Matrikulazio kanpaina Hernanin
Efektibamente, kurtso berrirako matrikulazio kanpaina motel samar zebilelakoan gure herrian, udalean oposizioan dauden PSE-EEk, EAJk eta Hamaikabatek euskaltegiei esku bat botatzea erabaki dute. Nola? Ikasle berriak eramanez. Ez bide zeuden oso lasai HABEren eta AEKren publizitate kanpainek eman ditzaketen fruituekin. HABEren udazkeneko bideoari ahul samarra zerizkioten. AEKrena erakargarriagoa egiten da, biziagoa, emakume beltz sinpatika hori esaten “AEKrekin ateak zabalduko dituzu, kultura,...
Read MoreIkusi (on-line) ARTE kateak Fukushimakoaz egindako azken erreportajea
Larunbat-igandez, irailak 24 eta 25, bi alditan eskaini du telebista konbentzionalez ARTE kate frantses-alemanezkoak “Fukushima, les révoltés du nucleaire” (Fukushima, nuklearrek matxinaraziak). David Zavaglia-k prestatutako erreportajea Interneteko bertsioa beste biz osatutako luzeago baten barruan dago; gogoratu “Fukushima, les révoltés du nucleaire” bideoaren 14. minutuan hasten dela eta 36.ean amaitzen. Hona bere edukia laburbildurik. Aurkezleak dio:...
Read MoreAnna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)
Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator. Berria egunkariak lerroburu hauekin aurkeztu zuen Anna Hazareren borroka joan den abuztuan: “Milaka lagunek bat egin dute Indian ustelkeriaren aurka hasitako...
Read More‘Corium’ esatea debekatuta dago Fukushiman
Hitz tabua da, Fukushimaz iritziak ematen dituzten milaka aditu eta kalakarien arteko bakan batzuek aipatzen dutena. Askok ezagutuko ere ez dute. “Corium” diozu? Zentral nuklearren jabe eta arduradunek badakite zer den, baina isilaraztea hobetsi dute. Nola azaldu jendeari erregai nuklear urtuek sortutako magma goriak kontrol barik darraiela? Irakurle: jateko puska lehorra gerta dakizuke aste honetako Net Hurbil. Beharrezkoa, ordea, Fukushiman zer gertatzen ari den eta batez ere...
Read MoreHurrengo mundualdian, kaxalote nahi dut
Ez dut beste modurik ikusten hildakoan Zubiriatarren Aginagako malkarrean lurperatu nazaten. Iaz oso garbi esplikatu zigun Unai Break: “Legeak eta usadioak traba egiten diote heriotza ekologikoari”. Beraz, kaxalote sortzea beste aukerarik ez, baldin eta nahi badut nire hezur-mami eskasok milioika urtez hominidoek erabilitako sistema merke eta garbienean hobiratu ditzaten. Hil nadinerako kapritxo handirik ez daukat, berdin dit despedidara asko edo gutxi etorriko diren, nork zer esango duen....
Read MoreGaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak
Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak, mirabeak, morroiak… Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik diraute gainerako langileen eskubideetatik. Etxeko laguntzaileen mirariak titulupean –horrela euskaratu dezakegu libreki frantsesezko Mirage des services à la personne – dossier aberatsa eskaini du Le...
Read MoreFukushimako langile honek ez du jasoko Principe de Asturias saria
Abuztuaren 16an hil baitzen. Mainichi egunkariak argitaratu eta The Fukushima Project guneak ingelesez zabaldu duenez, abuztuan TEPCOrentzako azpikontratatzaile batekin beharrean aritutako 40 urteko langilea hil zen leuzemia akutuak jota. Ez da, zorrotz hartuta, Principide de Asturias saria eman zaien hasierako heroietako bat, martxoaz geroztik Fukushima Daiichiko zentral txirtxilatutik pasa diren beste milaka obreroetako bat baizik. Baina abuztuan hildako gizon horrek gezurtatzen du egunotan...
Read MoreJaponian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma
Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa. Japonian euri erradiazioduna ari du Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez dela kezkatzen. Orainaldian ari gara, bai. 2011ko abuztuan gaude,...
Read More
Iruzkin berriak