Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, Ap-29: Uranio eta plutonio arrastoak Estatu Batuetan?
Atalak: Sailkatugabeak
Dominique Leglu kazetari handia ezagutzeko zoria ekarri digu Fukushimako krisiak, haren Science pour vous et moi bloga jakintza iturri saihestezina baita Japonian gertatzen ari dena ulertzekotan. Ematen dituen informazio ondo neurtuengatik (kazetari baino lehen fisikaria da emakumea) eta beste iturri aberatsen errefentziengatik. Atzokoan Legluk argibide garrantzizkoak eskaini dizkigu Fukushima. De l’uranium de Fukushima en Californie? artikuluan; ondoren hitzez hitz euskaratzea merezi dute.
“Azken egunotan albiste batek kezkarazi ditu espezialista batzuk, hala nola Berkeleyko unibertsitateko ingeniaritza departamenduaren gunean eztabaidan ari direnak edo dauden informazio guztiak azaldu daitezen eskatzen dutenak (blog honetan lehenago aipatu izan dugun Arnie Gundersen-ek uste duenez “gobernu amerikarrak eduki behar ditu”). Zer ari da gertatzen?
Duela aste bete Low level Radiation Campaign (LLRC) erakundeak iragarri zuen Fukushimak isuritako uranioa atzeman dutela Kalifornian, aztertu ondoren EPA Ingurumenaren Babeserako Agentzia amerikarrak eskainitako datuak. (LLRC Christopher Busby zientzialari ingelesak antolatu zuen, zeina ezaguna baita erradioaktibitateak “dosi oso arinetan ere” dauzkan arriskuen kontrako bere jarrera bortitz eta eztabaidatuengatik).
LLRCk adierazi duenez, “uranio kopuru handiak aurkitu dira EPAk Itsaso Barearen iparraldean dauzkan filtroetan” eta LLRCk berak sakonago aztertu ditu “EPA erakundearen RADNET guneak berrikitan publikatu dituen datuak, Mariana uharteak (Fukushimatik 2.800 kilometrotara, hegorantz), Hawai, Kalifornia eta Seattle-ri dagozkionak”. Datuok grafiko batean jarririk erakusten dute erradioaktibitate mailak (metro kubikoko nanobecquereletan neurtuak) jaitsiz doazela Japoniatik urrundu ahala, Mariana uharteak, Hawai, Seattle eta azkenik Kalifornian (hemen doi-doi neurtu daitezke). Hortik dator kezka, zeren eta horren arabera “Japoniak askoz kutsatuagorik egon behar du aipatu leku guztiok baino, geuk aurreikusi bezala”). Eta azpimarratzen du LLRCk: “Izugarri kezkagarria da AEBetako agintariek uranioaz eta plutonioaz datu bakar bat ere azaldu ez izana”.
Bere aldetik, Arnie Gundersen ingeniariak apirilaren 26an plazaratu duen bideo honetan uranioari buruzko datuen gaiari heldu dio eta –oraingoz informazio iturririk aipatu gabe– dio New Englanden (AEBen ipar-ekialdean) aurkitu direla plutonio eta amerizio (fisioak sortutako materiala) arrastoak. Aipamen hauek egin ditu Gundersenek proposatu duenean analisi berri bat ulertzeko Fukushimako hondamendiaren barruan justu martxoaren 14ean gertatu zen gauza berezi bat: 3 unitatean gertatu zen leherketa izugarria.
Guk ere biharamonean galdetzen genuen [Dominique Leglu bere blogaz ari da] ea zer izan ote zitekeen martxoaren 14ean han gertatua, ea nola zen posible gertatzea halako leherketa bat (oso bertikal eta bortitza, eskonbroak eta hondakin oso ilunak aireratu zituena, 1. Unitatean gertatu zen eztandatik hain ezberdina), eta galdetzen genuen ez ote zen egongo “erreaktorearen muina biluzirik”, hau da, gertatua ez ote zen istripu oso larria. Orain ingeniari iparramerikarrak hipotesi berri bat aurreratu du, eta interesgarria litzateke ezagutzea orain arte kontu honi ixkin egin dioten agintarien iritzia. Agintariek bigarren maila batera atzeratu dituzte istripuari buruzko analisiak, alderatuz hondamendiaren hasieran eman zioten garrantziarekin; Frantzian, esaterako, IRSN Erradiazioetatik babesteko eta Segurtasun Nuklearreko Erakundeak hasiera batean asko aipatu zuen 3. Unitatearen egoera txit kezkagarria.
Arnie Gundersenek bideoan dio, besteren artean: «Oso litekeena da gertatua zera izatea: hidrogenoaren erreakzio bortitzak txokeko uhin bat sortu zuela eta honek erregai nuklearra mugitu eta eraldatu egin zuela. Piszinan zegoen erregai nuklearraren eraldatzeak eragin zuen berehalako erreakzio nuklear bat, zeinak hondakinak piszinatik kanpo haizatu baitzituen hala sortuz geroztik Fukushimako 3. Unitatean ikusten ari garen gertaera dramatikoa”.
Arnie Gundersen aburuz, 3. Erreaktorean sortutako hidrogenoaren lehen erreakzio bortitzak txokeko uhin bat eragingo zuena 3. Piszinako erregaiak hondatzea ekarri zuena. Erregaiotan orduan berehalako erreakzio nuklear bat gertatuko zen (mikro-leherketa nuklear baten modukoa). Honek ekarriko zuen erregaiaren zatiak askatu eta atmosferara jaurtitzea fisiozko produktuak dauzkaten aerosol ugari.
Horietako batzuk gero Itsaso Bareaz haraindi iritsiko ziren.
Hipotesiok guztiak dira larriak. Berkeleyko unibertsitatearen webgunean galdetu dute “LLRC guneak dioena egia al da?” eta batzuek erantzunetan ukatzen dute Kalifornian detektatutako 234 eta 238 uranio arrastoen jatorria nahita ez Fukushiman egotea, argudiatuz posible dela Txinako ikatzezko zentral batzuek sortua izatea edo tornadoek aurreko leherketa militarren hondakinak berriro atmosferara eraman izana. Erantzunetako beste batean komentatzen da hipotesiaren froga benetako bakarra AEBetan plutonioa aurkitzea litzatekeela, hori naturan ez dagoelako.
Susmo hau, sekretuak badirela eta xehetasun inportante batzuk ez direla jakitera ematen uste duena, gero eta zabalduago dago eta elikatzen du laster –ez bada dagoenekoz gertatu- nuklearraren onargarritasuna betirako galtzeko arriskua. Bitarte honetan, New York Times egunkariak artikulu zinez bortitza plazaratu du TEPCO konpainiak politikarien artean landu duen ustelkeriaz (“4 pertsonalitate gobernuko ministro izandakoak bihurtu dira TEPCOko presidenteorde”), Japonian urte luzez segurtasun agentziaren, konpainien eta politikarien artean egon den elkarlaguntzaz. Eta aldi berean Fukushima Daiichiko zentralaren jabeak ezagutarazi du 1. erreaktorea %55ean funditu dela, 2.a %35ean eta 3.a %30ean. Plutonioari dagokionez, zentralaren inguruan bildutako lurrak ematen du kiloko 0,2 Becquerel”.