Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Belpomme eta mutikoa
Atalak: Sailkatugabeak
Igoal ez didan sinetsiko, baina flipantea izan dun. Esan ninan Baionako Lurramara gonbidatuta zekartela Dominique Belpomme mediku frantsesa, tipo famatua dela, kantzerologoa, Frantzian erreferentzia, eta guzti hori. Glain deitzen duten kulturetxean ordubeteko hitzaldia eman zinan. Niretzako oso interesgarria. Kristianek, ahul edo igoal demagogo samar, ez ditun bere hitzak baina hala ulertu nionan, aurkitu zinan, baina Belpommek egina daukan lan zientifiko guztiarekin horrelako kontzesioak egitea bazaukan entzulegoari begira. Zenbat izango gintunan, berrehun? hirurehun? Total, hasi zunan esplikatzen gaitz berrien epidemia bizi dugula, kantzerrak, esaterako XX. mende hasieran arraroak zirenak, Belpomme mediku hasi zenean, orain 67 urte dizkin, artean bakan aurkitzen zituenak, izugarri ugaritu direla. Kantzerrez gain obesitatea, diabetesa, hipertentsioa, arterietakoak, alergiak, Alzheimer bezalako gaitz neurologikoak, autismoa, eta abar. Ondoren defenditu zinan gaixotasunon ugaritze modernoaren esplikazio klasikoak, alegia estresa, bizimodua, elikadura, sedentarismoa eta beste, ez direla nahikoa; kantzer batek zelulak eraldatu ditzan gai mutagenoak behar dituela tartean, eta hauetan aipatu zizkinan virusak, erradioaktibitatea eta kutsadura kimikoa, nekazaritzan erabilitako nitratoak, pestizidak eta industriak, tartean hondakinak kixkaltzeko errauste plantek, eragindako dioxinak. Aipatu zizkinan ere onda elektromagnetikoen kalteak, sakelako telefonoek eta wifiak, baina baita ere tentsio altuko kableek zabaltzen omen dituztenak. Estatuek beren arautegietan mugak ezartzen dizkietela kutsadura horiei soilik dosi handi baina une laburretan sortzen direnean, baina administrazioek ez dituztela kontuan hartzen dosi ttikiek modu iraunkorrean eragin ditzaketen kalteak. Titular ederra eskaini zinan prentsarako “Kutsadura gizadiaren kontrako krimena da” baldin eta han kazetaririk izan balitz, badakin periodistak gai inportanteagoetan egoten direla harrapatuta. Hitzaldia bukatu zinan eta galderei erantzuten ari zunan Belpomme, wifiak direla, ea zein esplikazio zuen XX. mendea baino lehenagoko kantzerrez, eta ixtorio. Ordu erdi ostean Laborantza Ganbarako koordinatzaileak jakinarazi zinan bukatzeko garaia zela, baina galderak ez atertzen eta Belpomme azken lezioak ematen ari zunan ugaritu diren gaitzez, kantzerrez eta Alzheimer autismo eta bestelakoez, bereziki kasu eman behar dutela emakumeek haurdunaldiaren aurretik, bitartean eta haurraren lehenbiziko hiru urteetan, horietan dagoela gizakiaren gakoa eta ixtorio. Bitartean, salaren bazterretik atzetik aurreraino iritsita oholtza gainean azaldu zunan mutiko hori, bueno, mutiko bat, hamahiru-hamalau urte?, mutiko polita, ondo zaindua. Medikua ez zakinat ohartu zenetz baina haren atzeko aldean zagonan, gero tauladia alde batetik bestera zeharkatu zinan bitan, gelditzen zunan jendeari begira, baina ez zinan itxura berezirik, balantzarik ez zinan egiten, eta doktoreak segitzen zinan hizketan bero, eta ikus-entzuleak hari begira “zer ari da, mozkortu egin ote da? Gaixorik ote dago?”. Eta mutikoa Belpommeri joan zitzaionan, lehenbizi ondoan jarri eta gero besarkatzen hasi, “Aa… aa.. aa” esaten zionan, medikua nolabait zutitzen saiatu zunan eta “qu’est-ce que tu veux, mon enfant” esaten zionan, “est-ce que tu veux me dire quelque chose?” hura lasaitu nahian. Tartean hitzaldiko arduraduna igo zunan, lortu zinan mutikoa dokotorearengandik pittin bat apartatzea, jende artetik Panpi eta emakume bat inguratu zitunan eta mutikoa gozo hartuta bazterretik eraman zinaten. Medikuak, denbora guzti horretan, hitzaldiarekin segitu zinan baina gainera egin zinan gauza bat niretzako, komoaidios, ia oportunista zirudiena, ez zakinat nola esan, alegia esaten zinan “hau izan daiteke ugaritzen ari diren gaitzen adibidea. Gaitz psikiatrikoak, neurologikoak eta beste, batzuetan ama eta senideak beren buruak kulpabilizatzera eraman ditzaketenak, baina haiek ez dute erantzunkizunik, honelako gaitzak XX. mende hasieran ia ez ziren ezagutzen eta orain ikusi besterik ez dago nola ugaritu diren, horrek dakartzan ondorio guztiekin, kutsadura dago hondamendiaren oinarrian…”, aitortzen dinat momentu batean deseroso sentitu nintzela, eta inguruan neukan Mizelek antzeko komentario bat egin zidanan. Hala, hitzaldia bukatu zunan, entzuleen arteko bi emakume adineko zeudenan Belpommeri galderak egiten, haiek bukatutakoan antolatzailea hasi zunan doktorea presentatzen Hegoaldetik etorritako kazetariari eta orduantxe azaldu zunan berriro mutikoa, berrogeita hamar urte inguruko senar-emazteen eskutik. “Kaixo, Belpomme doktorea, hau Mikel da, asko interesatzen zitzaioin zuk esaten zenuena eta zurekin egon nahi zuen, baietz Mikel?”. Mutikoak “Aa… aa…” adierazi zinan; aitak esplikatu zienan medikuari eta antolatzaileari seme autista galdu egin zitzaiela eta Lurramako bazter guztiak miatu zituztela salbu eta hitzaldien aretoa. Medikua samurki interesatu zunan mutikoaren gorabeherez eta amari galdera zehatzak egin zizkionan haurdunaldiaz bezala gaztetxoaren lehen urteez. Kontatzeak berak oraindik barrenak mugitzen zizkidan.