Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima Mai-13: 1. erreaktorearen ontzia zulatuta dago
Atalak: Sailkatugabeak
Espainiako ABC egunkarian irakurri dugu, berak Reuters agentziari hartuta: “La fusión del combustible origina un agujero en el reactor 1 de Fukushima“. Antza denez, Kyodo agentzia erabili du TEPCO konpainiak albiste larri hau jakinarazteko. Gure inguruko hedabideetan ez dugu horren oihartzun handirik sentitu, eta hala ere… oso gauza larria izan daiteke. (Hau erredaktatzen ari garela, Madrilgo El Paisek ere zabaldu du: “Tepco reconoce que el daño en la central de Fukushima es mayor de lo que se esperaba. La fusión parcial y las fugas de agua en el reactor 1 dificultan el plan para controlar la planta nuclear“). Sarritan hemen aipatu dugun Dominique Leglu fisikari eta kazetariak bere blogean komentatu duenez “mota honetako erreaktore batean gerta daitekeen istripurik larriena da“.
Erreaktoreak ez bat baizik eta zulo batzuk dauzkala jakinarazi du TEPCOk, barruko erregaien konbustioak eragin dituela. Beraz, erreaktoreak ontzi barruan gorde duen erradioaktibitatea kanpora isurtzen ari da, ziur errefijeratzeko erabiltzen ari diren urarekin, eta akaso airera ere bai, egunak aurrera joan ahala jakinen da. Zuloak hodietan aurkitu omen dituzte.
Zuloon esplikazio bat Legluk eman digu, iturgintza berezitu honetan ari den profesional bati hartuta. Antza denez, itsasoko urari era iraunkorrean aurre egiteko moduko altzairu herdoilezina 904L motakoa da, baina hau 1985an asmatu zen. Horren aurretik 304L motakoa usatzen zen, halakoz eginak izan behar dute Fukushimako hodiek, eta hauek kaltetzen ditu itsasoko uraren gesalak. Teknikoak kazetariari esan dionez, “erreaktore horren ontziak honez gero egon behar du pasadore baten tankeran”.
Bai TEPCOk eta bai Japoniako gobernuak, ikusten denez, dauzkaten informazioak tantaka emateko taktikarekin segitzen dute. Albiste txar gehiago egon daitezkeela pentsa liteke ikusirik Tokyoko gobernuak nola bertan behera utzi duen zentral nuklear berriak eraikitzeko zeuzkan plan guztiak, aldi berean zin eginez herrialde hura bihurtuko dutela energia berriztagarrietan txapeldun.
Bitartean, Fukushima hedabideen erradarretatik desagertu da, komunikazio talde nagusiek lortu dute beren agenda nagusitzea honetan ere. Hondamendi nuklearra ari da gertatzen gure muturren aurrean… eta haren albisterik ez dugu ematen kazetariok. Ez eta bestelako mundua aldarrikatzen dugunok ere.