Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Bi frantses mintzo bideoz Fukushima inguruetatik
Atalak: Sailkatugabeak
Alex Fukushimatik
Japoniatik hondamendi nuklearra dela eta iristen diren lekukotasunetatik bik mugimendu handia eragin dute frantses hiztunen artean Interneten: Alex izenekoarenak eta Laurent Mabezoonenak.
Alexek ekainaren 15ean jarri zuen sarean 14 minutuko bideo hau: Fukushima, Message d’un expatrié français! Egun gutxiren bueltan “norbaitek” ezabatu egin zuen Youtubetik. Guk lotura ipinitako bertsioa gaur arte 17.000 jende baino gehiagok ikuskatua zuten. Bero mintzatzen da hor Alex, Japonian bizi den egoera gordinagatik eta Frantziako bere herkideek nuklearraz daukaten jarreragatik haserre.
Bigarren bideoa, Laurent Mabezoonen A 200 km de Fukushima, un Français temoigne de sa vie laburragoa da, ahots askoz apalagoz esana… eta agian horregatik egiten dira haren hitzak are beldurgarriagoak. Zazpi minutuko bakarrizketa hau gaurdaino 12.000 pertsonak ikusi dute.
Bi lekukotasunotatik bigarrena euskarazko azpitituluekin ikus daiteke dagoenekoz, eta laster biak ikusi ahalko dira. Bi bideioen euskarazko itzulpena doa hemen behean.
Alex mintzo Japoniatik
Egun on. Hemen Alex, Tokiotik. 2011ko ekainaren 15a da. Hemen nago krisi nuklearra hasi zenetik. Egia esan, Japonian daramatzat azken 10 urteak. Eskatu izan didatenez frantsesezko bideo bat egitea, egin eginen dut. Galdezka ariko zarete zer gertatzen den Japonian, nola kontrolatzen duten krisia. Esan dudanez, hiru hilabete pasa dira Fukushimako leherketatik hiru hilabete 1, 2 eta 3 erreaktoreak urtu zirenetik. Japonian krisia ez da kontrolpean oraindik, ezta pentsatu ere. Gaurko prentsak dakartzan informazio batzuk emango dizkizuet. Baserritar bat suizidatu da joan den larunbatean. Baserritar batek bere burua urkatu du, ukuiluan. Hitz batzuk utzi ditu klarionez idatzita horman. Hau esaterako: “Ez nuen zentral nuklearrik nahi hemen”. Beste hitz batzuk inguruko laborariei idatzi dizkie: “Egin aurre gogor nuklearrei. Ez erori ni bezala”. Beste batean… horrelakoak ziren mezuak, horra. Laborari gizajo batek bere burua hil du larunbatean, 2011ko ekainak 13. Zergatik urkatuko zen baserritarra egoera kontrolpean egon balitz? Gizajo horrek azken hiru hilabeteotan bere esnea harrika bota behar izan du erradiaktiboa zelako erradiaktiboa den lurrera jaurti. Ondoren eskatu diote behiak hiltzeko, bere 30 behiak ezertarako balio ez zutelako. Azkenean gizonak bere burua garbitu. Eman begiratu bat gaurko egunkari japoniarrei honi esate baterako. “The Japan Times”. Argazki bat dauka. Nuklearren kontrako aktibistak erakusten ditu, Italiakoak nuklearren kontrako bozketan irabazi izana ospatzen. Nahiagoko nuen foto honetan frantsesak azaltzea. Frantsesak nahiko nituen ikusi “Japan Times”eko azalean. Frantsesak ospatzen nuklearren kontrako garaipena. Bixtan denez, ez da horrelakorik heldu Frantziaraino oraindik. Baina argazkiaren aldamenean, Japoniara itzulita, hementxe daukazue gaurko egoeraz artikulu bat Japonian, Fukushiman Gobernuak banatuko ditu 35.000 dosimetro Fukushimako haurren artean hango gurasoak bizi direlako orduko 2,6 microsiervetekin. 