Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, asteartea 22
Atalak: Sailkatugabeak
14:30 Fukuhisma Daichiiko zentralari otsailean luzatu zion gobernuak bizia 10 urte gehiagorako. New York Timesen interneteko bertsioa den International Herald Tribunek zabaldu du berria kronika honetan: “Japoniak erreaktoreen bizia luzatu zuen, abisatuta egon arren“. Joan den otsailean izan zen hori. Ordurako, ikuskatzaileek ohartaraziak zituzten Fukushimako erreaktore zaharkituen arazo larri batzuk, ezin zutela bermatu erreaktoreen 33 pieza oso inportanteen egoera. Alegia, zahartuta eta matxuratuta zeudela. Hala ere, Tokyoko agintariek hamar urte gehiagorako luzatu zieten bizia dagoenekoz 40 urte dituzten erreaktoreei. Aurretik zentralaren jabea den Tokyo Power Company (Tepco) behin baino gehigotan egona zen zigortuta bere agindupeko zentraleei buruzko gezurrezko informazioak zabaltzeagatik. 1971n argindarra ekoizten hasitako erreaktoreak oso zahartuta zeudela aitortu die kazetariei hura abiarazten jardundako ingeniarietako batek. Fukushima departamenduko gobernadore 1988tik 2006ra egondako Eisaku Satok kontatu du aurretik gertatutako zenbait istripu nola ezkutatu zizkien enpresak bertako agintariei, salatuz enpresetako buruek eskupean dauzkatela teorian zentralak kontrolatu beharko lituzketen erakundeak. “Koadrila bereko arrainak dira denak”, esan du. Koadrilla horrek emandako informazioa izan da hamar egunotan denon ia iturri bakarra.
09:40 Bihar-etzitan iritsiko dira lehen erradiaktibitate arrastoak Europaraino. Albistea atzo (astelehena, 21) ilunabarreko informatiboan eman zuen arren telebista publiko frantsesak, eta ARGIAk 22:30ean zabaldu, ez Hego Euskal Herriko eta ez Espainiako prentsak eman dute horren berririk oraindik. Irratietan ez dira aipatzen ari. Batzuek oharkabean eta beste batzuk propio, energi korporazioen lobbyak ezarri agenda ari gara kazetariok txintxo betetzen.
Kritika-autokritika gogorregia? Ikusi beste hau: atzo Espainiako Greenpeacek iragarri zuen dagoenekoz Fukushimako zentralak isuri duela atmosferara Txernobylekoak 1986an jaurti zuenaren hamarrena, %10. Gutxi da ala asko, aste luzez luzatuko den krisiaren lehenbiziko 10 egunetako balantzea izateko? Ona edo txarra izan, Frantziak segurtasun nuklearrerako daukan aginte ofizialeko buruzagiak emandako datua da. Aldiz, albiste honen oihartzunik ez dugu inon aurkitu gaur goizean.
Energi korporazioek krisi komunikaziorako ezarri duten estrategiak emaitza onak damaizkie oraingoz: berri kezkagarriak egun bat edo biko atzerapenez zabaltzen dira, albiste onak (ikusi argindarraren ditxosozko konexioarena nola luzatu den) gertatu baino egun bat edo bi lehenagoz aurreratzen. Bataz beste, iritzi publikoa egosi prestatu despistatu manipulatzeko hiruzpalau egun irabazten dituzte.