Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Hurrengo mundualdian, kaxalote nahi dut
Atalak: Iritzia
Ez dut beste modurik ikusten hildakoan Zubiriatarren Aginagako malkarrean lurperatu nazaten. Iaz oso garbi esplikatu zigun Unai Break: “Legeak eta usadioak traba egiten diote heriotza ekologikoari”. Beraz, kaxalote sortzea beste aukerarik ez, baldin eta nahi badut nire hezur-mami eskasok milioika urtez hominidoek erabilitako sistema merke eta garbienean hobiratu ditzaten.
Hil nadinerako kapritxo handirik ez daukat, berdin dit despedidara asko edo gutxi etorriko diren, nork zer esango duen. Total, ez-aditua eginda… Baina kontsolatzen naizen arren jakinik nire ondorengoek ez dutela gorputz hau erraustuko –hori moda burugabe eta pozoitzailea– tamalez akaberako nire desio bakarra ezingo dute konplitu: zertarako gastatu dirua alferrikako kutxa garesti bernizdun kutsakorretan, zertan inkomodatu udaletxeko hilobizaleak, zergatik zorpetu herria kanposantua hormigoiztatzen? Metro eta erdi sakonerako zulo koxkorra egin, maindire zuritan bilduta sartu, hiru zotal, lau palakada eta listo. Nire kaltzio, magnesio eta fosforo urriok balioko liokete inguruko laharren bati. Legeak debekatzen duenez, iraunkortasunaren bila, pentsatuta neukan hurrengo mundualdirako bildots jaiotzea, ahal balitz Itsasuko Aroztegiko tropan; baina laster ohartu nintzen laborari ardidunek beti izango dutela eritasunen baten zigorra gainean galaraziko diena ahari zahar akabatu berria eskorta ondoan lurperatzea edo putreei eskaintzea. Nekazaritza informalean pentsatu nuen gero, Hernaniko Errotaranen ahuntz bilakatzea; jakinarazi didate, ordea, kale-baserritar amateurren zuhaitzak eta aziendak ere bijilatzen dituztela goardek, udala baino goragoko instituzioek sortutako enpresa berezituren batek eraman beharko lukeela kabala krematzera. Zakur bilakatzea ere bururatu zitzaidan, etxeetan errege bizi baitira gaur, jakin nuen arte Pinttoren gorpuzkia zure baratzean ez daukazula lurperatzerik: albaiteroari eraman behar diozu, pagatuta prefosta, Astigarragan maskotentzako ireki duten erraustegiak kiskali dezan! Laburbilduz, Physeter Macrocephalus birsortzea interesatzen zaidala. Wikipedian kontsultatuta dakit 70 urte inguru bizitzen direla katxarro handi horiek, baina lehenago hurbilduko naiz bada ez bada ere Donostia aldera. Segur naiz orduan ere Aquariumeko buru egongo dela Gipuzkoako aberats jatorren bat, lortuko duena –benetako aberatsak sehaskan ikasita datoz meza-diruak pagatzen goizean eskuinaren elizetan eta ilunabarrean ezkerraren ermitetan– nire hogei tona ustelkorrak lubaki zabal bateanhobiratzea. Hala utzi dute abuztuan Kontxan hildako kaxalotea Hernanin, esku batekin probintziako egunkari salduenean bi orriko publierreportajea eskainiz, bestearekin herritarrei eskatuz mesedez ez salatzeko Intsusadin dagoela, kanpokoak peregrinazioan heldu litezkeelako. Izango naizen kaxalote harekin horrelako sofistikazioak aurreztea nahiago nuke aukeran, baina ez da izanen nire esku. Beraz, hona inportanteena: lurpean ipiniko dute-naute estalki kutsakorrik gabe ezarian-ezarian natural usteltzeko, inguruko auzotarrek ez dute kiratsagatik gutunik bidaliko periodikoetara eta udaltzainek –are gutxiago ertzain prestuek– ez dute inor molestatu beharrik izango itaun indiskretoekin. Dena diru publikoz subentzionatuta eta ontsa zigilatutako paperetan legeztaturik egongo delako.