Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, Ap-07: ur erradiazioduna, hidrogeno leherketen arriskua eta neutroien pista kezkagarria
Atalak: Sailkatugabeak
Dominique Leglu Sciences et Avenir aldizkariaren zuzendariak atzo bere blogean eskaini ditu hiru informazio garrantzizko “Fukushima (suite 28) Attention aux possibles irradiations graves” artikuluan. Horiekin hobeto ulertzen dira gaur bertan paperezko hedabideek plazaratzen dituzten albiste nahasiak (Berriak konpondutzat jo du itsasora ura isurtzen zuen zirrikitua, eta bitartean El Paisek azpimarratzen du hidrogeno metaketagatik berriro leherketa gehiagoren beldurrez daudela Fukushiman.).
10.000 baino gehiago dira japoniarrek itsasora jaurti dituzten ur erradiaktibo tonak (korearrek eta errusoek adierazi dute beren egonezina). Baina hori halako sei omen dago erraktoreen azpikaldeetan pilatuta, askoz erradioaktiboagoak antza. Zer egin ur horrekin guztiarekin? Aipatu dira lehorreko edukiontziak, aipatu dira amerikarrek itsasoz hurbilduko lituzketen gabarra erraldoiak… Errusia prest omen daukate ur hori tratatzeko espreski prestaturik dagoen pakebote handi bat alokatzeko.
Gutxi aipatzen dira baina Fukushimako zentralean lanean ari diren beharginak: oso lantegi arriskutsua daukate, batetik ur hori kudeatu behar, bestetik ezin laga bazterrera erreaktoreak eta erregai usatuak eten gabe hozten segitzeko lana… aldi berean beren buruak ahal bezala zainduz inguru extremo horretan.
Bestalde, mundu osoko adituak eztabaidan ari dira itsasoan aurkitu diren erradioaktibitate kopuru izugarrien inguruan. Gero eta gehiago omen dira Tepcori galdetzen diotenak ea ez ote den behin eta berriro gertatzen ari erregaien konbustioa berrabiatzea. Aditu horietako bik, F. Dalnoki-Veress et Arjun Makhijani-k, publikatu duten lan bat hartu du Legluk jarraitu beharreko pistatzat.
Ttantta tekniko batean zentratzen dira bi adituok: martxoaren 25ean Tepcok jakinarazi zuen zentral ondoko itsasoan beste gaien artean Kloro 38 aurkitu zutela. Horrelakorik ez da esistitzen naturan, artifizialki sortzen da Kloro 37 molekula batek kanpotik neutroi bat bereganatzen duenean. Galdera da: nondik hartu du neutroi hori Fukushima ondoan aurkitutako Kloro 38ak?
Kloro 38 hau detektatu ahal izan badute esan nahi du gutxieneko kopuru bat behintzat badagoela (sortzetik, 37 minutuoro erdira murrizten da bere kopurua… horrek esan nahi du detektatu dutenerako hasieran zeudenetatik asko galdu egin direla) eta kloro berri hori sortzeko “neutroi ufara” bat gertatu behar izan du. “Neutroi ufarak” esan nahi du erreaktoreetan edo erregai usatua dagoen piszinetan berriro konbustio katea abiatu egin dela, aldi baterako bederen. Honek esplikatuko lituzke langile batzuek jasandako erredurak, erregaiak ontzi barruetan “martxan jartzen” baldin badira haiek jauritzen dituzten neutroiak nekez detektatzen baitira.
Legluk frantsesez “reprises de criticité” deitzen dituen erregaien konbustio berrabiarazteak gertatzen ari badira, esan nahi du Fukushimakoa oraindik ez dagoela inolaz kontrolpean. Hortik hidrogeno leherketa berrien beldur izatera urrats bat dago. Leglu izan zen lehenetarikoa ohartarazten gure inguruan (bederen Parise Madril bezain ingurukoa dugula onartzen baldin badugu) erreaktoretan gertatuko hidrogeno leherketek erreaktoreen bihotzak pitzaturik eta biluzik utzi zituztela. Leherketa berriek atmosferara erradioaktibitate kopuru handi berriak jaurtikiko lituztekete.