, argituz galdera-erantzunak erabat inprobisatuak izan direla.
Bi informazioak historian kokatzea komeni da. The Guardianek plazaratu paper sekretutan aipatzen den tratuak 1975ekoak dira. Kubak bere soldaduak Angolan eduki zituen bertako gerra zibilean parte hartzen 1975tik 1988a bitartean. Hego Afrikan apartheida bukatzea eta Nelson Mandela agintera iristea 1994an gertatu ziren. Egia bada, kubatarrek eta beste informazio iturri askok dioten gisan, Hego Afrikako gobernu arrazistak bonba atomikoak eskuratu zituela, pentsatu behar da Zurichen Shimon Peresek eta Armstrong jeneral hegoafrikarrak egindako harremanak aurrerago bere fruituak eman zituela.