Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima: gezur arteko mami izpien bila
Atalak: Sailkatugabeak
18:10 “Erradiazioak oztopatzen ditu argindarra Japoniako zentraleraino eramateko ahaleginak”, titulu hori eman dio Los Angeles Timesek Thomas H. Maugh-ek hango 08:39etan (hemengo 16:39etan, duela ordu eta erdi) on-line ipini duen kronikari. Eskaintzen duen lehen albiste garrantzitsua hori da, argindar kableak erreaktoreak dauden eraikinetarino eraman eta entxufatzeko ahaleginean behin eta berriro atzera egin behar izan dutela. Hori osatuz, hariak lotzea lortuko balute ere -biharko espero dute- ez da segurua errefrigerazio sistemak abiaraztea erdietsiko dutenik, hain egon behar dute hondatuta hango tresna guztiek lurrikaragatik, maremotoagatik eta hozteko ahaleginean jaurtikitako itsasoko uraren kresalagatik.
Los Angeles Timesen bigarren albistea: AEBtik haruntza bidalitako drone piloturik gabeko hegazkinen atera argazkietan ikusten da 4. erreaktorearen alboan (oraintxe bertan denen kezka iturri nagusia den gunean) erregai usatua datzan piszina oso hondatuta dago eta bertara nola edo hala iritsarazten den ura berehala doa ihesi. Honek guztiak eraman ditu, nonbait, Japoniako agintariak Fukushimako ixtripuaren larritasuna 4tik 5era igotzera.
Datuok ez dira ezkontzen gaur gure inguruko prentsa gehienak titularretan eman duen itxurarekin, alegia Fukushiman lortu dela erradiazioa pixka bat jaistea, ura iristen hasi dela, eta abar. Laster ikusiko da benetan erradiaktibitateak ostegunetik ostiralera tregua bat eman zuen ala agintariek lortu zuten informazio partzial bat aldaketa funtsezkotzat pasaraztea ez bakarrik herritarrei baizik eta baita kazetariei berei ere.
14:55 AEBetako Scientific American (duela 160 sortua) klasiko, liberal eta serioak zer dio une honetako egoeraz? Azken eguneraketa Interneten atzo jarrita dauka: “Zenbat erregai usatu dauka Fukushima Daichiiko zentralak?“. Bigarren tituluan dio: “Japonia saiatzen ari da berotzen ari diren erregai nuklearrak itsasoko urez hoztutzen, baina adituak beldur dira usatutako erregaiak dauzkaten piszinetan dagoela arazo nagusia”. Hona xehetasun garrantzizko batzuk.
Zergatik da hain inportatean 3. erreaktorearen alboko piszina betetzea? Bertan dagoen erregai usatua MOX delako (uranio+plutonioa), tenperatura baxuagoetan urtzen da eta bere plutonioaren erradiaktibitateak dauka… 24.000 urteko bizia.
Asko al da erregai usatu hori? Erreaktore guztietakoak (piszinetakoak) zenbatuta, 1.744 tona uretan eta 70 gehiago lehorrean. Konparatzeko, erraktore bakoitzak barruan 100 tona erregai dauka (x6 = 600).
Erregai guzti horretatik zenbat joan da ihesi inguruak kutsatuz? Zientzialariek diote zehazki ezingo dela jakin teknikariek lekuan oina jartzea lortu arte eta patxadaz ikuskatu.
Paradoxa badirudi ere, erreaktore batzuen gaineko egiturak oraindik zutik egotea orain kalterako dirudi, horrela nekezago delako lekura ura airetik iritsaraztea.
Gainerakoan, atzo Scientific Americanen energia eta ingurumen gaien zuzendaria den David Biellok irratiz The Take Away programan adierazi du dagoenekoz Fukushimakoa heldu dela Txernobylekoaren mailara. “Kartografiatu gabeko itsasoan sartu gara, usatutako erregaia daukaten piszinak urik gabe edo ur gutxitan daudelako, aire librean. Urtzen hasten badira, eta hori dagoenekoz gertatu dela dirudi, erradiazioa zuzenean isuriko da atmosferara”. Galdetu zaio ea hipotesirik baikorrenean ere Fukushima zabortegi nuklear bihurtuta geratuko den ondorengo urteetan. “Bai. Kontaminazioa handia izango da, zalantzarik gabe. Horregatik utzi behar izan dute beren lana beharginek behin eta berriro. Hau Txernobylgoa bezalakoa izanen da”. Elkarrizketa osorik hemen entzun daiteke
3:25 Bateratsu gertatu dira Japoniak Fukushimako istripu nuklearraren larritasuna 4.etik 5. mailara igotzea (Frantziako gobernuak 6.ean dauka katalogatua) eta OTANek Libian Muamar Gadafiren kontrako eraso militarra martxan jartzea. Zerikusirik ba ote dute? Nuklearrak eta petrolioak elkarrekin duten adinakoa, agian?
