Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, larunbata 26
Atalak: Sailkatugabeak
11:00 Barkaezina da Fukushimak gertatzen ari dena. Sciences et Avenir aldizkariko zuzendari Dominique Legluk horixe ipini du lerroburuan: Fukushima, Impardonnable. Japoniako eta munduko agintari gehienek aspaldiko krisi nuklearrik bortitzenarekin daramaten jokabidea ez baita barkatzekoa. Azken orduetan albiste kezkagarriak bata bestearen ondotik pilatzen dira eta hala jarraitzeko itxura dute. Xehetasun larrien zerrenda egiteko ordez, hemen doa frantsesezko artikulua euskaraz emanik.
“Barkaezina. Ez da barkatzekoa Japoniako segurtasun nuklearreko agentziak duela ordu gutxi oraindik ukatzea Fukushimako 3. erreaktorean ihesak daudenik. Dagoenekoz agintariei egiak gaina hartu baitie. Egunetik egunera erradioaktibitatea eten gabe handitu da (erregaia urtzeko punturaino heldu ez den arren kontroletik kanpo baitago): gamma izpi bortitzak daude baina baita neutroi oso sarkorrak eta alfa partikulak ere, erreaktorearen muinetan dauden erregaietatik datozenak. Orain horiek uretara irisi dira, leku horretan gainezka dagoen uretara. Gogoratu beharra daukagu gai oso arriskutsu andana bat, blog honetan behin eta berriro aipatu ditugunak (uranioa, plutonioa, fisioaren emaitza diren beste gai asko…) orain ur horretan daudela.
Baina une honetan ez gara berriro hasiko istripuaren gorabeherekin eta teknikaren ahuldadeekin. Une honetan funtsean triste gaude, bi pentsamendu triste buruan. Batetik oroitzen gara borrokan jarraitzen dutenez erreaktoreen muin urtu hori menderatzeko ahaleginean (muin hori ontziaren oinarria zartatzen ari daitekeen bitartean, ahaztu gabe beste bi erreaktoreak eta erregai usatuak dauzkaten piszinak). Ez da ikusten gizon horiek benetan nola babestu litezkeen gaur han dauden erradiazio oso bortitzetatik.
Beste pentsamendua da ebakuatu dituzten guztiekiko, ia 200.000. Gobernuak eskatu die zentraletik 20 eta 30 kilometroko tartean bizi direnei alde egin dezatela “beren borondatez”, hitz bitxia eta irrifarrea eragingo ligukeena ez balitz ezintasun handi baten froga. Hango jendeari bizigaiak helduaraztea zailegi bihurtuko zen. Honi buruzko informazio zehatzik ez dugunez, espero dezagun etxetik urrun (nora?) babes bila joango diren ehun mila baino gehiago jende horiei jarraipen medikua egingo zaiela. Horrelako egoera batean izugarri zaila baita neurtzea justu zein erradioaktibitate dosi hartu duen bakoitzak. Eta hala ere, dosi honen araberakoa izango du pertsona bakoitzak gero bere osasuna, hainbat mailatan, fisiologikoan (kantzerrak eta bestelako eritasunak…), psikologikoan (depresioak, neke handiak…). Ahaztu gabe, ez genuke-eta horrelakorik pentsatu ere nahi, pertsona horiek jasan lezaketela halako bazterketa sozial bat. Gogoratu dezagun nola “hibakusha” jendeak, Hiroshima eta Nagasakiko bonben azpitik bizirik atera zirenak, sarritan diskriminatuak izan zirela (erradioaktibitatea nozitutako pertsona horiek beldurra ematen zuten. Ez ote zen kutsakorra izango? Arriskugarria agian?). Fukushimatik ebakuatuek ez lukete bilakatu behar “hibakusha” berriak.
Baina hori aurrikuspenetan sartzea da. Une honetan premiazkoena da gizakientzako infernu bilakatu den zentral horretako erreaktoreak eta piszinak hoztea, eta horretarako beharko dira adore eta sakrifizio handiak. Katastrofe gorena -erreaktore baten muina urtu eta kanpora erradiaktibitatea modu masiboan isurtzea- gertatu dela frogatu denean telekonferentziazko elkarrizketa bat egon da Nazio Batuen Erakunden, gisa honetako lehena. Ban Ki Moon NBEren idazkari nagusia mintzatu zaie AIEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren zuzendari nagusiari eta CTBTO Saiakera Nuklear Guztien Debekuaren Erakundearen batzordearen idazkari exekutibo Tibor Toth-i. Nuklear zibilean gertatutako katastrofe honek, zinez, mundu mailako gogoeta eskatzen du, Estatuen maila gainditu beharko lukeena. Frogatu baita herrialde txit aurreratu batean ere gerta daitekeela hondamendi teknologiko larri bat. Honek gisa berri bateko kontzientzia hartzea eskatzen du. Ez da historiaren bukaera, baina aro berri batean sartu gara. Post-Fukushima aroan sartu gara”.