Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Joxe Arregirentzat bakerik ez Arantzazun
Atalak: Sailkatugabeak
Etxe barruan bakea egin ez dezakeenak asko lagundu ote dezake inguruko gizartea bakeratzen? Joxe Arregiren Arantzazutiko ihes bortxatuak galdera hori mahairatzen digu, pausatzen dituen gainerako kuestioak (teologia, jerarkia, politika, nazioa…) baztertu gabe. Arantzazuk Euskal Herriko bakeari historian zehar zenbat lagundu dion harro aldarrikatzen duten fraide frantziskotarrak umildadekada digeritu ezinean ariko dira asteotan. Ea azkenean zertarako diren Euskal Herria konpondu nahiko luteketen Baketik, Gandi eta enparauak. Medice, cura te ipsum .
Joxe Arregi teologoaren ibiliak ataka horretara iritsi behar zuela begibistakoa zen eliza katolikoa eta frantziskotarrak ezagutzen dituen edonorentzako. Jerarkiaren eta militante profesionalaren arteko gatazka urrunegi iritsia zen bestela bukatu ahal zedin. Fraideak hitz lauz salatua zuen joan den udazkenean Donostiako gotzai integrista berriak –frantziskotarren eskualdeko buruzagi gorena denak- Gipuzkoako apezen zerrenda politiko beltza zeukala pronto, hauen artean depurazioa egiteko asmo nabarmenarekin. Bietako baten burua moztekotan, zein erakundetan eta zenbat aldiz suertatu da buruzagia ateratzea galtzaile?
Hala ere, galtzaile nagusia Arantzazuko frantziskotar taldea da. Entzuten da arantzazutarrak Arregirekin zeudela, baina eltzea sutan goritu denean da erabakitzeko unea iritsi; bertako nagusiek apezpikuari hortzak erakutsiko zizkiotela amestea izango zen talde eta erakundeen dinamika ez ezagutzea, izan politiko edo erlijiozko. Frantziskotarrak seguru daude mundua hobetzeko misioa dutela, baina munduan bizitzeko konpromiso handiak dauzkate hartuta. Dimititu al du Arantzazuko buruak Arregiren espultsioaren marka berearekin lotuta historiako liburuetan ager dadin keinutzat, gutxienez?
Fraide hain gutxi dauzkan Arantzazun diru asko dago hormigoitan inbertituta. Diru larregi sartu da harriarte eder hura hemen puska bat edertu eta hor beste asko itsusitu egiten duen zimentutan. Duela berrogei urte, basilika Gipuzkoako kristauen arragoa nahi zuten eta seminariotzarra mundua apezez asetzeko mintegi. Ihartu ondoren seminarioari kirurgia karioegia eginik, biltzar eta ikastaroz Euskal Herria bakeratzeko helburua jarri diote fraideek beren buruari. Traje handiegia.
Hogei edo berrogei frantziskotar bakean, kontenplazioan eta otoitzean zoriontsu bizitzeko paraje ederra izan liteke Arantzazu, pretentsio handiagorik gabe. Horretan ere lanak lituzkete Benedikto XVI. inkisidorearen erregealdian.