Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, Ap-05: irakurri Eloi Laurent, Aleksei Jablokov eta Ulrich Beck
Atalak: Sailkatugabeak
Japoniako hondamendi nuklearraz gaurko prentsan plazaratutakoen artetik, hiru hautatuko dituk: Le Monden Eloi Laurent ekonomialariarekin (Social-Ecologie liburuaren egilea) egindako txata, El Paisen Urlich Beck soziologo famatuak argitaratu duen artikulua eta Berrian Aleksei Jablokov adituarekin egindako elkarrizketa.
Berriako elkarrizketa euskaraz plazaratuta dago: “Energia nuklearra bukatzeko beste bi edo hiru Fukushima beharko dira”. Dokumentu oso ona Aleksei Jablokovena, derrigor irakurri beharrekoa eta pertsonalki gaur goizean euskal prentsarekin berradiskidetu nauena.
El Paisen Ulrich Beck soziologoak, Arriskuaren gizartea teorizatu denak, “La industria nuclear contra sí misma” plazaratu du gaur. Pasarte bat: “Fukushimako gertakizun dramatikoek hankaz gora bota dute arrazionaltasun teknikoaren segurtasunaren mitoa. Honek, aldi berean, garamatza beste galdera hau pausatzera: zertarako balio du sistema juridiko batek teknikoki manejatzeko moduko arrisku txikiak xehetasunik ñimiñoenean ere arautzen baditu baina, aldiz, bere agintearekin legalizatzen baditu eta guztioi jasanarazten, onartzeko moduko ‘arrisku residualak’ direlakoan, guztion biziak mehatxatzen dituzten arrisku handiak…”.
Atzo, berriz, Le Monde egunkariaren gunean irakurleekin txateatu zuen Eloi Laurent ekonomialariak, Social-Ecologie liburuaren egileak. Titulua: “Fukushimaren ondoren, ekologia da gure demokrazien beharrik handiena ”. Hona pasarte bat euskaratuta: “Nire ustez aurrerantzean ‘Fukushima belaunaldiaz’ mintzatu beharko dugu: bat-batean jende bat ohartu da demokraziatik bereizitutako teknika gizadiarentzako arrisku izugarria dela. Ezingo da hain arin ahaztu egunotan ikusten ari garen espektakulua, Japoniako teknologiaren ezintasuna baina baita demokraziaren gainbehera ere. Dagoenekoz badakigu nik liburuan ‘sozio-ekologikoak’ deitu ditudan hondamendiak gertatuko zaizkigula, eta hondamendi horien eraginak izango direla baldintza sozial eta politikoen, bereizketa sozialen mailaren eta demokraziaren kalitatearen araberakoak. Txundituta entzun dut Fukushimako gobernadore ohiak katastrofe nuklear hau egotzi diola ‘gizakiaren aurrikuspen faltari’ eta ‘erabaki politikoak hartzeko prozesuaren usteltzeari’. Fukushimak hau diosku argi eta garbi: prestatu zaitezte”.
Aurreraxeago dio Laurentek: “Frantzian bezala Alemanian eta orokorrean Europan, alderdi Berdeak garatuenak diren lekuetan, parean daukaten lan handienetakoa zera da: ekologi gaien politizatzea, hots, horiek lotzea errealitate sozialekin, hasita bereizketa sozialetatik. Batez ere, ekologistak ez daitezela itxi jarrera moralista batean, honek etsipenera eramango baititu herritarrak, kulpabilizatzeraino eraman ditzake eta azkenean haserrarazi. Ekologia eta gai sozialak lotu behar dira. Horri deitzen diot sozial-ekologia. Frantziako bi adibide xume emango dizkizut. Energia urritasunak dagoenekoz familien %13 kolpatzen du, horiek baldintza txarretan dauden etxeetan bizi dira eta ondorioz honek energi kontsumoarekiko are menpekoago bihurtzen ditu (…) Beste kontua da ingurumen bereizketarena. (…) Frantzian industriaren arriskuak nozitzen dituzten pertsonen %60 hiri eremu ahulduetan bizi dira. Beraz, bada ingurumenaren eta gizarte mailaren arteko uztarri bat. Ingurumen egoera txarrek egoera sozialak kaltetzen dituzten, eta hau konpondu beharra dago”.