Fukushimako herritarrak laguntza eske (bideoa)
Message from Fukushima bideoa euskarazko azpitituluekin ikusgai dago Interneten (ez ahaztu azpitituluen hizkuntza aukeratzea). Lekukotaun hunkigarria Fukushima-over-blog frantsesezko guneak ezagutarazi digu. Fukushima Network for Saving Children from Radiation elkarteak jatorriz japonieraz Yotuben eskegitako Message from Fukushima, orain Universal Subtitles zerbitzuan euskarazko azpituluekin ikus daiteke eta baita ingelesezko, frantsesezko, gaztelaniazko, hebraierazko eta serbierazkoekin ere. Tartean, irudi batzuetan ageri dira eskoletan egiten hasi diren deskontaminatze lanak. (Lerroon azpiko irudian klikatzekotan, ez ahaztu denboraren barra bukaerako zeinua sakatuta CC aukerak erakusten dituela azpitituluak)
Bideoan Fukushima hiriko bi herritar, gurasoak, mintzo dira bertatik joan beharko luketen baina alde egin ezin duten jendeentzako laguntza eske. Europa aldetik gutxi entzun den argudioa darabilte: une honetan Fukushimako leku askotan dagoen erradioaktibitate maila baino txikiagoarekin, Txernobyl inguruetatik jendea atera egiten zuten. Sobietarrak atzeratuta omen zeuden, japoniarrak aurrerapenaren puntako puntan…
Uztailaren 5ean albiste eskandalagarri bat (gure artean inork aipatu ez duena) zabaldu zuen Tokyo Shinbun egunkariak, Japoniako hondamendiaren jarraipen zehatza egiten duen Ex-SKF blogak ingelesera itzuli zuena: Radiation at Thyroid Gland Found in 45% of 1,000 Children Tested in Fukushima. Hona eskandaloa: martxoaren 26tik 30era bitartean Fukushimako 1.000 haur ikertu zituen gobernuak zenbat erradiaktibitate zuten jakiteko, milako horren %45ek tiroideetan erradiazio arrastoak azaldu zituten, kasorik larriena izan zelarik urte beteko ume bat tiroideetan pilatua zuena urteko 50 milisierveti dagokion proportzioa.
Egoeraren larria ulertzeko, jakin behar da Europan populazioak nozitu dezakeen erradiazioaren muga urteko milisiervet bakar batean dagoela; hemengo zentral nuklearretako langileek gehienez urtean 20 milisiervet metatu dezakete. Aldiz, Japoniako Segurtasun Nuklearreko aginteak hiru hilabetez ezkutaturik eduki ditu Fukushimako haurren erradiazio kopuruak zergatik eta… urteko 100 milisiervetera iristen ez zirenez, garrantziarik gabeko kontua iruditu zitzaielako!
hor gertatu dena japoniak energia elektrikoa egiteko zentral nuklerren partez, beste sistema, eolikoa edo urarena , autatu bazuen gaur etziren ibiliko desastre nuklearra jasaten, eta istripuak sekulako kutsadura nuklearra sortu du , kalteak izugarriak dira zentral nuklerrrak izan ditzakeen ondamendi handiena jasaten ari dira, hor politikoen eta teknikoen ardura badago, zeren zentral nuklearrak batzuek baimentzen dituzte eta besteak mantendu