Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima Ap-11: Japoniak erosi behar zuen plutonioa orain pilatzen ari da… Britainia Handian
Atalak: Sailkatugabeak
Fukushima Daiichiko zentral matxuratuak erruki gabe hedatzen du pozoia munduan. Hurbilenekoan, Tokyoko gobernuak aitortu du hilabeteren buruan 40 kilometro arteko herritarrak aterako dituela bertatik. Aspaldi eskatu zuen Greenpeacek, gero nazioarteko erakundeek. Albistea azken orduotakoa denez, inork ez du jakinarazi zenbat milaka herritar urrutiratuko dituzten bizilekuetatik. Baina askoz urrutiago ere heldu dira eraginak. Britainia Handiraino, esaterako. Gaur The Independent egunkariak zabaldu duenez, gobernu ingelesari sekulako arazoa sortu zaio plutonioarekin. Zentran nuklearretan uranioa erretzeak sortzen duen plutonioa Japoniara saltzea zeukaten planeatuta, eta orain ez dakite zer egin ez plutonioa tratatzeko lantokiarekin eta ez soberan dauzkaten tona ugariekin.
“Gobernuari pikutara joan zaio hondakin nuklearrak tratatzeko 6.000 milioi libera kostako den operazioa”. The Independenten zientzi gaietarako erredakzioburu den Steve Conorrek sinatu du informazioa. Kontua da Cumbrian eraikitako Sellafield fabrikak zentraletan sortutako plutonioz eginiko MOX famatuaren 1.000 tona ekoiztu behar zituela. Alegia, uranioa baino askoz arriskugarriagoa den plutonioa berriro erregai bihurtu eta atzerritarrei saltzeko… Japoniarrei bidenabar.
Fukushimako triskantzaren ondoren japoniarrek abisatu dute hamarkada honen bukaera arte behintzat bertan behera utzi dituztela erosketa guztiok. Jakin behar da MOX erregaia modu aski esperimentalean ari dela erabiltzen munduan, eta Fukushima Daiichiko zentral atomikoan sei erreaktoreetatik bakarra ari zela horrekin. Baina orain ikusi da uranioa baino askoz gaitzago dela kontrolatzen.
Hala ere, Londresko gobernuaren aholkulariek segitzen zuten gomendatzen plutonioa aprobetxatzeko modurik egokiena MOX bihurtu eta berriro erretzea dela. Sellafieldeko lantokia hogei urteko bizitzan 6.000 milioi libra (6.800 milioi euro inguru, antigoaleko bilioi pezetatik gora) kostatuko dela aurrikusi da… baina japoniarrek erosten ez badiote produktua, fabrika desegin egin beharko dute.
Batzuk aspalditik zeuden igerrita negozio ona ez zela. Wikileaksek zabaldutako informazio sekretu ugarien arteko batean AEBek Britainia Handian daukaten enbaxadoreak abisatzen zion Washingtoni Selleafield zela Londresgo gobernuak daukan diru galera handietako bat. Hala ere agintari ingelesek segitu dute proiektuarekin aurrera, agian konkurrentza egin nahi ziotelako MOXaren merkatuan aitzindaria den Areva frantsesari. Herritar britainiarrak konbentzitzeko komunikazio operazio zabala (eta garestia, pentsatu behar da) zeukaten antolatuta. Orain porrota nola disimulatzen erabili beharko dute kanpaina.