12:55 Zenbatekoa da erradiazioa Fukushima Daichii inguruetan? Atzoko (17) datuekin New York Timesek grafiko ulerterreza osatu du, ikustekoa da. Distantziak miliatan dauzka: milia 1 = 1,6 kilometro. Erradiazioa Remetan: Rem 1 = 100 Sievert (gure inguruan denek hau darabilte). Ikusi erradioaktibitatea eta ondorioak gizakiaren osasunean erreaktoretik urrundu ahala:
– 0,5 milia / 800 metro: 5.400 rem. Milia 1 / 1,6 km: 1.500 rem. Bietan, heriotzea aste gutxiren buruan.
– 3 milia arte, heriotze posiblea ondorengo bi hilabeteetan. ( Zehazki, 1,5 milia: 670 rem. 2 milia: 390 rem. 3 milia : 180 rem).
– hortik 5 milia arte, aho-eztarrietatik odol jarioak, goragaleak, oka egiteak, ilea galtzeak.
– hortik 50 milia arte (80 kilometro), odolak aldaketak jasan ditzake.
AEBetan Nuklearra Arautzen duen Batzordeak atzo esku artean zeukan kalkuluaren emaitza da grafikoa. Horrek esplikatzen du zergatik eskatu dien AEBen enbaxadak beren herritarrei zentraletik gutxienez 80 kilometro baino urrutiago alde egiteko, nahiz eta Japoniak jendearen ebakuazioa zentralaren inguruko 20 kilometrotara mugatu duen orain artean.
09:55 Zer dakigu Fukushimak inguruetan zabaldu duen erradioaktibitateaz? Hona pista batzuk. Gaur El Paisen Jordi Bruno kimikako irakasle eta hondakin nuklearretan adituak (Txernobylekoa gertatu zen unean Suedian omen zen, egoera hau duela 25 urte ezagutua da) justu erradiaktibitatea lehenbizikoz detektatu zen lekuan) konparazio hau egin du: “Jendeak jakin behar du gaur Tokyora joatea dela erradiografia bat egitearen pareko, eta informazio horrekin erabaki”. Gaur erradiografia bat, bihar beste bat… urtean zenbat erradiografia komeni da egitea gehienez? Beste pista bat atzo The Guardianek emana NHK telebista japoniarraren iturriak aipatuz: atzo (osteguna) Fukushima hirian zentral nuklearretik 65 kilometrora (ipar-ekialdera) normalean halako 340 erradiazio neurtu zen, Koriyama hirian (iparraldean) normalean halako 45, zentralaren hegoaldean dagoen Iwakin normalean bider 20.
08:25 Bart arratsean Canal 24n (publikoa) Vicente Vallések CIEMAT erakundeko aditu bat eraman dute, Luis Herranz (ikusi gaur La Voz de Galician atera dizkioten deklarazioak). Aditua? Saltzaile lotsagabea iruditu zitzaidan, eta airetik Fukushimako zentralari ateratako irudiak zein arinkeriaz komentatzean esan zituenak ezin izan nuen soportatu.
Justu ordu horretan France 2 frantsesean (publikoa hau ere) Envoyé Spéciale asteroko erreportaje programa nuklearretan zentratu dute. Tartean hau: Tchernobyl, le mensonge français, Txernobilgo istripuak eragindako erradioaktibitatea Frantziara iritsi zela agintariek nola eduki zuten ezkutatuta hiru hilabetez. 2005an emandako erreportajearen errepikapena zen. Bertan izen-abizen eta datuz azaldu dute nork zer nola zenbat denboraz eduki zuen ezkutatuta, eta faltsutze horrek herritar batzuen osasunean (erradiaktibitatea Frantzian egon zen egunetan neurri egokiak hartu ez zituztelako, informaziorik ezagatik) jasan dituzten kalteak. Gaia oraindik auzitegietan omen dago.
Bukaeran, justu eskandalo haren inguruan sortutako CRII-RAD (Commission de Recherche et d’Information Indépendantes sur la Radioactivité) elkarteko aditu batek aipatu zuen Frantziarako eskatzen duten lege berria: Gezurraren Legea. Alegia, informazioa emateko izendatuta dagoen funtzionario batek egia apropos ezkutatu eta gezurrak egiatzat ematen baditu, legeak zigortu dezala.
Gutxirekin konformatzen naiz egunotan. Egia? Gezur arteko mami izpi batzuekin kontent. Lagunok, atera Espainiatik agudo!