35.000 dosimetro banatuko zaizkie umeei3:18 Badakizue zer den dosimetroa? Honelako traste ttiki bat da, termometroa adinakoa soinean jartzeko;nuklearretako langileek erabiltzen dute. Dosimetroak hau besterik ez du egiten: gorputzean zenbat erradioaktibitate sartzen zaizun neurtu ordu oro, minutu oro… Horrek ez du babesten batere. Horra zertan gauden Japonian, 35.000 dosimetro banatzen Fukushimako 35.000 neska-mutikori. Nor bere dosimetroarekin joango dira eskolara gauean gurasoek kontrolatu dezaten haurrei zenbat erradiazio sartu zaien. Horra zertan garen gaur. Japonia munduan lehen herrialdea izango da haurrak dosimetroekin eskolara bidaltzen egunero zenbat erradiazio irensten duten jakiteko. Gobernu nuklearren aitzakia artikulu honetan dago. Zertarako behar ditugu nuklearrak Frantzian, Japonian, AEBetan, Italian, Erresuma Batuan? Estatu horiek mafiak dira, nuklearren mafiak. Hona aitzakia ematen digutena, hemen dago idatzita, ez ekibokatzeko moduan: “Nuklearrak ixten baditugu, elektrizitatearen faktura igoko da”. Hara zer negozioa! “Jendeak garestiago pagatu beharko du”. “Jendeak sosei begiratzen die, ez dute gehiago pagatu nahi”. Japonian nuklearrak ixten baldin badira hilean 1.000 yen gehio pagatu beharko da 1.000 yen 9 euro dira… 9 euro gehiago hilero zure argindar fakturan. Horra energia naturalaren prezioa: 9 euro hilean! Gauza bat esango dizuet, guraso bezala: hileko 9 euro horiek pagatuko ditut, paga ditzagun 10 euro, ez dira deus baina haiek, itxi ditzatela munduko nuklear guztiak. Baldintzarik gabe! Zure haurra eskolara bidali nahi duzu dosimetroa jantzita eta gero gauero dosimetroa kontrolatu etxean ea gure umeak gaur zenbat plutonio irentsi duen? Ez duzu nahi hemengoa zuri ere gertatzea? Horra zer gertatzen den hemen, Japonian. “The Japan Times”en azalean daukazu. Frantzian diotela egoera laster kontrolatuko dutela? Gezurra! Ikusi egunkari beraren 2. orrialdean hemen dago idatzita: “Tepco hasi da ur erradiaktiboa garbitzen”. Super! Baina artikulu horrek dio itsasora jaurti dituztela krisia hasi zenetik 750 bilioi becquerel, hori itsasoan eta atmosferan 770 bilioi bekerel gehiago. Entzungo zenuten orain arte atmosferara jaurti dela. Txernobylek isuri zuenaren %15. Horrek esan nahi du itsasora bota dena Txernobylekoaren beste %15 adina dela. Beraz, hemen, Japonian dagoenekoz isuri dugu Txernobylek isuri zuenaren %30. Esaten digute, eta esaten dizuete ez duela osasuna kaltetuko. Baina hemen isuritakoak sortuko ditu leuzemiak, hezurretako kantzerrak, burmuineko kantzerrak, estraina bertako herritarren artean eta ondoren itsasoko animaliei eragingo die. Dagoenekoz itsasoko hondoa kutsatuta dago. Beraz, Frantzian esango dizuete dena ondo doala munduko herrialderik nuklearrena zeuok baitzarete. 30 urte daramatzate zuei pitokeriak kontatzen: Iran ari dela bonba nuklear zikinak sortzen muturrera bonba atomiko bat botako dizuetela. Frantzian eta AEBetan 30 urtez esan dizuete Iranek bonba atomikoa prestatzen duela baina oraindik ez dauka. 30 urte daramatzate sasi-errudunak fabrikatzen zuek engainatzeko, ikusi ez dezazuen Frantzian dauzkazuela 55 erreaktore nuklear, zuek zaretela nuklearren munduko sustatzaile nagusiak, Frantzian 3.000 bonba atomiko dauzkazuela. Nola herrialde bat datorren urtean bonba atomiko bat sortuko duena eta 20-30 urte beharko dituena hamar bonba atomiko osatzeko… nola ausartuko da horrelako estatu bat Frantziari bonba bat botatzera? Ez sinetsi kontu horiek, gezur hutsak dira. Gerra hotzaren kontu hura bezala, sekula ez diote elkarri bonba atomikorik jaurti. Inoiz ez! Gerra hotzarena aitzakia izan zen gero eta bonba gehiago egiteko. Hori bera pasatzen da Frantzian gaur. “Begira haiei, nuklear zikinak dauzkate, orain Japonian gertatu da leherketa, baina hemen ez dugu arriskurik!” Azaldu dizuet egoera, umeak eskolara dosimetroak hartuta bidaliko ditugu, maskarak jantzita, eta agian laster jazki antinuklearrekin. Hori al da zuen haurrentzako nahi duzuena, eskolara jazki antinuklearrak jantzita bidaltzea? Bunkerretan bizi nahi al duzue edateko ura pilatuta, bakoitza bere fusilarekin auzokoari tiro egin eta hari ura lapurtzeko? Horixe baita hemen gertatzera doana. Horixe da munduan gertatzen dena. Jende gehienak horrela uste du: “Bizirik iraun behar da!” Zuenean nuklearra lehertzen baldin bada zuek ere pentsatuko duze: “Lehenbizi gu eta gure haurrak”. Eta zer egin behar duzue, urik ez bada? Tiro egingo diozue bizilagunari, ura kentzeko, ogia lapurtzeko, zuen umeentzako? Ez dut uste horrela bizi nahiko duzuenik. Europan nuklearrak gelditu dituzten herrialdeak ausartak dira, baina arazo bat daukagu: Alemania, Suitza, Italia… nuklearra geldituko dutenak pentsatzen ari dira argindarra Frantziari erostea, horregatik ausartzen dira nuklearrak gelditzera. Zuei, Frantzian, inposatuko dizkizuete zentral berriak herrialde horien mugen inguruan, Alemania eta Italia inguruan. Zuek produzituko diezue energia nuklearra! Eta zentral horietako bat lehertuko denean… Ez zaie beti besteei gertatzen… niri gertatu zait. Ohartuko zineten, zuek bezalakoa naiz, ni zuek naiz, frantsesa naiz, zuen hizkuntza eta itxura berdinekoa, eta 200 kilometrora gertatu zait, lehertu egin da. Plutonioz betetako piszina bat dauka inork ez dakiena nola mantendu osorik. Gainbehera baldin badator Japonia osoa kutsatuko du, plutonioa eroriz gero denok hilda gaude. Zentral nuklear bat lehertzen bada Frantzian, berdin. Haurrek dosimetroak eramango dituzte, baina ez dituzte babestuko. Eta nekazariok, ardogileok, Bourgognen edo Bordelen bizi zaretenok… egin otoitz ez dadin horrelakorik suerta zuen eskualdean. Fukushimakoa gertatzen bada Bordele aldean akabo zuen mahastiak! Bideo honen hasieran kontatu dizuet ixtorioa laborari japoniar horrena, larunbatean… bere burua urkatu duenarena lurra izorratu diotelako. Bourgogne eta Bordele aldeko mahastietan… ondo bizi zarete hortik, ala? Nik ere maite dut zuen ardoa. Badituzue zentral nuklearrak inguruan? Pentsa ezazue horretan. Zentral nuklearra lehertzen denean inguruko baserritarrak suizidatu egiten dira… ukuiluan… Japonian… 2011ko ekainaren 13an… Frantzia! Nuklearrak gelditu nahi dituzten herrialdeetara bildu behar duzue. Frantzia da munduan nuklear gehien duena. Frantziak sustatzen du energia nuklearra munduan. Esango dizuete Iran eta horiek direla nuklear zikina egiten dutenak. Zuek Frantzian daukazuen nuklearra Japoniakoarena bera da. 3. Erreaktorean dagoen MOX erregaia Frantziatik etorria da! Hemengo neska-mutikoak MOX frantsesak kutsatuko ditu! Ez dut esaten Frantziaren errua dela baina zuen erreaktoreetan gure MOX berdina daukazuela. Gure plutonio piszina berdinak dauzkazue erreaktoreetan. Gure erradiazio berak nozituko dituzue arazoak gertatzen direnean. Frantzia bilakatuko da Europaren aberri nuklearra. Gaur Frantzia ari da bonbakatzen Tripoli, Libiako hiriburua. Jende horiek mendekua nahiko dute eta urte batzuk barru, mendeku bila zer uste duzue atakatuko dutela… uste duzue Eiffel dorreari jaurtiko diotela abioi bat? Oraindik sinesten duzue terrorietek Eiffel dorrea atakatuko duten ipuin hori? Ez! Mendeku bila hasitakoan, ondo jakingo dute non jo, eta begi bistakoa da non jo, herrialdearen puntu ahulenean. 55 zentral nuklear dituen herrialde bat ahula da. Begira Japoniari: teknologian herri aurreratuena dela, ekonomian herririk aurreratuena dela… Japoniak 50 urteko aldea damaiola Europari denetan… Ikusi orain… Plutonioz betetako piszina batek hil behar du kristo guztia hemen! Baina gainera… badira 53 erreaktore gehiago! Erreaktore nuklearrak herri baten gunerik ahulenak dira. Ekonomiaz hitz egiten dizuete, diruaz. Ez duzue ezer galduko energia nuklearra geldiarazita. Haiek, nuklearraren mafiak, diru asko galduko dute Baina zuek ez duzue ezer galduko. Bizirik iraunen duzue. Nuklearra gelditu behar dugu, Frantzia behar dugu, frantsesak behar ditugu. Orain behar du! Ez utzi gauza epeldu eta ahazten. Oraintxe izan behar du. Nuklearraren kontrako mundu iraultza hasi da Fukushimako zentrala lehertu den unean. Itzulbiderik gabeko puntua gainditu da Fukushiman. Itzulbiderik gabeko puntua gizateriarentzako. Ez dago bi aukera besterik: edo berdin jarraitzen dugu eta denok hilko gara plutonioz kutsatuta, edo geldiarazten ditugu… eta atxikitzen ditugu gure mahastiak Frantzian, jarraitzen dugu gure ardoa edaten… eta segi dezakegu gure gaztak jaten… Zentral bat izorratzen bada, akabo dena, laborariak urkatuko dira, esnea erradiaktiboa da, ez da mahastirik gehiago, ez da lurrik, ez da umerik, ez da ezer! Ezta dosimetrorik ere “pi-pi-pi” egiteko planeta alu honetan! Itzar zaitezte, frantsesok, behar zaituztegu gerra honetan!
Laurent mintzo Japoniatik
Egun on. Dirudienez tresna badabil. Laurent Mabezoon dut izena eta Naganon bizi naiz, azken 15 urteotan eta Japonian azken 20 urteetan. Zenbait frantses ari dira hemendik hizketan, eta nik ere nire lekukotasuna azaldu nahi dut Internetez. Modurik lasaienean hitz egiten saiatuko naiz iruditzen zaidalako lasaitasunez aztertzeko gaia dela eta bi urteko alaba daukadalako lotan aldamenean. Esateko dudan gauzarik inportanteena zera da: ez dela posible modu normal batean erreakzionatzea gizakiaren neurriarekin zerikusirik ez duen mehatxu baten aurrean. Ohartu behar dugu hemen biziko dugunak datozen 20 edo 30 urteetan, alegia ni bezala familiagatik edo lanagatik hemen geratzera behartuta gaudenok… bizi dugun egoera psikologikoak… ez duela zerikusirik bestelako katastrofeetako biktimek bizi behar dutenarekin. Erabaki behar duzu: edo japoniar gehienek bezala egiten duzu, nork bere burua babestu errealitateari begiak itxiz; edo populazioaren zati txiki batek bezala erreakzionatzen duzu eguneroko bizimoduari arreta handia jarriz, etenik gabeko ahaleginean sartuz… zure osasun psikikoa arriskuan jarriz; edo bestela, depresioan murgiltzen zara. Jakin behar da erradiazioen sorreran badela zerbait erabat inhumanoa.
Isotopo erradiaktiboen bizia, iodoa bazter utzirik, 30 urte edo gehiagokoa da, estrontzioarentzak, eta zesioarentzako batik bat. Eta bazter guztietatik zabaltzen dira. Egunotan bada eskandalo bat lohien erabilerarekin. Tokyoko uraren birziklatzetik sortutako lohiekin: Tokyoko iturriko uraren tratamenduak milaka tona lohi sortzen ditu. Lohiok Japoniako bazter guztietara zabaldu dira kiloko 100 edo 200 becquerel zesio daramatela, nekazaritzak behar dituen ongarriak eta lurrak ekoizteko. Lehendik gutxi baldin bada hemen janariak sortzeko balio duen lurra, orain are murritzago geratuko da. Isotopo erradiaktiboak denetan dira: haurren jolastokiko harean, jakietan, airean… Isotopook betirako geratuko dira, 60 urteko iraupenak esan nahi du gizakiaren bizitza osoa. Haurrak dituzularik, kondenatzen dituzu kasu ematera euriari, kasu ematera jaten duten guztiari… Gure elikadura osoa araututa daukagu. Begiratu behar dugu izozkia zein esnerekin egina den. Ez dugu kanpoan egindako jakirik kontsumitzen, ez gara joaten jatetxeetara. Horrela bizi beharko dugu gutxienez beste 20 urtez, ez badugu nahi gure alabak kantzer bat eduki dezan, ziurrenik milaka haurrek laster edukiko duten moduan. Horrela diote zenbait unibertsitateko zientzialariek (Japoniako jakitun eta unibertsitateen izenak…). Beraz, ulertu behar da Japoniako herritarrek ez dute errealitatea ikusi nahi, Txernobylekoek ikusi nahi izan ez zuten bezala. Hau ez da bakarrik japoniarrak obeditzeko zale direlako: mehatxu hau erabat diferentea da ezagutu ditugun beste guztietatik. Plutonioak 24.000 urteko biziraupena dauka! Horra zer sortu dugun. 1.000 tona hondakin erradiaktibo Japonian bakarrik urtero… hondakin oso erradiaktiboak, plutonioa daukatenak. Neurriak ahaztuta jokatu dugu. Teknologiak gaina hartu digu. Jadanik ez gara humanoak. Beraz, ez daukat mezu berezirik, hau besterik: nahi eta nahi ez, geldiltu beharra daukagu… mundu osoan. Uste dut japoniarrak iratzartuko direla. Nik xingola horien mugimendua sortu dut zentral nuklearren kontra. Ostiralero biltzen gara, katastrofea hasi zen ostiralaz gogoratzeko. Zeren eta garbi esan behar da: 1. erreaktorearen leherketa zor zaio neurri handi batean 6. mailako lurrikara txiki bati. Horrek esan nahi du errefrigerazio sistema gelditu zela martxoaren 11an bazkalondoko 3ak inguruan. Egia horixe da. Hemen 6 mailako lurrikarak ia astero dauzkagu. Beraz, ezin da esan tsunami berezi bat izan dela dena izorratu duena. Edonon gerta daiteke: Japonian… Frantzian orain lehortearekin daude kezkatuta… Ni ez naiz espezialista, baina Txernobylekoa giza akats batek eragin bazuen, Frantzian gerta liteke atentatu bat, edo beste edozer. Eta hori gertatzen denean… izan litekeen mehatxurik inhumanoena daukazu: ezin duzu babes bila inora alde egin… eta hori urte luzeetarako. Haurrak baldin badituzu, Damoklesen ezpata duzu zintzilik. Hau gelditu beharra daukagu!