Fukushima, M-29: erradioaktibitaterik bai Euskal Herrian? Eta Espainian
Pittinka azaltzen dira Fukushimako zentralak munduan berreiatu duen erradioaktibitatearen zantzuak. Britainia Handian Osasuna Zaintzeko Agentziak aitortu berri du detektatu dituztela, The Guardianek jakinarazi duenez; oso maila apaleko arrastoak omen dira, baina agintariek ohartarazi dute ondoko asteetan zantzu handiagoak azaldu litezkeela, Japoniako zentral matxuratuak segitzen duelako kutsatzen. Frantzian berriz CRIIRAD erakunde independienteak eskaini ditu berak bildutako datu batzuk: Iodo...
Read MoreFukushima, astelehena 28
12:30 Hamabost egunen ondoren, Fukushimako zentralak kontrolik gabe dirau eta egunetik egunera larriagoa dirudi. Hori da egoeraren funtsa. Hona albistearen azken egunotako zenbait osagai: – Zentralean bertan eta inguruetan erradioaktibitate oso handia detektatzen da. Hain handia ezen eta bertan lanean ari direnak behin eta berriro aterarazten baitituzte: herenegun une batean normala dena halako 100.000koa izan zen (hasieran bider 10 milioikoa zela esan zuen enpresak eta gero...
Read MoreFukushima, igandea 27
16:55 Kutsadurari dagokionez, dagoenekoz Fukushimako istripua eta Txernobylgoa ez daude elkarrengandik hain urruti. Energi kontuetan gaztelaniazko webgunerik sinesgarrienetakoa den Crisis Energéticak gaur sareratu du ondoren euskararatzen dugun artikulu garrantzitsua: “La contaminación ya acerca Fukushima a Chernobil“. “Hedabideen erantzuna egunak pasa ahala hoztu egin den arren, ezin esan gauza bera gertatu denik Fukushima Daiichiko zentral nuklearrarekin. Orain bi egun bi...
Read MoreFukushimako hondamendia Net Hurbil atalean
Blog honetan eskaintzen diren albisteez gain, ARGIAn Net Hurbil atalak hiru artikulu bildu ditu azken bi asteotan: – Energia atomikoak Japonia bigarrenez hondoratu du – Fukushima, ziklo aldaketaren azken errematea – Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida...
Read MoreFukushima, larunbata 26
11:00 Barkaezina da Fukushimak gertatzen ari dena. Sciences et Avenir aldizkariko zuzendari Dominique Legluk horixe ipini du lerroburuan: Fukushima, Impardonnable. Japoniako eta munduko agintari gehienek aspaldiko krisi nuklearrik bortitzenarekin daramaten jokabidea ez baita barkatzekoa. Azken orduetan albiste kezkagarriak bata bestearen ondotik pilatzen dira eta hala jarraitzeko itxura dute. Xehetasun larrien zerrenda egiteko ordez, hemen doa frantsesezko artikulua euskaraz...
Read MoreFukushima, ostirala 25
17:05 AEBetako gobernuak zergatik ez ditu ezagutarazten Fukushimatik iritsi zaion kutsaduraren datuak? Hauek ezkutatzen ari dira agintari iparramerikarrak, CRIIRADek gaur publikoki salatu duenez. CTBTO Saiakera Nuklear Guztien Debekuaren Erakundeak munduan barreiatutako behatokietako batzuk AEBetan dauzka, eta horien artetik Sacramento hirian martxoaren 16tik 17a arteko gauean jasotako datuak baino ez dituzte ezagutarazi Washingtongo agintariek. Aldiz, CRIIRADek bildu ditu Alemaniako...
Read MoreFukushima, osteguna 24
10:10 Martxoaren 12tik gaur arte Fukushimatik atera eta munduan zabaldu den erradioaktibitatearen datu zehatzak ezkutuan dauzkate. [Mila esker informaziook osatzeko pistak pasatzen dizkidazuen guztioi]. Fukushimako istripu nuklearra honela dago: – Lehen egunetan zentraletik barreiatu den erradioaktitatea Txernobylgotik 1986an zabaldutako guztiaren %10 da gutxienez. Greenpeacek salatu zuen, Frantziako INSR Institut de Radioprotection et Sûreté Nucleaire ofizialak berretsi zuen eta gaur...
Read MoreFukushima, asteazkena 23
10:50 Fukushimako 3. erreaktorea (uranioz gain plutonioa daukana) estalkirik gabe ote dago? [Estreina, goizeko kafe ttikia: astelehenean ohartarazi zuten arren Frantziako telebista publikoak eta CRIIRAD erankunde independienteak gaur-biharretan helduko dela Fukushimatik aire erradiazioduna gureganaino, Hego Euskal Herriko hedabibe bakar batean ez dut horren oihartzunik ikusi. Pello Mari Otañok duela 100 urte kantatu zuen “Ibai koxkor bat besterik ez da / Utsa… balitz itsasoa /...
Read MoreFukushima, asteartea 22
14:30 Fukuhisma Daichiiko zentralari otsailean luzatu zion gobernuak bizia 10 urte gehiagorako. New York Timesen interneteko bertsioa den International Herald Tribunek zabaldu du berria kronika honetan: “Japoniak erreaktoreen bizia luzatu zuen, abisatuta egon arren“. Joan den otsailean izan zen hori. Ordurako, ikuskatzaileek ohartaraziak zituzten Fukushimako erreaktore zaharkituen arazo larri batzuk, ezin zutela bermatu erreaktoreen 33 pieza oso inportanteen egoera. Alegia,...
Read MoreFukushima, astelehena 21
22:30 Asteazken edo ostegunean iritsiko dira Fukushimako lehen arrasto erradiaktiboak Europara. Telebista publiko frantsesak iragarri du ilunabarreko albiste saioan. Frantziako Segurtasun Nukleararen Agintearen presidente André-Claude Lacostek berretsi du. Institut de Radioprotection et de Surté Nucleaire erakundeak simulazio honetan erakusten du nola hedatuko den erradioaktibitate hodei hori. Dagoenekoz Saint Pierre et Miquelonera iritsi dira lehen arrastoak (Ternua aldera) eta beranduenik...
Read More
Iruzkin berriak