Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » Langile osasungintza
Urt21 1

Langile osasungintza

Atalak: Sailkatugabeak

Asteotan batek baino gehiagok aipatu dit Sustrai Colinak Dominique Belpommeri egindako elkarrizketa . Beste gai mamitsuen artean, osasun sistemari buruz Sustrairi honakoak esan zizkion:

“Uste dut bost-hamar urte barru gure gizarte segurantzak lehertuko direla, ezin izango dutela gaur euren gain hartzen duten laurdenik ere ordaindu, eta horrek bi martxatako medikuntza sortzeko arriskua dakar. Sistema horretan, aberatsek aseguru pribatuak ukango dituzte eta ez dute sendatzeko arazo zipitzik izango, baina txakur txikirik ez duen jendea gizarteak abandonaturik hilko da. Nik hori ezin dut onartu, eta hori onartzen ez dudalako borrokatzen dut itsu-itsu, medikuntzak gaixotasunen ondorioak ikertu ordez kausak ikertu ditzan”.
Bi martxatako medikuntza hemen daukagu dagoenekoz, baina bere “bitasuna” ez du gordinenean azaldu oraindik. Krisi ekonomikoak jausiaraziko ditu lausoak.

Eritasun kroniko baten jabe izaki, Izorrategi webgunean jorratuen inguruan maiz jasotzen ditut nire artritis bera edo antzekoa daukaten beste mundutarren gutunak. Justu Belpommerena argitaratzearekin batera heldu zait honakoa Europar Batasunako hiriburu nagusienetako batetik:

“Pello, acabo de leer su artículo sobre Alan Ebringer en internet y le quiero preguntar una cosa:
Conoce Vd el precio del tratamiento con Remicade? Y a quien/quienes  nombraría Vd como buen especialista reumatólogo u hospital?
Vivimos en
[hiriburuaren izena]. Mi hija de 30 años acaba de ser diagnosticada con espondilitis anquilosante y acaba de recibir su 2a. sesión de Infliximab, pero el precio en este país es prohibitivo y el medicamento no es accesible en la seguridad social.
Yo soy española, de
[Espainiako erkidego autonomo baten izena], y toda la familia visitamos el norte con frecuencia. Nos preguntamos si sería una posibilidad el desplazarse a España [hirut hiribururen izenak] a recibir el tratamiento, quizá a un coste más asequible, o incluso en la propia seguridad social, pero no sabemos por dónde empezar”.

Espainiar Estatuan Remicade izen komertziala daraman Infliximab eta bere kategoria bereko zenbait botika (Enbrel eta Humira) dohainik ematen ditu Osasun Sistemak, erkidego batzuetan bestetzuetan baino errezago. Gurean ez dut esajeratzen esaten badut erreumatologoak irrikitan daudela gaixoei emateko hilean 600 euro inguru balio behar duen tratamendu hori.

Medikuek ez diete gomendatzen  artritiko horiei bestelako tratamendu merkeagorik (ez baitituzte ezagutu ere egiten, eta batzuek ez dituzte ezagutu nahi), erremedio garesti horietan barnatzen dituzte. Zorterik onena opa diet beren minak eta gogortasunak horiekin arintzea lortu dutenei. Baina krisi ekonomikoaren aitzakiaz errukirik gabe osasungintzari agintariak ematen ari zaizkion labankadek erakusten dute etorkizuna nondik joango den.

Terapia berrien alboko kalteez hitz egin izan da. Gutxiago horien iraunkortasunaz. Bi martxatako osasungintza  sendotu ahala, herritarrok gure osasuna zaindu eta artatzeko sistema iraunkorrak behar ditugula. Erremedio osasunarentzako jasangarriak eta gure soldatekin atxikitzeko modukoak.  Langile osasungintza.

Iruzkin bat

  1. Felipe Iruretagoiena | 2011-01-30 at 21:16

    Kaixo Pello: gustura irakurtzen diat hire net hurbil, beti dek gai oso interesante eta puntakoei buruz. Agian jarriko nioken akatz bakarra, irakurri eta gero lagatzen diken sentzazio ezkor eta inpotentea. Badirudi kapitalismo petral honek dena aurretik eramango duela.
    Nik uste mundu modelo baten akaberan gaudela eta krisi guzti hauek dituk horren sintomak, eta aldi berean bazegok paradigma berri bat, mundu berri bat hori ordezkatzeko.Horregaitik ez dek ona gure atentzioa krisisaren alde ilunean zentratzea beti,(atentzioa sortzailea baita eta areagotu egiten dizkiagu sintomak)
    Hobe genuke gure atentzioa eta energia ahal dugun heinean datorren mundu berri horren sorreran jartzea(hau iluntasunean argi bat piztea litzateke).

    Bestalde, barkatuko dek atrebentzia baina pertsona baten erreferentzia eman nahi diat.
    Bazekiak aspaldian gaixotasun kroniko batekin habilela eta pertsona guztiak historiotxo bat edukitzen diagu gure gaixotasunen atzean.Esaten diaten pertsona hau sanadore frantsez bat dek eta oso habila dek historiotxo hauek ateratzen.Bera Baionan bizi dek eta bere etxean eta Zarautzen pasatzen dik kontsulta.Helbidea http://www.bernardligonniere.com wepean aurkituko dek eta nik uste ez dekala ezer galduko berau ezagutzen.
    Agur bat
    Felipe

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA