Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Zenbat jende gaixotu eta hilko du Fukushimak?
Atalak: Sailkatugabeak
Nuklearzale batzuek arinkeriaz dioten arren “oraindik Fukushimak ez du inor hil”, bistakoa da heriotzak eragingo dituela Japoniako hondamendi hark. Zenbat? Adituak eztabaidan aritzea ez da harritzekoa, Txernobylgoak zenbat ekarri eta ekarriko dituen oraindik ez dago-eta garbi. “Energia garbia” delakoak zenbaki ilunak gordean dauzka.
Toshiso Kosako aholkularia zen Japoniako lehen ministro Naoto Kan-entzat. Apirilaren 29an dimisioa aurkeztu zuen publikoki, “malkotan” AFP agentziak zabaldu zuenez. Kosako ez zegoen ados Tokyoko gobernuak Fukushimako triskantza kudeatzeko daraman moduarekin. Ezin izan zuen jasan gobernuak eskoletan onargarria den erradioaktibitate kopurua urteko 1 miliSiervetetik 20ra jaso izana.
Orain Japoniako haurrentzako onargarritzat jo nahi diren 20 miliSiervetak Frantzia batean onartzen dira… zentral nuklearretan lanean ari diren langileentzako. Japonian ordea, nuklearretako beharginentzako gehienezko dosia lehenago urteko 100 mSv baldin bazen… Fukushimakoa eta gero 250 mSvera igo zuten agintariek. Frantziakoena halako 12!
Agian albiste txikia delako, ia inork ez du zabaldu gure komunikabideen artean Kosakoren aitormena. Science et Avenir aldizkariaren zuzendariz gain fisikan doktore ere baden Dominique Leglu emakume ausartak nabarmendu du bere Science pour vous et moi blogean.
Kasik egun berean, Low Level Radiation Campaign (Erradiazio Maila Apalaren kontrako Kanpaina) guneak albiste hau plazaratu zuen: “417.000 kantzer berri aurrikusten dira Fukushima inguruko 200 kilometrotako eremuan 2061 bitartean”. Ez da asko itxaron beharko beste aditu batzuei entzun arte kopuruok esajeratuak direla.
Aipatu bi albisteok oso lotuta daude, txanpon beraren bi aldeez ari baitira. Leon: zein da pertsona batek arriskurik gabe nozitu dezakeen erradioaktibitate kopuru maximoa? Kastillo: hartutako erradiazioarengatik zenbat hilko dira ondorengo 10 edo 50 urteetan?
Bi berriak ari dira erradioaktibitate urriaren ondorioez. Erradioaktibitate bortitzak eragiten dituen kalteak epe laburrean nabarmentzen dira, Nagasakin eta Hiroshiman bonba atomikoen leherketen ondorioz ikusi ziren eta Fukushimako istripuan ere langile batzuek beren larruan nozitu dute, oharkabean ur oso irradiatuak bernak busti dizkienean. Alabaina, maila apalagoko erradioaktibatearen ondorioak askoz eztabaidatuagoak daude. Ikusi besterik ez dago Txernobylgoaren ondorioez 25 urte geroago oraindik dagoen saltsa.
Amerikako Estatu Batuetan Zientzialari Konprometituen Elkarteak (Union of Concerned Scientists) plazaratzen duen All Things Nuclear blog erreferentzialean kopuru horietako batzuen sintesia egiten saiatu da Lisbeth Gronlund, arma atomikoetan aditua bera. Gronlundek alderatu ditu orain arte publikatu diren kopuruetako batzuk, garrantzitsuenetakoak –ez denak, geroago ikusiko dugunez– eta ondorio hau atera du: Txernobylgo istripu nuklearraren ondorioz dagoenekoz hil direnen kopurua 27.000 eta 53.000 artean egonen da.
Askoz aurreikuspen baikorragoak egin izan ditu Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Chernobyl Forum delakoak, honek bilduriko adituek adostu baitzuten ohiko kantzerrez gain Txernobylek 5.000 heriotza inguru kausatuko zituela. Gronlund ez dago horiekin ados, noski. Baina ez dago ere ados Aleksei Yablokov eta beste aditu batzuek Chernobyl: Consequences of the Catastrophe for People and the Environment dossierrean proposatzen dituzten kopuruekin: 250.000 heriotza mundu osoan barrena. Gronlundek ez ditu aski frogatutzat jo kalkuluok.
Erradiazio apalen kalteak
Askoz kopuru handiagoak kalkulatu ditu ECRR European Committee on Radiation Risk erakundeak: “ECRRk uste du Txernobylek 50 urtetan 1.400.000 minbizi sortuko dituela” dio Low Level Radiation Campaign guneko titulu batek; “Fukushimako kantzer arriskuen kalkulua” lerroburudun artikuluak aipatzen ditu ohikoak baino 417.000 minbizi gehiago 2061. urtea bitarte. [Ohartu minbizi kasuez ari dela, ez heriotzez].
