Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, ostirala 25
Atalak: Sailkatugabeak
17:05 AEBetako gobernuak zergatik ez ditu ezagutarazten Fukushimatik iritsi zaion kutsaduraren datuak? Hauek ezkutatzen ari dira agintari iparramerikarrak, CRIIRADek gaur publikoki salatu duenez. CTBTO Saiakera Nuklear Guztien Debekuaren Erakundeak munduan barreiatutako behatokietako batzuk AEBetan dauzka, eta horien artetik Sacramento hirian martxoaren 16tik 17a arteko gauean jasotako datuak baino ez dituzte ezagutarazi Washingtongo agintariek. Aldiz, CRIIRADek bildu ditu Alemaniako Erradiazioen kontrako Bulego Federalak (BfS, alemanezko sigletan) eskaini dituenak, tartean irudi animatu bat kutsadura martxoaren 22a arte egunez egun non detektatu zen erakusten duena. Honek demostratuko luke kutsadura nabarmen heldu dela AEBetara ere (hortik gero pasatzeko Islandiara eta Europan gutxienik Errusiara), neurtzeko moduan alegia, nahiz eta ez izan osasuna kaltetzeko adinakoa. CRIIRADek berak aitortu du Frantzian bere tresnekin ez dutela somatu.
CTBTOren erreferentziazko puntuez gain, AEBetan Kaliforniak baditu detektatzeko estazio gehiago. Ez dakigu kasualitatea izango den baina gaur Los Angeles Timesek jakinarazi du Kalifornian kutsadura erradiaktiboa somatzeko dauden 12 tresnetatik 6 hondatuta daudela.
12:30 Orain zentralaren jabeak eta Japoniako segurtasun nuklearraren erakundeak ere aitortzen dute seguruenik 3. erraktorea zulatuta dagoela. Le Mondek goizeko albisteari 10:43ean egin dion eguneraketan France Presse agentzia aipatzen du iturritzat; albiste horretan esaten denez, Japoniako segurtasun nuklearrerako erakundeak ez du baztertzen Fukushimako istripua gaur dagoen 5. mailatik 6.era igotzea (Txernobylek markatu zuen 7.a). Gero, goizean zehar, El Paisek, Reuterretik hartu du segurtasun agentziak atzera egin omen duela goizaldean esanikoa. Egunean zehar ikusiko da deklarazioen saltsa hori zertan geratzen den. Enpresaren hitzak, halabaina, inork ez ditu gezurtatu. Tamalez, gorputza hartuz doa Dominique Legluk astelehenean aurreratu zuen kezka (ARGIAn bildu duguna), alegia uranioz eta plutonioz dabilen 3. erreaktorea oso hondatuta dagoela.
Gaur goizean Japoniako gobernuak 20tik 30 kilometrora zabaldu du Fukushima Daiichiko zentralaren inguruan hustu beharreko eremua. Oso seinale ona ez da.
09:45 Kasik segurua da: 3. erreaktorea (uranioa+plutonioa) pitzatuta dago, eta aitortu dena baino erradioaktibitate gehiago isuri du Fukushimak. Gaur goizean (Europako ordua) bai Japoniako iturri ofizialak eta bai Europako informazio agentziak berresten ari dira duela lau egun (21ean, astelehena) Dominique Leglu fisikari eta Sciences et Avenirreko zuzendariak iragarri zuena: seguruenik pitzatuta dagoela 3. erreaktorearen erregaia biltzen duen altzairuzko ontzia, gai erradioaktiboak zuzenean atmosferarekin kontaktoan utzirik. (Ikusi gaur goizeko 08:42ean Le Mondek eta ordu beretsuan El Paisek Internetez zabaldu dutena). Azkenean hori konfirmatzen bada, Fukushimako istripua mailaz igo eta Txernobylgoaren larritasunera hurbilduko da. Oso larria.
Atzo arratsean Legluk bera beste datu larri hau emana da Fukushimak airera jaurti duen erradioaktibitateaz, bi hondakinetan zehaztuta: istripuaren ondorengo lehen hiru egunetan (13 daramatzagula ez ahaztu) Iodo 131tik Txernobylekoak guztira isuri zuen guztiaren %20a bota du Fukushimakoak, eta Zesiotan Txernobylekoaren %20 eta %60 artean (kalkuluak nola egin diren arabera). Austriaren Zamg erakunde ofizialak egin ditu kalkuluak, oraian artean CTBTO Saiakera Nuklear Guztien Debekuaren Erakundeak mundu osoan zabaldurik dauzkan behatokiek orain arte kutsadura erradioaktiboaz eskaini dituzten datuak erabiliz.
Frantzian segurtasun nuklearra kontrolatzen duten agentziek informazio puska bat ematen dute, Austriak aipatutakoa eskaini du… eta Espainiako aginteak, Pirinioz behekaldeko euskaldunok ditugun bi gobernuak barne, mutu daude. Daturik ez dakitelako ala ezkutatzen ari zaizkigulako?