ECRR 1997an sortu zen, Europako parlamentuan Berdeek antolatu zuten biltzar batetik. Garai hartan Europar Batasunak zuzentarau berri bat erabaki zuen, zeinaren arabera maila batetik beherako erradioaktibitatea daukaten hondakin eta bestelako materialak komertzializatu baitaitezke. Han bilduriko aditu batzuek hankaz gora jarri zituzten erradiazio apalen ondorioez bai ICRP Erradiazioetatik Babesteko Nazioarteko Erakundeak eta bai UNSCEAR Erradiazio Atomikoaren eraginak ikertzeko Nazio Batuen Batzorde Zientifikoak egindako kalkuluak.
Alice Stewart mediku eta epidemiologoa izendatu zuten ECRRko presidente. 2002an hilko zen andere hau aitzindaria izan zen ordura arte arriskugabetzat jotzen ziren maila apaleko erradiazioen kalteak demostratzen eta salatzen. Energia nuklearrarekiko kritikoak diren aditu eta pertsonalitate ugari biltzen ditu gaur ECRRk eta horien artean nabarmena da Chris Busby fisikaria, Ulsterreko unibertsitatean ari dena.
Esan gabe doa beste aditu askok zalantzan jartzen dituztela ECRRren kopuruak. Arerio nagusiena, menturaz, ICRP daukate. Bi erakundeetako adituek ondo ezagutzen dute elkar; ECRRkoek salatzen dute ICRPkoen kalkuluak muga jakin batek baldintzatzen dituela: energia nuklearra kudeatzen duten enpresen lobbyen mende daudela.
Fukushimakoaren ondorioz kantzerrez 416.619 herritar gaixotuko dela kalkulatu du ECRRk. Horietatik 208.310 eritasun lehenbiziko hamar urteetan azalduko dira, 2021 bitartean Nabarmentzekoa da ICRP erakundeak, munduko agintari eta komunikabide nagusi gehienek erreferentziazkotzat daukatenak, ondorengo 50 urteetarako 6.158 kantzer extra baino ez dituztela aurreikusi, horko milaka ohiko minbizien artean nabarmendu ezingo direnak.
ECRRkoek Fukushimako aurreikuspenak egiteko bi metodo erabili dituzte, 1986an Txernobylen gertatuaren ondorioz landuak. Lehena “Tondel” metodoa da. Martin Tondel mediku eta irakasle suediarrak aztertu zituen Txernobylez geroztik Suediako iparraldean ugaritutako minbiziak eta kalkulu hau plazaratu: erradioaktibitatea metro karratuko 100 kilo Becquerelez ugaritzen den bakoitzean %11 handitzen da kantzer arriskua biztanleetan.
Bigarren metodoa ECRR berak antolatutako ECRR Absolute delakoa da, elkarrengandik aparte sortua izan arren Tondel metodoaren oso antzeko ondorioak ematen omen dituena. Alde nagusia, Tondelena 10 urtera begira antolatua dela eta ECRRrena 50 urtera.
Zifretatik honat, herritarren bizia dago jokoan. Baina baita enpresen, estatuen eta agintarien egonkortasuna ere. Txernobylgoa gertatu eta bi urtera, errusiarrek Valery Legasov zientzialaria bidali zuten Vienara, munduko potentzia nuklearrekin “egia” negoziatzera. Txernobylek 40.000 heriotz eragingo zituela esan zuen, sarreran. Irten zenerako 4.000 ziren. Gorbatxovek aitortua.
[Papereko edizioan azaldutako argazkiaren oina]:
Reuters eta Kyodo agentziek zabaldutako argazki honetan haur besoetakoari erradiazio kontrola egiten ari zaizkio Japoniako hiriren batean, Fukushimako zentrala lehertu eta egun gutxira. Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanak dioenez uranioaren fisioak 60 gai kutsakor sortzen ditu, tartean iodoa, estrontzio 90 eta zesio 137. 60 gai horietako batzuen indargabetzea nahiko azkarra da eta beste batzuenak oso luze jotzen du, baina ia guztiek dute antza handia gizakiaren osagairen batean. Iodoak berehalako eragina du eta genetan eragiten du, tiroideetako minbiziak sortuz. Estrontzioa pertsonari hezurretan pilatzen zaio, kaltzioaren ordez. Minbiziez gain gizakiaren ugalketa sistemari eragiten diote, batik bat emakumeenei: espermatozoideek aste gutxiko bizia dute, baina emakumeak obuluak jaiotzatik bizi osorako dauzka. Horregatik azaldu daitezke haurren malformazioak kutsadura jazo eta denbora luzera.